EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016022

35/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Xedapenaren zenbakia: 201600035
Xedapenaren data: 2016-01-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201600493
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Prestatu eta trebatzeko ikastaroak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/09an argitaratutako 2015/07/30reko 201501426 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiak, 2015eko uztailaren 30eko 1426/2015 Ebazpenaz (EHAA, 2015-09-09; 171. zk.) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2015eko ohiko bigarren deialdia egin zuen.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 2015eko urriaren 8ko 277/2015 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendariaren abenduaren 17ko 377/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriaz, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak. Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.
Ondorioz,
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– 2015eko uztailaren 30eko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko bigarren deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.