EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2015019

2228/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alberto Manzano Ramírez jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoaren kargutik kentzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201502228
Xedapenaren data: 2015-12-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201600418
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/12/17an argitaratutako 2013/09/09ko 201301299 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 1299/2013 Ebazpenaren bidez (abenduaren 17ko EHAA, 239. zk.), Alberto Manzano Ramírez jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 28ko Akordioaren bidez Arabako Unibertsitate Ospitale Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Alberto Manzano Ramírez jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau 2015eko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Arabako Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.