EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2015014

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 550/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-12-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201600308
Maila: Ediktua
Donostiako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia.
Judizioa: 550/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Idelka Maria Salvador Cabrera.
Abokatua: Eva Maria Cestafe Lete.
Prokuradorea: Beatriz Lezaun Abad.
Demandatua: Juan Francisco Mendoza Rodriguez.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman da 2015-12-09an. Xedapen-zatiak hau dio:
ERABAKITZEN DUT:
Partez baiesten dut Beatriz Lezaun Abad epaitegietako prokuradoreak Idelka María Salvador Cabrera andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Juan Francisco Mendoza Rodriguez jaunaren aurkakoa. Horrenbestez,
Honako neurri hauek hartzea erabaki dut XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeei dagokienez:
1.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitu zaio, Salvador andreari.
2.– Guraso-ahala. Guraso-ahala elkarrekin baliatzen jarraituko dute bi gurasoek.
3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-araubidea. Ez da bisita-erregimenik ezarri gurasoen eta seme-alaben artean. Aitak seme-alabekin berriro harremana izateko borondatea erakusten badu, bisita horiek gurasoek adostuta ezarriko dira. Ados ez baleude, Mendoza jaunak neurri hau aldatzeko eska dezake.
4.– Mantenu-pentsioa: Aitak XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta haiek adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independenteak izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta. Pentsio hori hilean berrogei (40) eurokoa izango da seme-alaba bakoitzeko, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean izandako aldaketaren arabera, abendutik abendura; urtarrilaren batetik izango ditu ondorioak, 2016tik aurrera.
Aitak bere aldetik zuzenean ordaintzen dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.
Independentzia ekonomikorik ez duen bitartean seme-alabek dituzten aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundean sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.
Aurreko paragrafoan azaldutako aparteko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori bi gurasoek ordaindu behar duten ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo oso komenigarria bada eta familiaren gorabeherei egokitzen bazaie. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.
Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaitu egingo da seme-alaba bakoitza, adin nagusikoa edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independentea denean, hartara eragotzi gabe 150. eta 152. artikuluetan adierazten diren obligazioa amaitzeko kausak.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Juan Francisco Mendoza Rodriguez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2015eko abenduaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.