EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2016029

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 27koa, Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, Laudio-Orozko 1. eta 2. zirkuituetan 30 kV-ko goi-tentsiko aireko linea elektrikoaren zortasuna zabaltzearen eraginpean dauden finkok, Orozkoko udal mugartean. Linea hori Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren titulartasunekoa da.

Xedapenaren data: 2016-01-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201600637
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/10/09an argitaratutako 2015/09/30reko EBAZPENA [201504281]

Erreferentzia: L-8187 ASS-TLE.
Espedientea.: AT-H-2015-25.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, lurralde ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea Orozkoko udaletxera; izan ere, udalerri honetan daude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.
Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai ordezkari bidez, behar bezalako baimena emanda; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako argitalpenak ere egingo dira.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen edo interes ekonomikoen titularrek, nahi adina alegazio aurkez dezakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere, idazki baten bitartez Bilboko lurralde-ordezkaritzako bulegoan (Concha Jeneralaren kalea, 23. zk., 5. solairua), aldez aurretiko aktak jasotzeko adierazitako egunera arte.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 xedatutakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.
Bilbao, 2015eko uztailaren 27a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.