EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2015019

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 387/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-12-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201600435
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Eibarko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 387/2014 prozedura bideratu da, Jessica Ramirez Araujok eskatuta Miguel Ramos Pallaresen aurka ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
105/2015 EPAIA
Epailea: Veronica Garcia Canal.
Lekua: Eibar (Gipuzkoa).
Data: bi mila eta hamabosteko azaroaren bia.
Alderdi demandatzailea: Jessica Ramirez Araujo.
Abokatua: Armando Bilbatua Flores.
Prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.
Alderdi demandatua: Miguel Ramos Pallares.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.
Verónica García Canalek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko titularra den aldetik, ikusi egin ditu seme-alabentzako neurriei buruzko 387/2014 auzian guraso eta seme-alabentzako neurriak hartzeko bideratutako hitzezko judizioaren autoak. Haren parte izan dira: Jessica Ramírez Araujo, demandatzaile gisa, Ronda prokuradoreak ordezkatuta; eta, Miguel Ramos Pallares, demandatu gisa, auzi-iheslaria bera; Fiskaltzak ere hartu du parte. Hori dela eta, ebazpen hau eman dut, honako epaitza honetan oinarrituta.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Ronda prokuradoreak Jessica Ramirez Araujoren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Miguel Ramos Pallaresen kontrakoa. Horrenbestez, XXXXX adingabeari dagokionez, neurri hauek hartzea erabaki dut:
– Ama Jessica Ramírez Araujori ematen zaizkio XXXXX alaba adingabearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.
– Ramos Ramírezek eskubidea izango du alaba adingabea bisitatzeko:
● Bi larunbatetik behin, 12:00etatik 19:00etara; amarekiko bizilekuan jaso eta utzi beharko du alaba.
● Aste Santuko oporretan: alabarekin egon daiteke aita, pazko-asteartetik hurrengo igandera arte, 12:00etatik 19:00etara, egun horietariko bakoitzean, eta, amarekiko bizilekuan jaso eta utzi beharko du alaba.
● Udako oporretan: urte bikoitietan, alabarekin egon daiteke aita, uztailaren lehen astean eta abuztuaren lehen astean, 12:00etatik 19:00etara, egun horietariko bakoitzean, eta, amarekiko bizilekuan jaso eta utzi beharko du alaba; urte bakoitietan, alabarekin egon daiteke aita, uztailaren azken astean eta abuztuaren azken astean, 12:00etatik 19:00etara, egun horietariko bakoitzean, eta, amarekiko bizilekuan jaso eta utzi beharko du alaba.
● Gabonetan: 12:00etatik 19:00etara, Gabon-gauan, Urteberrian eta errege-egunean, eta amarekiko bizilekuan jaso eta utzi beharko du alaba.
– Miguel Ramos Pallares jaunak hilean berrehun (200) euro ordaindu behar du, alaba adingabearen mantenurako, aurretiaz, hilaren lehenengo bost egunetan, amaren titulartasunekoa izan eta orain arte erabili duen kontuan. Betebehar hori ebazpen hau eman den egunetik aurrera beteko da; lehenengo hil honetan, zenbatekoa hainbanatuta. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak ezarritako PKIaren arabera. Lehenengo aldiz, 2012ko urtarrilean eguneratuko da. Betebeharrari erantzuten ez bazaio, behar diren neurriak hartuko dira. Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.
Mantenua zein aparteko gastuak ordaintzeko betebeharra luzatu egingo da alaba adinez nagusi izan eta ekonomikoki independente izan arte.
Ez da erabakirik hartzen autoetan sortutako gastuak ordaintzeko.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala, eta jakitera eman ezen, epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan prestatuko da errekurtsoa bost eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Sar bedi ebazpen honen lekukotza autoetan, eta jatorrizkoa epaitegiko epaien liburuan.
Horrela, epai honen bidez lehen auzialdian epaituta, honako hau erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko azaroaren bian.
Eta Miguel Ramos Pallares demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko azaroaren bian.
IDAZKARIA.
AUTOA (105/2015 Epaian aipatu ez izanaren ondoriozko osagarria).
Epailea: Veronica Garcia Canal andrea.
Lekua: Eibar (Gipuzkoa).
Data: bi mila eta hamabosteko abenduaren hogeita hirua.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Prozedura honetan, epaia eman da 2015eko azaroaren 2an; argitara eman da berari dagokion egunean, eta alderdiei jakinarazi zaie 2015eko azaroaren 4an.
Bigarrena.– Jakinarazpena egin eta hurrengo bi egunetan, Jessica Ramirez Araujok idazki bat aurkeztu zuen adierazteko ebazpen horretan zerbait falta zela, hau da, zuzenbideko oinarrietan zehaztu behar zela 400 euroko mantenu-pentsioa izateko eskubidea, aita lanean egonez gero, eta, hori ez dela finkatu epaiaren epaitzan; beraz, konpontzeko eskatu zuen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bakarra.– Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 215. artikuluaren 1. idatzi-zatian ezartzen denez, autoek eta epaiek akatsik edo omisiorik badute, eta guztiz gauzatzeko zuzendu egin behar badira, auto bidez zuzendu ahal izango dira, aurreko artikuluan ezarritako epe berberetan eta prozedura beraren bidez.
214. artikuluaren 2. idatzi-zatiarekin bat, zuzenketa egiteko epea bi egunekoa da ebazpena argitaratzen denetik aurrera, ofizioz jardunez gero, edo jakinarazpena egiten denetik aurrera, alderdietariko batek eskatuta jardunez gero.
XEDAPENAK
Ikusi egin da 2015-11-02ko epaian atzemandako omisioa, hau da, zuzenbideko oinarrietan ez da zehaztu 400 euroko mantenu-pentsioa izateko eskubidea, aita lanean egonez gero, eta, hori ez da finkatu epaiaren epaitzan, nola eta honela:
Mantenu-pentsioa 400 eurora handituko da, aitak lan-jarduerarik egiten duenean, eta KPIaren arabera eguneratuko da.
Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.
Aurkaratzeko modua:
Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu; jatorrizko ebazpenaren aurka, berriz, hura jakinaraztean adierazi ziren errekurtsoak jar daitezke.
Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).
Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura Justizia Administrazioaren sinadura
Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Eibar (Gipuzkoa), 2015eko abenduaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.