EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2015010

53/2015 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500053
Xedapenaren data: 2015-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201600169
Maila: Ebazpena
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
– Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena. Helburua: emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeari buruzko «Beldur Barik» erakundearteko kanpaina garatzea eta elkarrekin finantzatzea. (I. eranskinean jasotzen da).
– Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetza-hitzarmena, bitartekotzaren eta gatazkak konpontzeko bestelako era baketsuen arloan lankidetzan jarduteko baldintzak ezartzeko. (II. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Andoaingo udalarekin, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko. (III. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoarekin eta Ordiziako Udala Toki Erakundearekin, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko. (IV. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoarekin eta Irungo Udala Toki Erakundearekin, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko. (V. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoarekin eta Beasaingo Udala Toki Erakundearekin, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko. (VI. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Bergarako udalaren artekoa, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko. (VII. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Pasaiako udalaren artekoa, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko. (VIII. eranskinean jasotzen da).
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearekin, «Ahotsak Proiektua» garatuz unibertsitate-eremuan bakerako eta bizikidetzarako hezkuntza sartzeko dena. (IX. eranskinean jasotzen da).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA. HELBURUA: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA PREBENITZEARI BURUZKO «BELDUR BARIK» ERAKUNDE ARTEKO KANPAINA GARATZEA ETA ELKARREKIN FINANTZATZEA
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 14a.
BILDU DIRA:
Izaskun Landaida Larizgoitia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria, erakunde horren izen eta eskuordetzan jarduten duena.
(Isabel Sánchez Robles andrea, Gizarte Ekintza Saileko foru diputatua dena eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, izen eta eskuordetzan jarduten duena.
HONAKO HAU AZALDU DUTE:
Lehenengoa.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluarekin bat etorriz, Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea –benetakoa eta eraginkorra–, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintza, ekonomia, kulturgintza eta gizartearen alor guztietan.
Aipatu legeko 3. artikuluko a), h) eta n) letretan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen funtzioak izango dira aipatu xedeak lortzeko jarraibideak egitea eta horiek euskal botere publikoek aplikatu ditzaten bultzatzea; eta aipatu botere publikoek garatzen dituzten jardun-programetatik emakumeen egoeran eta emakumeen eta gizonen berdintasunean eragina izan dezaketenak koordinatzeko neurriak bultzatzea. Halaber, hari dagokio herritarrak sentsibilizatzea, kasuan kasu egokitzat jotzen diren sentsibilizazio-, sustapen- eta zabalkunde-jarduerak eta -kanpainak eginez, herritarrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esanahiaz eta garrantziaz jabetu daitezen, bai eta hori lortzeko eta emakumeak ahalduntzeko lan egiteko premiaz ere.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean antzera arautu da gaia. Hala, bertako 5 e) artikuluari jarraikiz, hari dagokio euskal administrazioek emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz egiten dituzten jarduketen arteko lankidetza bultzatzea, eta, artikulu bereko i) letraren arabera, baita emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuneko egoerei buruz sentsibilizatzeko eta berdintasuna sustatzeko behar diren neurriei buruzko jarduerak ere, Euskal Autonomia Erkidego osorako eta Euskal Herria osorako era bateratuan egin behar direnean.
Horren haritik, Erakundearen helburuetako bat da administrazioen esku-hartzea indartzea eta bultzatzea alor hauetan: emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko esku hartzea eta sexuen arteko desberdintasunaren erakusgarririk larrienetakoan, esan nahi baita emakumeen aurkako indarkerian esku hartzea, hain zuzen ere.
Bestalde, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu ziren eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ziren. Dekretu horren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak zuzentzea eta koordinatzea.
Bigarrena.– Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera (berdintasunari dagokionez foru administrazioek dauzkaten eskumenak ezarri dira bertan), Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio «sustapen neurriak ezartzea udalei eta gainerako toki erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako programak eta jarduerak garatzeko baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak hornitzeko». (6.h) artikulua).
Halaber, aipatu Legeko 6.f) artikuluaren arabera, bere lurralde esparruan, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuneko egoerei eta berdintasuna sustatzeko behar diren neurriei buruzko sentsibilizazio jarduerak egitea dagokio.
Hirugarrena.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eudel-Euskal Udalerrien Elkarteak 2009az dihardute elkarlanean gazteei zuzendutako genero-indarkeria prebenitzeko erakundearteko kanpaina bat garatzen, Beldur Barik leloaren pean.
Laugarrena.– 2014. urteko ekitaldiaz geroztik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Eudelek eskatuta, bere gain hartzen du Beldur Barik erakundearteko kanpaina kudeatzeko ardura. Kanpainan parte hartzen duten alderdi guztiak ados daude eta alde biko hitzarmenak sinatuz kudeatzea proposatu da.
