EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016011

IRAGARKIA, 2016ko ekitaldiko ekonomia zirkularreko frogaketa-proiektuentzako laguntzen deialdia egiteko dena.

Organo emailea: IHOBE A.B.
Xedapenaren data: 2016-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201600229
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Laguntza horien helburua da Ingurumeneko Esparru Programako (2020) «Fabrikazio Berdea» lerroari eta EAEko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko Planari (2020) laguntza irmoa ematen dioten proiektuak sustatzea.
Interesa dutenek eskuragarri dituzte deialdiaren oinarriak Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren webgunean (www.ihobe.eus).
Norgehiagoka-erregimenean egingo da laguntzak emateko prozesua.
Eskaerak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2016ko martxoaren 11n bukatuko.
Deitutako laguntzen aurrekontu-zuzkidura 240.000 euro da.
Bilbao, 2016ko urtarrilaren 11.
Zuzendari nagusia,
JAVIER AGUIRRE ORCAJO.