EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016016

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta izapidetzeko kudeaketan laguntzeko aholkularitza» kontratatzeko dena» (Espedientea: LAN/A-11/2016).

Xedapenaren data: 2016-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201600361
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu nagusiak: Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-11/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunetik hasi eta 2016ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Orotara, 55 puntu.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: Lan-plangintza, 10 puntu; Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria emateko kudeaketan laguntza funtzionala emateko zerbitzua, 10 puntu. Ikuskapen-zerbitzua Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria izapidetzean, 10 puntu; lan-metodologia, 5 puntu; Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa hobetzeko asmoz egungo prozedurak eguneratzeko egindako hobekuntzak, 5 puntu; Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren izapidetzea ikuskatzeko kontroletan egindako hobekuntzak, 5 puntu. Guztira, 45 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: laurogeita bi mila eta bostehun (82.500) euro + hamazazpi mila hirurehun eta hogeita bost (17.325) euro, BEZarenak. Guztira: laurogeita hemeretzi mila zortziehun eta hogeita bost (99.825) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03
e) E-mail: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko otsailaren 11.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.
8.– Parte hartzeko eskaintzak eta eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko otsailaren 11ko 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Badaia aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko otsailaren 18a.
5) Ordua: 11:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Badaia aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01009.
4) Eguna: 2016ko otsailaren 22a.
5) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.