EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016024

IRAGARKIA, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzarena, zeinaren bidez bidez luzatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko autonomiari eta mendekotasunari arreta emateko sistemako zaintzaile, gerokultore eta etxez etxeko laguntzaileen kategorietan egiaztatuta ez dauden profesionalak ezohiko eran gaitzeko edo erregistratzeko epea 2016ko otsailaren 29ra arte.

Xedapenaren data: 2016-01-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201600541
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/12/22an argitaratutako 2015/12/11ko IRAGARPENA luzatzen du [201505376]

Kontuan hartu da Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunerako Estatutako Idazkaritzaren 2015eko azaroaren 3ko Ebazpena, gizarte-zerbitzuen eta autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko lurralde-kontseiluaren Akordioa argitaratzen duena. Erabaki horrek partzialki aldatzen du Autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sistemako zentroak eta zerbitzuak egiaztatzeari buruzko 2008ko azaroaren 27ko Akordioa, zaintzaile, gerokultore eta etxez etxeko laguntzaileen kategorietan prestakuntza profesionalak egiaztatuta ez dituzten pertsonei dagokienez. Horiek horrela, beharrezkotzat jotzen da langile horiek identifikatzea, egoera ebaluatzeko helburuarekin eta sektoreko profesional guztien prestakuntzan aurrera egiteko xedearekin.
Aipatutako ebazpenaren arabera, ezohiko eran gaituko dira, autonomia-erkidegoen baitan eta dagokien kategorian, 2015eko abenduaren 31n 55 urte edo 55 urtetik gora dituzten langileak, betiere zaintzaile/gerokultore eta etxez etxeko laguntzaileen lanbide-kategorietan jarduten badute eta, gutxienez, hiru urteko esperientzia dutela egiaztatzen badute eta azken hamar urteetan lanbide-kategoria horietan gutxienez 2.000 ordu lan egin badute.
Mendekotasunaren arloko gainerako langileek ez badute eskatzen den egiaztagiri hori, autonomia-erkidegoak lan-esperientziaren bidez jasotako gaitasun profesionalak egiaztatzeko eta ebaluatzeko prozesuak egingo dituzte. 2017ko abenduaren 31ra arte, eta, edozein kasutan, data horretan abiarazitako lan-esperientziei buruzko egiaztatze-prozesuak amaitu arte, egiaztatze ezak ez die inolako ondoriorik ekarriko prozesu horietan edo lanbide-profesional horietan jarduteko gaitasuna ematen duen prestakuntza-programa batean parte hartzen ari diren langileei, ez eta arreta ematen duten enpresa edo erakundeei ere, eta era berean, ez die eragingo administrazio publikoei; horrela, sektoreko egonkortasuna bermatuko da.
Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzaren iragarki baten bidez, 2015eko abenduaren 22 eta 31 artean ireki zen epea Euskal Autonomia Erkidegoko autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko zaintzailearen, gerokultorearen eta etxez etxeko laguntzailearen kategorietan egiaztatuta ez dauden langileak ezohiko eran gaitzeko edo erregistratzeko.
Horrela, lehenbailehen identifikatu nahi ziren zein diren beharrezkoa den egiaztapenik ez duten langileak, eta detektatutako prestakuntza-premiak ikusita, laneko esperientziaren bidez jasotako gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuak berehala programatu eta planifikatu nahi ziren. Hala ere, emandako epea ez da behar bestekoa izan egoera horretan dauden pertsona guztiek egiaztatu gabeko langile gisa ezohiko eran gaitzeko edo erregistratzeko. Horregatik, hasieran emandako epea luzatzea komeni dela uste dugu.
Adierazitakoarekin bat etorriz, egoera horietan dauden egiaztatu gabeko langileek kasu bakoitzean eskatu beharko dute autonomiarako eta mendekotasunari arreta emateko sisteman ezohiko eran gaitzea edo erregistratzea, iragarki honetako I. eranskinean dagoen eskaera-ereduari jarraituz. Eskaera hori webgune honetan bete ahal izango da: (https://rlanbide.lanbide.net/ikaslan/pub/solRecExp.seam?idiomaPub=1&conv=1). Eskaera bete ondoren, egiaztagiri bat sortuko da PDF formatuan eta hori sinatu eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu beharko da eskabidean aurreikusitako moduren batean, 2016ko martxoaren 1a baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 27a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.