EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016038

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 9koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2015eko irailaren 1eko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Xedapenaren data: 2016-02-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201600853
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/02an argitaratutako 2015/09/01eko AGINDUA [201503733]

2015eko irailaren 2an, EuskalHerriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2015eko irailaren 1eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena; horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten, 2015-2016 ikasturtean.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 15. artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 1ean Aginduaren bidez deitutako laguntza onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten, 2015 ikasturtean (2015eko irailaren 2ko EHAA, 166. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 9a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.