EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015042

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 28koa, Hezkuntzako sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko diru-laguntzak esleitzen dituena (EIMA I).

Xedapenaren data: 2015-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201600937
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/08/31n argitaratutako 2015/07/22ko AGINDUA [201503672]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduan (EHAA, 2015-08-31) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean, eta, aldi berean, agindu horren 35. artikuluan finkatutako ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien diru-laguntza ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.
Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, ikasmaterial horiei legokiekeen diru-laguntza seiehun (600) eurotik beherakoa delako.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren berri emateko jasotako idatzizko jakinarazpena eskuratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 28a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.
I. ERANSKINA
ESLEITUTAKO DIRU-LAGUNTZAK
II. ERANSKINA:
DIRU-LAGUNTZARIK HARTUKO EZ DUTEN IKASMATERIALAK
III. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZARIK HARTUKO EZ DUTEN IKASMATERIALAK, IKASMATERIAL HORIEI LEGOKIEKEEN DIRU-LAGUNTZA SEIEHUN (600) EUROTIK BEHERAKOA DELAKO.