EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016032

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko balorazio batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2016-02-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201600715
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/30rean argitaratutako 2015/12/28ko AGINDUA [201505510]

Ikusi da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 28ko Agindua, Antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
2015eko abenduaren 28ko Aginduaren 10. artikuluak dio aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideen izendapena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela,honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Kideak:
– Pedro Sanz Legaristi jauna (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetza).
– Jose Luis Ibarzabal Egibar jauna (Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza).
Idazkaria: Arturo Garcia Fiel jauna (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 10a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.