EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016021

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Turismoko zuzendariarena, 2015eko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda jakitera ematen duena, turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko- programa arautzen duen Aginduak finkatutako esparruan.

Xedapenaren data: 2016-01-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201600480
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/10rean argitaratutako 2015/07/03ko EBAZPENA [201503079]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Aginduaren bitartez (2014ko ekainaren18ko EHAA, 114. zk.), arautu egiten da turismo-enpresen lehiakortasuna hobetu eta modernizatzeko laguntza-programa, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak aldatu du (2015eko uztailaren 1eko EHAA).
Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2015eko uztailaren 3ko Ebazpenak jendaurrean jarri du aipatu laguntzen programaren deialdia 2015eko ekitaldirako (2015eko uztailaren 10eko EHAA).
Laguntzen espedienteak erabakitzeko Turismoko zuzendariaren 2015ko abenduaren 30eko Ebazpena entitate interesatuei banan-banan jakinarazi eta gero eta lagundutako aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendeaurrean jartzea emandako laguntzen eta onuradunen zerrenda, 2015eko ekitaldiaren deialdian turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko programa arautzen duen aginduak finkatutako esparruan, ebazpen honen eranskinean agertu bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.
Turismoko zuzendaria,
MARÍA MERCEDES GARMENDIA BERECIARTU.