EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016023

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 19koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen diren baitira bi kide, eta beste bi izendatu, Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoan (EHKAPEO / ORPRICCE).

Xedapenaren data: 2016-01-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201600517
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/06/27an argitaratutako 2014/06/19ko AGINDUA [201402879]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2014ko urtarrilaren 17ko zenbakian hau eman zen argitara: 471/2013 Dekretua, abenduaren 30ekoa, EHKAPEO / ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa sortu eta arautzen duena.
Organo hori sortzeko arauaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat, hiru parte dituen kide anitzeko organo gisa osatzen da, eta bertan hauek hartuko dute parte: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta EAEn ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta enpresaburuen erakundeak. Lan Harremanen Kontseiluan izango du egoitza, eta erabateko independentziaz eta autonomia funtzionalaz jardungo du bere eginkizunetan.
Abenduaren 30eko 471/2013 Dekretuaren 4. artikuluan dago ezarrita nola osatuko den organo hori, hau da, honela:
4. artikulua.– Osaera.
1.– Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa osatuko duten kideak honako hauek dira:
a) Presidente bat: Lan Harremanen Kontseiluko presidentea edo hark izendatzen duen pertsona izango da.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuko duten bost kide: Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumena duen saileko sailburuak izendatuko ditu.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatuak ordezkatuko dituzten bost kide, bakoitzaren ordezkaritzaren proportzioan: Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumena duen saileko sailburuak izendatuko ditu, sindikatuek proposatuta, eta proposamena loteslea da.
d) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten enpresa-erakundeak ordezkatuko dituzten bost kide, bakoitzaren ordezkaritzaren proportzioan: Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumena duen saileko sailburuak izendatuko ditu, enpresa-erakundeek proposatuta, eta proposamena loteslea da.
Ordezko kopuru bera hautatu eta izendatuko da, titularrak ez daudenean, gaixorik daudenean edo agertzen ez direnean ordezkatzeko.
5.– Kideen izendapenak 4 urteko iraupena izango du, eta aukera dago horrenbesteko epeetarako berritzeko. Kideren batek kargua epea bukatu baino lehen uzten badu, kasuko erakundeek edo instituzioek beste kide bat izendatzeko proposa dezakete, lehena ordezka dezan hasierako izendapenaren indarraldia amaitu arte.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko otsailaren 19ko Aginduaren bidez (2014ko ekainaren 27ko EHAA, 121. zk.), izendatu egin ziren EHKAPEO / ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoaren kideak.
Hala ere, iaz, 2015ean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren zenbait zuzendaritza eta sailburuordetzatan, titularren kargu-uzteak eta izendapenak izan ziren; horren ondorioz, berregokitu egin behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzen duten bi kideren izendapena.
Hori dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kargutik kentzea EHKAPEO / ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide hauek:
Ricardo Barcala Zumelzu jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko kide titularra.
Maria Ubarrechena Cid andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko kide titularra.
Bigarrena.– EHKAPEO / ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide izendatzea honako hauek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko kide titularrak izan daitezen:
Jose Andrés Blasco Altuna jauna, Enplegu eta Laneko sailburuordea.
Jesús Alfredo Ispizua Zuazua jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.
Hirugarrena.– Ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek; hala eta guztiz ere, jakinarazi egingo zaie Lan Harremanen Kontseiluko lehendakariari eta gainerako pertsona interesdunei.
Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende orok jakin dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 19a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.