EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016016

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan dagoen Mendaroko ikuztegi-zerbitzua» espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-01-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201600363
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua (Mendaroko Ospitalea) Mendarozabal auzoa zk/g, 20850 Mendaro (Gipuzkoa). Telefonoa: 943 03 29 08. Faxa: 943 03 28 60.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazioko Unitatea.
c) Espediente-zenbakia: G/206/20/1/1454/O371/0000/122015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan dagoen Mendaroko ikuztegi-zerbitzua.
c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 576.838,40 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.153.676,80 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.
6.– Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko tokia: Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua (Mendaroko Ospitalea) Mendarozabal auzoa zk/g, 20850 Mendaro (Gipuzkoa).
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da behar.
b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 29.2 puntuan adierazitakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 1a, 15:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: Mendaroko Ospitaleko Kontratazioko Unitatea, Mendarozabal auzoa zk/g, 20850 Mendaro (Gipuzkoa).
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, Baldintza Teknikoen Pleguan eta Administrazio Klausula Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 52.
– Eskaintza ekonomikoa: 52 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: % 48.
– Ehunen garbitasuna, higienizazioa eta kontserbazioa bermatzerako orduan eskaintzen duten kalitatea baloratuko da: prozesuak, erabilitako produktuak, tratamenduaren denborak eta gehieneko tenperaturak. 12 puntu, gehienez.
– Kontratazioaren xede den zerbitzua exekutatu dela egiaztatzeko neurrien eraginkortasuna baloratuko da. Neurri horiek bermatuko dute prozesatu zikloetan parametroak betetzen direla (iraupena eta gehienezko tenperatura), eta baita ehunen garbitasuna eta desinfekzioa bermatzeko erabilitako produktu detergente eta desinfektatzaileen kontzentrazioak ere; egiaztapenen eta kontrol mikrobiologikoen aldizkakotasunaren egokitzapena eta arropa prozesatzeko lantegian eta Ospitalerako garraioan berriz kutsatzearen kontrako prebentzio-neurriek eskaintzen dituzten bermeak: 12 puntu, gehienez.
– Zerbitzuaren beharrezko jarraipena bermatzeko, istripuak, elurra, matxurak, emergentzietako geldialdiak eta horrelako gertaera posibleek sortutako ustekabeko geldialdien ondorioz, baloratuko da beste ikuztegiekin elkar banatzen diren baliabideak edo akordioak, baldintza teknikoen pleguaren 9.5 atalean aipatutakoarekin bat etorriz: 12 puntu, gehienez.
– Egungo gaitasuna eta ekoizpeneko gehienezko gaitasuna baloratuko da, eskari handiena dagoen uneetan zerbitzua estaltzen dela bermatzeko, datu historikoen arabera hileko batez besteko eskariaren % 16 handiagoa izan daitekeelako: 12 puntu, gehienez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua (Mendaroko Ospitalea). Helbidea: Mendarozabal auzoa zk/g, 20850 Mendaro (Gipuzkoa); data: 2016ko martxoaren 8a, 10:00ak arte.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea: Erakundea: Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua (Mendaroko Ospitalea). Helbidea: Mendarozabal auzoa, zk/g, 20850 Mendaro (Gipuzkoa); data: 2016ko martxoaren 31, 10:00ak arte.
11.– Bestelako argibideak: formuletan oinarritutako esleipen-irizpidea Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulako 30.2.1 puntuan ezarritakoaren arabera baloratuko da.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).
13.– Kasua bada, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.net
Mendaro, 2016ko urtarrilaren 13a.
Kontratazio Mahaiko presidentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.