EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2016037

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 18koa, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako legez kontrako errepresio-jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko legearen aurreproiektua jendaurrean jartzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-02-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201600826
Maila: Ebazpena
Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak lege-aurreproiektu bat egin du, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako legez kontrako errepresio-jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubideei eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurreko informazioaren izapidea ere izan behar dute.
Horregatik guztiagatik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako legez kontrako errepresio-jardueren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko legearen aurreproiektua.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko, legearen aurreproiektuaren edukia eskuragarri egongo da Lehendakaritzako Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean, www.euskadi.eus webgunean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 18a.
Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia,
JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.