EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016046

IRAGARKIA, Zumaiako (Gipuzkoa) CEIP Oikia HLHI ikastetxean Haur eta Lehen Hezkuntzako 3 unitateko eraikin berriaren lanei dagozkien Gauzatze Proiektua, lan osagarriak eta Zuzendaritza Fakultatiboa xede dituen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

Xedapenaren data: 2016-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201601037
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: huisl049@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko apirilaren 6a.
d) Espedientearen zenbakia: SE/01/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: Zerbitzua.
b) Deskribapena: Zumaiako (Gipuzkoa) CEIP Oikia HLHI ikastetxean Haur eta Lehen Hezkuntzako 3 unitateko eraikin berriaren lanei dagozkien Gauzatze Proiektua, lan osagarriak eta Zuzendaritza Fakultatiboa.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Zumaiako (Gipuzkoa) CEIP Oikia HLHI ikastetxean.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: karatularen 5. puntuan zehaztutakoaren arabera eta obrak likidatu arte.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (Nomenklaturako erreferentzia): 71200000-0 Arkitektura zerbitzuak eta haiei lotutako zerbitzuak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: Eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 105.000 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 105.000 euro. BEZ (% 21): 22.050 euro. Guztira: 127.050 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5a, BEZa kanpo.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da behar.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2.3. atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 6ko 13:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Lakua I, 2.solairuko erregistroan.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 2.solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua: karatularen 28.8 puntua. Edozein aldaketa kontratatzaile-profilean argitaratuko da: www.contratacion.euskadi.eus , SE/01/16 espedientea.
10.– Publizitate-gastuak. EHAAko gastuak esleipendunaren kontura izango dira. EHAA: laurehun eta hirurogeita bat euro eta berrogeita hamabi zentimo (461,52 euro).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da beharrezkoa.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.