EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016014

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Industriako sailburuordearena, Gauzatu-Industria programan aurreikusitako laguntzen 2015eko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Gauzatu-Industria programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Xedapenaren data: 2016-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201600304
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/26an argitaratutako 2015/06/10reko AGINDUA [201502859]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda. Hori guztia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2015eko ekainaren 10ean emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu-Industria programa, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2015eko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu-Industria programa arautu zen, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.