EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016046

IRAGARKIA, Bermeoko zarata-maparen behin betiko onespenari dagokiona.

Organo emailea: BERMEOKO UDALA
Xedapenaren data: 2016-02-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201601042
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/31n argitaratutako 2015/11/20ko IRAGARPENA [201505541]

2015eko azaroaren 16an Osoko Bilkurak Bermeoko zarata mapari hasierako onespena emotea erabagi eban. Hasierako onespen-espedientea hilabetez jendaurrean ipini zan, 2015eko azaroaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (226. zk.) eta 2015eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (149. zk.).
Informazio publikoko epe horretan ez da alegaziorik jaso. Aipaturikoa kontutan harturik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onespena ematen jako Bermeoko zarata mapari.
Bermeon, 2016ko otsailaren 1ean.
Alkatea,
IDURRE BIDEGUREN GABANTXO.