EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016046

EDIKTUA, 262/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-02-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201601032
Maila: Ediktua
Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
262/2015 hitzezko judizioan, epaitegi honetako magistratu Angela Fernandez Zabaleguik epaia eman zuen, 2016-02-10ean.
The Last Street SL demandatuaren egungo egoitza edo helbidea non den ez dakigunez, honen bidez ematen zaio ebazpen horren berri, eta, aldi berean, jakinarazten zaio ezin duela errekurtsorik jarri haren aurka.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko otsailaren hamarrean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.