EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016035

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 238/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-01-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201600790
Maila: Ediktua
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.
Errekurtsoa: L2 238/2015 apelazioa, prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Gernikako Azokekale kalea 10eko jabeen erkidegoa – Ricardo Otaolea Martitegui.
Abokatua: Ismael Oar-Arteta Undabeitia.
Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.
Alderdi errekurritua: Maria Luisa Aldana Jayo eta Asier Ojanguren Aldana.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-01-26an. Hona hemen epaitza:
Partez onesten dugu Muniategui Landa prokuradoreak Gernika-Lumo Azokekaleko 10eko jabe-erkidegoaren izenean eta ordez jarritako apelazio-errekurtsoa, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko Epaitegiko epaileak 2015eko urtarrilaren 27an emandako epaiaren aurkakoa, erroilu honi dagozkion 295/2013 judizio arruntaren autoetan; horrenbestez, baliogabetzen dugu ebazpen hori, eta, haren ordez, beste bat ematen dugu partez baiesteko Muniategui Landa prokuradoreak Gernika-Lumo Azokekaleko 10eko jabe-erkidegoaren izenean eta ordez jarritako demanda, María Jesús Aldana Jayoren eta Asier Ojanguren Aldanaren aurkakoa (lehena, Gorroño Mentxakak ordezkatuta; eta bigarrena, auzi-ihesean). Hori dela eta, María Jesús Aldana demandatua kondenatzen dugu auzi-jartzaileari 6.280,01 euro ordaintzera, gehi 2013ko urtarrilaren 10eko monitorioaren interpelazio judizialetik aurrera atzeratutako interesak, eta aplikagarria da PZLb-aren 576. artikulua, ebazpen honen egunetik aurrera. Horretaz gain, absolbitu egiten dugu Asier Ojanguren Aldana demandatua bere kontrako uzietatik, eta auzi-jartzaileari ezartzen dizkiogu instantzian sortutako kostuak; instantzia bietako gainerako kostuak inori berariaz ezartzen ez dizkiogunez, alderdi bakoitzak ordaindu beharko ditu bereak eta komunak, halakorik izanez gero, zati berdinetan.
Asier Ojanguren Aldana demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.