EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2015013

IRAGARKIA, Asier Lanzeta Vicente jaunak, Construcciones Sukia Eraikuntzak, S.A.ren ordezkaritzan, aurkeztu duen La Cantera AGR 222 urbanizazio-proiektuaren testu bateginaren onespenari buruzkoa.

Organo emailea: SANTURTZIKO UDALA
Xedapenaren data: 2015-12-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201600296
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko abenduaren 22an egindako 32/2015 ohiko bileran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da La Cantera AGR 222 urbanizazio-proiektuaren testu bategina.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoru Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 194. eta 196. artikuluetan xedatutakoa betez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Udalaren Iragarki-oholean eta probintzian gehien zabalduta dagoen egunkarietako batean argitaratuko da.
Santurtzi, 2015eko abenduaren 23a.
Alkatea,
AINTZANE URKIJO SAGREDO.