EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015012

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Cruz Roja País Vasco erakundeak 2014ko ekintza humanitarioentzako laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako PRE-2014BA/0005 «Ayuda humanitaria para la población refugiada del campo de Nyarugusu en Tanzania» proiektuari uko-egiteko eskaera onartzen duena.

Xedapenaren data: 2015-12-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201600237
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/04/16an argitaratutako 2014/04/16ko EBAZPENA [201401799]

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2014ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez, 189.663,13 euroko diru-laguntza eman zitzaion Cruz Roja País Vasco erakundeari, «Ayuda humanitaria para la población refugiada del campo de Nyarugusu en Tanzania» proiektua gauzatzeko.
Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2015eko abenduaren 1ean bidalitako komunikazioaren bidez, diru-laguntzari uko partziala egiteko eskaera aurkeztu zuen.
Eskaera aztertu ondoren, eta uko egiteko aurkeztu diren alegazioak nahikotzat hartuta, ontzat ematen da eskaera hori. Ondorioz, 12.048,82 euro itzultzea eskatzen da.
Ekintza humanitarioen laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 45. artikuluko 1. idatzi-zatiak ezarritakoaren arabera, erakunde eskatzaileak proiektuaren aurreikusitako garapenean funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera jakinarazi beharko dio aldez aurretik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari. Horrekin batera, baimen-eskaera bidali beharko dio proiektuan egin nahi diren aldaketak gauzatu aurretik, eta horrek aurrekontuan dituen ondorioak zehaztu.
Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean hasi ondoren aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematekoa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena).
Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Cruz Roja Pais Vasco erakundeak, 2014ko ekintza humanitarioentzako laguntzak emateko deialdiaren barruan, aurkeztutako «Ayuda humanitaria para la población refugiada del campo de Nyarugusu en Tanzania» proiektuari uko-egiteko eskaera onartzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.