EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016041

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 10ekoa, Nazioartekotzeko zuzendariarena. Honen bidez jakitera ematen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduan aurreikusten ziren 2015eko ekitaldiko diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horrek arautzen du banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko. Global Lehian programa. Horretarako 2015eko deialdia egin zen Industriako sailburuordearen 2015eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez.

Xedapenaren data: 2016-02-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201600924
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/07an argitaratutako 2015/04/22ko EBAZPENA [201501986]

Diru-laguntzaz baliatutako egintza horiek ezinbestean bete behar dute publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduan xedatutakoaren arabera eman dira diru-laguntzak, bertan arautu baitzen ETEei zuzendutako Global Lehian programa; eta esleipendunei banan-banan horren berri eman ondoren, onuradunen zerrenda argitaratzen da, ebazpen honen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematen da 2015eko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Diru-laguntzak araututa daude Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduan, bertan Global Lehian programa ere araututa, banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEei nazioartekotzen laguntzekoa. Eranskinean daude adierazita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 10a.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.