EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016024

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Kimba San Martín» Haur Eskola Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Xedapenaren data: 2016-01-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201600533
Maila: Agindua
Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Kimba San Martín» Haur Eskola Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Kimba San Martín» Haur Eskola Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «NCLIC San Martín» Haur Eskola Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Sociedad Alavesa de Educación, S.L.» erakundea da, Araban dago, Vitoria-Gasteizko udalerriko Ricardo Sacristán kaleko 38an, eta 01006502 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 8a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.