EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016037

EDIKTUA, 12/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-02-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201600830
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 12/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Ames Formacion SLk eskatuta, Lorea Aguirregomezcorta y Otra, CBren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
17/2016 EPAIA
Eibar, bi mila eta hamaseiko otsailaren laua.
Nik, Gonzalo Martín Vázquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titularrak ikusi ditut 12/2015 ahozko judizioko autoak. Hauek izan dira alderdiak; alderdi demandatzailea María Antonia de la Fuente Valdezate Epaitegietako prokuradorea, Ames Formación SLren izenean eta ordezkaritzan, eta alderdi demandatu, Lorea Aguirre Gómez CB, auzi-ihesean.
EPAITZA
Baiesten dut Ames Formacion SLk aurkeztu duen demanda, Lorea Aguirre Gómez CBren aurka, eta, horrenbestez, azken horiek kondenatzen ditut 517,55 euro gehi demanda jarri zenetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera.
Judizioan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.
Jakinaraz bekie epaia pertsonatu diren alderdiei, eta adierazi epaia irmoa dela eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri beraren aurka (PZL-ren 455.1 artikulua).
Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Eibarren, bi mila eta hamaseiko otsailaren lauan.
Eta Lorea Aguirregomezcorta y Otra, CB demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut honako hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko otsailaren bostean.
IDAZKARIA.