EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016042

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, Eusko Legebiltzarraren bulego mugikorreko sisteman integratuko diren 107 ordenagailu eramangarriz eta desmuntagarriz hornitzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2016ko otsailaren 23ko erabakia) (Espedientea: 06-300-16).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2016-02-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201600944
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
Kontratu-mota: hornidura.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 206.611,57 euro, BEZik gabe. Hau dagokio BEZari (% 21): 43.388,43 euro. Guztizko emaitza hau da: 250.000,00 euro.
Burutzeko epea: 4 aste.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Gasteizko Becerro de Bengoa kalea z.g. (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 15a arte; ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik Kontratatzailearen profilean argitaratuko da, eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei zer egunetan eta zer ordutan den.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 23a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.