EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2015014

EDIKTUA, gehiegizko edukierari buruz bideratutako 808/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-11-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201600313
Maila: Ediktua
Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Lurralde Adskripzioko epaile naizenak,
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan bideratu da 808/2015 gehiegizko edukierari buruzko jabari-espedientea, Felisa Fernandez Echevarriak eskatuta. Honako finka honi buruzkoa da gehiegizko edukierari buruzko jabari-espedientea: Aipatu lokalak 1 zenbakia du, eta Vitoria-Gasteizko Kanpokale Berria kaleko 7 zenbakiko etxearen barnean dago, beheko solairuan. 53,77 metro koadroko azalera eraikia du, eta 46,39 metro koadroko azalera erabilgarria. Banatu gabe dago, eta komun bakarra du. 3 metro linealeko azalera lineala du fatxadan. Barnekale Berria kaleko 24tik sartzen da. Hauek ditu mugakide: Mendebaldea, Barnekale Berria; ekialdean edo parean, Kanpokale Berria; iparraldean edo sartzean eskuinetara, 9 zenbakiko etxea eta, hegoaldean edo ezkerretara, 5 zenbakiko etxea. Vitoria-Gasteizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 3858. liburukian, 105. liburuan, 54. orrialdean, 6086 zenbakiko finka: 05. Katastroko erreferentzia: 0059-1011-0197-0012-0001-0007.
Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriz, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nor diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; horretarako, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dira.
Zitazioa egiten zaie, halaber, lehen aipatutako epearen barruan espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.