EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016039

IRAGARKIA, 2015eko Euskadiko garraioari buruzko oinarrizko informazioa eguneratzeko zerbitzu-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: 002SV/2016).

Xedapenaren data: 2016-02-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201600885
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 002SV/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: 2015eko Euskadiko garraioari buruzko oinarrizko informazioa eguneratzea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: zazpi hilabete eta erdi.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogei mila (60.000) euro gehi hamabi mila seiehun (12.600) euro BEZarenak. Beraz, guztira, hirurogeita hamabi mila seiehun (72.600) euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko martxoaren 14a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldietako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 60.000 eurokoa izan behar da. Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuek, zuzenean edo zeharka, garraioarekin eta mugikortasunarekin izan behar dute harremana. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, zuzenean edo zeharka garraioarekin edota mugikortasunarekin erlazionaturiko bi lan egin direla egiaztatu beharko da.
b) Lan-taldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien curriculum vitae, bere esperientzia egiaztatuz. Era berean, pertsona horien tituluak edo Elkargo Ofizialen ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Lan-taldean, gutxienez, honako pertsona hauek egon behar dira:
b.1.– Garraioaren eta mugikortasunaren arloetan, azterketa sozioekonomikoak eta soziologikoak egiten eta zuzentzen esperientzia duen pertsona bat egon behar da. Pertsona horrek, gutxienez, 10 urteko esperientzia egiaztatu behar du, eta horren zati bat azterketa mota hauek zuzentzen izan behar da.
b.2.– Garraioaren eta mugikortasunaren arloetan esperientzia duen Ekonomia edo Enpresa lizentziadun bat (edo horren baliokidea) egon behar da; gutxienez, 3 urteko lanbide-esperientzia egiaztatu behar duena.
b.3.– Datu estatistikoak tratatzen, gutxienez, 3 urteko esperientzia duen pertsona.
c) Informazioa jaso eta tratatzeko prozesuetan kalitatea bermatzeko enpresariak hartu dituen neurriak adierazi behar ditu edo Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria aurkeztu behar du (ISO 9001 edo horren baliokidea).
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 15a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 30 puntu.
A) Prozeduraren euskarri teknikoa. Ponderazioa: 26 puntu. Azpi-irizpideak: ikus karatularen 30.2.b puntua.
B) Hobekuntzak: garraioari buruzko informazio sisteman sartzeko adierazle berriak. Ponderazioa: 4 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.2.b puntua.
10.– «C» gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko apirilaren 4a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– Eskaintza ekonomikoen irekiera.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko apirilaren 14a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.euscontratacion
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.