EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016039

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol federazioen 2015eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2016-02-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201600877
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/29an argitaratutako 2014/12/09ko AGINDUA [201405496]

AURREKARIAK
1.– 2014ko abenduaren 30ean EHAAn argitaratu zen Euskadiko Kirol Federazioen 2015eko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko abenduaren 9ko Agindua.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, diru-laguntzak nori esleitu zaizkion nahitaez argitaratu behar da.
Horiek horrela, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko abenduaren 9ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen eta horien onuradunen zerrendaren berri ematea (I. eranskina), baztertutakoen zerrendarekin batera (II. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.