EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016037

IRAGARKIA, Euskadiko airearen kalitatea iragartzeko sistema garatzeko zerbitzuaren lizitaziorako (003SV/2016 espedientea).

Xedapenaren data: 2016-02-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201600835
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 003SV/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskadiko airearen kalitatea iragartzeko sistema garatzea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: 8 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogei mila (120.000) euro, gehi hogeita bost mila eta berrehun (25.200) euro BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta berrogeita bost mila eta berrehun (145.200) euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko martxoaren 10a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.– Kontratistaren betebeharrak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldietako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 120.000 eurokoa izan behar da. Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, lizitatzaileak lan bat egin behar izan du hauetako arlo bakoitzean:
– Atmosferara isuritako emisio kutsatzaileei buruzko inbentarioak.
– Herri mailan egindako eguraldi-modelizazio operazionala.
– Eguraldiari eta ingurumenari buruzko datuak tratatzeko eta bistaratzeko tresnak garatzea.
– Emisio kutsatzaileek airearen kalitatean duten eragina modelizatzea.
– Airearen kalitatea hobetzeko planak.
– Ingurumenari buruzko datuak eskualdatzeko eta komunikatzeko sistemak eta azpiegiturak.
b) Lan-taldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoaren ziurtagiria zein curriculumak. Gutxieneko lan-taldeak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
b.1.– Lantaldea 10 pertsonek osatu behar dute, arlo hauetan titulazioa izan behar dutenak:
b.1.1) Pertsona bat Geografian tituluduna izan behar da.
b.1.2) Pertsona bat Telekomunikazioetan ingeniaria izan behar da.
b.1.3) Guztira, honako titulazio hauek dituzten zortzi pertsona: Industria Ingeniaritza edo Kimika eta Fisika edo Matematika.
b.2.– Pertsona hauetako bat, gutxienez, Fisikan doktorea izan behar da.
b.3.– Lantaldearen kide guztiek, gutxienez, 5 urteko eskarmentua izan behar dute airearen kalitatearen edota meteorologiaren arloetan.
b.4.– Lantaldearen hiru kidek gutxienez hiru urteko eskarmentua izan behar dute atmosferara isuritako emisio kutsatzaileei buruzko inbentarioen arloan.
b.5.– Lantaldearen hiru kidek gutxienez hiru urteko eskarmentua izan behar dute eguraldiari eta ingurumenari buruzko datuak tratatzeko eta bistaratzeko tresnak garatzen.
b.6.– Lantaldearen bi kidek EGA edo horren baliokidea izan behar dute.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 11, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxieneko edo gehieneko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 30 puntu.
A) Lana burutzeko proposatzen den lantaldearen kalitatea. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
B) Eguraldia iragartzeko tresnak atmosfera-ereduan ezartzeko metodologia. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
10.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko martxoaren 21a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko martxoaren 31.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 15a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.