EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016038

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2015eko martxoaren 4ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Xedapenaren data: 2016-01-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201600852
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/03/10rean argitaratutako 2015/03/04ko AGINDUA [201501156]

2015eko martxoaren 10ean argitara eman zen EHAAn 2015eko martxoaren 4ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Horren bidez, dei egiten zitzaien Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2015-2016 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei.
2015eko maiatzaren 6an ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko martxoaren 4ko Aginduaren bidez emandako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, dei egiten zitzaien Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2015-2016 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei (EHAA, 2015eko martxoaren 10ekoa, 169. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 28a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.