EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016015

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Ayuda en Acción – Ekintzaz Lagundu erakundeak 2011ko ekintza humanitarioentzako laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Gestión Integral desde las comunidades indígenas de la sociedad civil en el Sur de México» proiektuari PRE-2011BA/0018 uko-egiteko eskaera onartzen duena.

Xedapenaren data: 2016-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201600333
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/02/28an argitaratutako 2011/11/30reko EBAZPENA [201200929]

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2011ko azaroaren 30ko Ebazpenaren bidez, Ayuda en Acción – Ekintzaz Lagundu erakundeari 199.969,88 euroko diru-laguntza eman zitzaion «Gestión Integral desde las comunidades indígenas de la sociedad civil en el Sur de México» proiektua gauzatzeko.
Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2016ko urtarrilaren 11n bidalitako komunikazioan uko-egiteko partziala eskaera aurkeztu zuen.
Eskaera aztertu ondoren eta, uko egiteko aurkeztu diren alegazioak nahikotzat hartu ondoren, ontzat ematen da eskaera hau. Ondorioz, 9.668,96 euro itzultzea eskatzen da.
Ekintza humanitarioen laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 45. artikuluko 1. idatzi-zatiak ezarritakoaren arabera, erakunde eskatzaileak proiektuaren aurreikusitako garapenean funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera jakinarazi beharko dio aldez aurretik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari. Horrekin batera, baimen-eskaera bidali beharko dio proiektuan egin nahi diren aldaketak gauzatu aurretik, eta aurrekontuan dituen ondorioak zehaztu.
Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean hasi ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.
Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ayuda en Acción – Ekintzaz Lagundu erakundeari 2011ko ekintza humanitarioko laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Gestión Integral desde las comunidades indígenas de la sociedad civil en el Sur de México» proiektuari uko-egiteko eskaera onartzea.
Horren ondorioz, erakundeak justifikatu gabeko kopurua itzuli beharko du, hau de, 9.668,96 euro.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakaritzari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.