EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016031

IRAGARKIA, prozedura irekiaren bidez komunikazioetako operadore baten zerbitzu-kontratua esleitzeko administrazio-baldintza partikularren agiriaren karatulako akatsak zuzentzeko.

Organo emailea: HAURRESKOLAK
Xedapenaren data: 2016-02-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201600700
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/12/14an argitaratutako 2015/12/03ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201505255]

Balio beza dokumentu honek prozedura irekiaren bidez komunikazioetako operadore baten zerbitzu-kontratua esleitzeko administrazio-baldintza partikularren agiriaren karatulan egindako aldaketak jakinarazteko eta atzemandako akatsak zuzentzeko.
Karatularen hainbat atal aldatu direnez (3.a, 4.a, 5.a, 7.a, 12.a, 16.a, 17.a, 18.a, 20.a, 21.a, 25.a, 28.a, 30.a eta 31.a), dokumentuaren bertsio zuzendua eskuragarri dago interesdunentzat Haurreskolak Partzuergoko kontratatzailearen profilean: www.haurreskolak.eus
Administrazio-baldintza partikularren agiriaren eta agiri teknikoaren gainerako baldintzek indarrean jarraituko dute, eta aplikatzekoak izango dira kontratu-harremanean.
Interesa duten lizitatzaileek 2016ko martxoaren 11ko 10:00ak arteko epea dute euren proposamena aurkezteko.
Denek jakin dezaten ematen da aditzera.
Eibar, 2016ko otsailaren 3a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA.