EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016044

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 23koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2015eko abenduaren 16ko Ebazpena aldatzen duena. 2015. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien diru-laguntzen berri ematen du 2015eko abenduaren 16ko ebazpenak.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-02-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201600992
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/12/24an argitaratutako 2015/12/16ko EBAZPENA aldatzen du [201505415]

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2015eko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, diru-laguntza horiek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz aldatu zen.
2015eko abenduaren 16ko Ebazpenaren bitartez (abenduaren 24ko EHAA, 245 zk.) esleitu ziren diru-laguntza horiek. Hainbat kontsulta jaso direnez emandako diru-laguntzen zenbatekoa zehaztu duten puntuazioei buruz, baita, zenbaitetan, puntuazio horiek berrikusteari buruz ere, Ebaluazio Batzordeak 2016ko urtarrilaren 13an berrikusketa hori egiteko egindako bileran ondorioztatu du zenbait akats atzeman direla IV. kapituluko eskabideen balorazioei buruz eta 2015eko abenduaren 16ko ebazpenaren II., IV. eta V. eranskinei eragiten dietela.
Atzemandako akatsek honako aldaketak dakartzate:
– II. eranskinean, IV. kapituluan esleitutako eskabideak onartzen dituenean:
Aldatu egin da Rosarioko (Argentina) Centro Vasco Zazpirak Bat euskal etxeari esleitutako zenbatekoa 6.412 eurotik 6.946 eurora.
Aldatu egin da Sao Pauloko (Brasil) Centro Vasco Eusko-Brasildar Etxeari esleitutako zenbatekoa 19.490 eurotik a 6.906 eurora.
Aldatu egin da Valladolideko (Espainia) Centro Vasco Gure Txoko euskal etxeari esleitutako zenbatekoa 6.957 eurotik 7.372 eurora.
Sartu egin da Erromako (Italia) Centro Vasco Associazione Culturale Euskara euskal etxea euskal etxe horrek ez zuen diru-laguntzarik lortu eta ordezkoen zerrendan zegoen IV. eranskinean eta 11.635 euroko diru-laguntza esleitu zaio.
– IV. eranskinean, IV. kapituluko ordezko eskabideak lehentasun-ordenan jasotzen dituenean:
Aldatu egin da da Valladolideko (Espainia) Centro Vasco Gure Txoko euskal etxeari esleitutako zenbatekoa 4.321 eurotik 3.906 eurora.
Kendu egin da zerrendatik Erromako (Italia) Centro Vasco Associazione Culturale Euskara euskal etxea, II. eranskinean sartu delako.
Aldatu egin Lapridako (Argentina) Centro Vasco Argentino «Lagunen Etxea» euskal etxea hamargarren tokitik ordezkoen lehentasun-ordenako zazpigarren tokira.
Sartu egin da Chivilcoyko (Argentina) Centro Vasco Argentino Beti Aurrera euskal etxea ordezkoen lehentasun-ordenako zortzigarren tokian eta, beraz, kendu egin da baztertutako eskabideen V.3.1 eranskinetik.
Sartu egin da Comodoro Rivadaviako (Argentina) Asociación Euska Etxea de Socorros Mutuos euskal etxea ordezkoen lehentasun-ordenako hamargarren tokian eta, beraz, kendu egin da baztertutako eskabideen V.3.1 eranskinetik.
Kendu egin da Montevideoko (Uruguai) Centro Euskaro euskal etxea baztertutako eskabideen V.3.1 eranskinetik.
– V. eranskinean, aurrekontu kreditua agortzeagatik IV. kapituluan baztertutako eskabideak jasotzen dituenean:
Kendu egin da Chivilcoyko (Argentina) Centro Vasco Beti Aurrera euskal etxea, IV. eranskineko IV. kapituluko ordezko eskabideen zortzigarren tokira aldatu da eta.
Kendu egin da Comodoro Rivadaviako (Argentina) Asociación Euskal Etxea de Socorros Mutuos euskal etxea, IV. eranskineko IV. kapituluko ordezko eskabideen hamargarren tokira aldatu da.
Sartu egin da Montevideoko (Uruguai) Centro Euskaro euskal etxea, IV. eranskineko IV. kapituluko ordezko eskabideetatik kanpo geratu da eta.
Horren guztiaren ondorioz, 2015eko abenduaren 16ko Ebazpenaren II., IV. eta V. eranskinak IV. kapituluari dagozkionean soilik aldatzeko proposamena egin du aipatuko batzorde horrek.
Beraz, hauxe,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– II. eranskina aldatzea (IV. kapituluan esleitutako eskabideak), Rosario (Argentina), Sao Paulo (Brasil), Valladolid (Espainia) eta Erromako (Italia) euskal etxeei dagokienean; honelako idazketa izango dute horiek:
Bigarrena.– IV. eranskina aldatzea (IV. kapituluko ordezko eskabideak lehentasun-ordenan); honelako idazketa izango du horrek:
Hirugarrena.– V. eranskineko 3.1.– IV. kapitulua aldatzea (gainontzeko eskaerak, IV. edo VII. kapituluetako esleituen artean ez datozenak edo ordezkoen eranskinetan ez daudenak, aurrekontua agortzeagatik); honelako idazketa izango du horrek:
Laugarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 23a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
ASIER VALLEJO ITSASO.