EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016046

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 671/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-02-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201601033
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 671/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Fatma El Ayachi.
Abokatua: Josu Samaniego Ruiz de Infante.
Prokuradorea: Soraya Martinez de Lizarduy Portillo.
Demandatua: Brahim Talbi.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-05ean. Hona hemen epaitza:
563/2015 epaia, seme-alabentzako neurrietarako auziko 671/2014 prozeduran emana, 2015eko azaroaren 5ean. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: demandatzaile gisa, Fatma El Ayachi, Martinez de Lizarduy prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Brahim Talbi (auzi-ihesean, eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.
Brahim Talbi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.