EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2015022

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Cruz Roja Alava / Araba Gurutze Gorria erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201600498
Maila: Ebazpena
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.
Dekretu horren itzalpean, Cruz Roja Alava / Araba Gurutze Gorria erakundearen ordezkaritzan Juan María Urruzuno Echevarria jaunak aurkeztutako eskabidea ikusita, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Cruz Roja Alava / Araba Gurutze Gorria erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).
Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen bitartean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat, Cruz Roja Alava / Araba Gurutze Gorria erakundea aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.