EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016013

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta horien ordez beste batzuk izendatzen dituena.

Xedapenaren data: 2016-01-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201600273
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/11/08an argitaratutako 2011/10/13ko AGINDUA [201105384]
  • Ikus 2012/01/10rean argitaratutako 2011/11/23ko AGINDUA [201200143]
  • Ikus 2013/04/17an argitaratutako 2013/03/15eko AGINDUA [201301803]
  • Ikus 2014/03/18an argitaratutako 2014/02/25eko AGINDUA [201401306]

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide gisa kargugabetzea, Eudelen proposamenez: Boris Nogales Benito jauna, Agurtzane Llano Cuadrado andrea, Aitor Sorriketa Larrea jauna, Juan Carlos Castaño Moreno jauna eta Fernando San Martín Gubia jauna.
Bigarrena.– Haien tokian, agintaldia bukatzeko geratzen den aldirako eta Eudelen izenean, honako pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea: Mikel Pagola Tolosa jauna, Danel Bringas Egilior jauna, Iñaki Prusilla Muñoz jauna, Blanca Casado Fonseca andrea eta Josu San Pedro Montalbán jauna.
Hirugarrena.– Orain arte Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen ordezkaria izan den Gaizka Azketa Etxeberria jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Laugarrena.– Gaizka Azketa Etxeberria jaunaren tokian, agintaldia bukatzeko geratzen den aldirako eta Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari gisa eta Ikasle Abertzaleen proposamenez, honako pertsona hau Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea: Antxon Rodríguez Restegui jauna.
Bosgarrena.– Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkariak diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide gisa kargugabetzea: Iván Pérez Hernández jauna eta Andoni Álvarez Gómez jauna.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 8a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.