EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016046

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 25ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko balorazio-batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2016-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201601029
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/02/05ean argitaratutako 2016/02/01eko EBAZPENA [201600535]

2016ko otsailaren 5ean argitaratu zen EHAAn 2016ko otsailaren 1eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko presako deialdia irekitzeko zena.
Ebazpen horren 9. artikuluan dago xedatuta deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen-batzorde bat eratuko dela.
Hori dela eta,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen-batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Batzordeburua: Mari Jose Olaziregi Alustiza, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Lourdes Otaegi Imaz andrea, edo ordezkoa.
– Pio Perez Aldasoro jauna, edo ordezkoa.
– Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, edo ordezkoa.
– Kizkitza Galartza Arregi andrea, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Idazkaria: Jon Ander Kuartango Atxa, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2016ko otsailaren 25a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.