EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016030

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretu honena: 9/2016 Dekretua, urtarrilaren 26koa, Vitoria-Gasteizen «Zabalgana» Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201600009
Xedapenaren data: 2016-01-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201600661
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/02/01ean argitaratutako 2016/01/26ko 201600009 DEKRETUA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
2016ko otsailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (20. zk.) argitaratu zen urtarrilaren 26ko 9/2016 Dekretua, Vitoria-Gasteizen «Zabalgana» Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena. Dekretu horretan, gisa horretako huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
2016/458 (1/1) orrialdean, honako hau dioenean:
1. artikulua.– Vitoria-Gasteizen Bigarren Hezkuntzako Institutu hau sortzea: IES Zabalgana BHI, (kodea 01600099, eta EHAAko kodea 010513).
Honako hau esan behar du:
1. artikulua.– Vitoria-Gasteizen Bigarren Hezkuntzako Institutu hau sortzea: IES Zabalgana BHI, (kodea 01007683, eta EHAAko kodea 010513).