EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2015030

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2015eko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Xedapenaren data: 2015-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201600663
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/29an argitaratutako 2014/12/26ko AGINDUA [201405497]

2014ko abenduaren 29an argitaratu zen EHAAn (247. zk., 5497 zk.) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko abenduaren 26an emandako Agindua. Horren bidez, entitate pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan, 2015ean, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen diren entitateak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.
2. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako entitateei diru-laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoengatik.
3. artikulua.– Ebazpen honetako III. eranskinean jasotzen diren entitateei diru-laguntzarik ez agintzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.
4. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.
5. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.
6. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez badago eta errekurtsoa jarri nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa jartzeko aukera izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.