EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016031

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2016ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat emateko eta organo honi aurkezteko ardura duen kalifikazio-batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2016-02-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201600693
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/30rean argitaratutako 2015/12/15eko AGINDUA [201505504]

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 15eko Agindua, Euskadiko kirol-federazioen 2016ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duena.
Ikusirik Euskadiko kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen 2000ko abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua.
Kontuan izanda aipatutako dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duela, alde batetik, kalifikazio-batzorde bat sortuko dela aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko, eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kalifikazio-batzordearen kideak izendatzea, eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kirolen zuzendaria).
Batzordekideak:
● Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).
● Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari gisa jardungo duena.
Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.