EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015021

IRAGARKIA, 2015eko abenduaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren itzulketa-prozeduraren hasiera jakinarazten baita.

Xedapenaren data: 2015-12-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201600487
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Urriaren 28an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erabaki zuen itzulketa-prozedura bati hasiera ematea, Lehen Aukera programaren esparruan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren 17. artikuluan xedatutakoarekin bat –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 30ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori–; izan ere, ez da bete diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako gutxieneko kontratazio-epea.
Aipatutako itzulketa-prozeduraren hasiera jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz – PK: 01009), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Interesdunak eskuragarri du aipatutako prozeduraren hasieraren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.