Bosgarrena.– Hitzarmen hau maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 20.2.c) artikuluaren babesean egin da. Artikulu horretan xedatutakoaren arabera, salbuespenez zuzenean diru-laguntzak eman ahal izango dira, interes publikoaren, sozialaren, ekonomikoaren edo humanitarioaren arrazoiak edo deialdi publikoa zailtzen duten behar bezala justifikatutako bestelakoak egiaztatzen badira.
Interes publiko, sozial eta ekonomiko hau, honako honetan oinarritzen da: administrazio publikoek bultzatutako berdintasunerako programak koherenteak izan behar dira estrategiei eta helburuei dagokienez eta horrek erakundeen arteko koordinazioa eskatzen du. Izan ere, gizarte-eredu berri bat eraikitzea helburu duten politikak dira eta hiritar guztiei eragiten diete.
Seigarrena.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta Bizkaiko Foru Aldundia ados daude 2014an Beldur Barik erakundearteko kanpaina garatzen laguntzeko eta, beraz, hitzarmen hau sinatzea adostu dute. Hitzarmenak honako klausulak izango ditu:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
Honako hitzarmen honen xedea Bizkaiko Foru Aldundiak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari eman dion diru-laguntza arautuko duten baldintzak erregulatzea da. Diru-laguntzaren xedea gazteentzat zuzenduta dagoen indarkeria sexista prebenitzeko erakundearteko Beldur Barik kanpaina garatzeko agiri honetan ezarri diren obligazioak onartzearen ondorioz sortuko diren gastuak finantzatzea da.
Bigarrena.– Zenbatekoa eta aurrekontu-kreditua eta Bizkaiko Foru Aldundiaren konpromisoak.
1.– Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartzen du Beldur Barik erakundearteko kanpainaren kostuaren zati bat finantzatzea, 2015. urtean gehienez ere 35.000 mila euro (hogeita hamabost mila euro) jarriz, Beldur Barik erakundearteko kanpainako laguntza teknikoa garatzeko. Zenbateko hori hitzarmen honen formalizazioaren ondorioz erakunde onuradunak onartu dituen obligazioak betetzeko erabili behar da. Diru-laguntzaren ordainketa aurrekontuko partida honetan aplikatuko da: 320401 programa, 03.10 organikoa, 423.00 ekonomikoa, 2007/0056 aurrekontu-proiektua.
2.– Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du ekimena bere web orriaren eta erakundearen bestelako hedabideen bidez zabaltzeko. Horretarako, bi entitateen logotipoak agertuko dira.
3.– Bizkaiko Foru Aldundiak ibilbide-orri bat ezarri eta han programaren esparruan garatzen dituen jarduketak jasoko ditu.
Hirugarrena.– Erakunde onuraduna.
1.– Erakunde onuradunak bete egiten ditu Bizkaiko Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide orokorra erregulatzeko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluan xedatutako betekizun guztiak.
Laugarrena.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen konpromisoak.
1.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpromisoa hartzen du gaiari buruz daukan ezagutza eta eskarmentua jartzeko, baita honako konpromisoak ere:
a) Bizkaiko Foru Aldundiarekin lan plangintza bat aurkeztu eta adostea.
b) Ekintzen gauzapena garatzea eta haren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
c) Aurreko idatzi-zatian aipatutako konpromisoak betetzeko behar diren adina baliabide material eta giza baliabide jartzea.
d) Kontratazio-organoari dagozkion eginkizunak egikaritzea.
e) Hitzarmen honetan aipatzen diren ekarpenak kudeatzea.
f) Txostena egitea, hitzarmen honetan aipatutako konpromisoen arabera egindako lanari buruz.
2.– Era berean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bere gain hartzen du Beldur Barik erakundearteko kanpainaren kostuaren zati bat finantzatzeko betebeharra, 2015ean gehienez 66.944 euro (hirurogeita sei mila bederatzi ehun eta berrogeita lau euro) jarriz aurrekontuko 15.01.47.01.0000.1.236. 01.32230.003.K partidaren kargura. Zenbateko horrek, hiru foru aldundiek jartzea aurreikusita dagoen zatiarekin batera, mugatzen du «Beldur Barik programa diseinatu eta betearazteko» (05EMK/05S/2015), kontratazio espedientearen –EHAAn argitaratu dena– lizitazioaren gehienezko aurrekontua.
3.– Azkenik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpromisoa hartzen du ekimen hori bere web orriaren eta erakundearen beste hedabideen bidez zabaltzeko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera sustatu duela agertuz. Horretarako, bi entitateen logotipoak agertuko dira.
Bosgarrena.– Aplikatu beharreko araudi juridikoa.
Honako hauen bidez arautuko da diru-laguntzaren emakida:
a) 5/2005 Foru Araua, maiatzaren 31koa, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridikoa arautzen duena.
b) Martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretua, Diru-laguntzei buruzko 5/2005 Foru Araua garatzen duen Diru-laguntzei buruzko Araudia onesten duena.(DLFA).
c) Hitzarmen hau.
d) Administrazio-zuzenbideko gainerako arauak; haiek ezean, zuzenbide pribatuko arauak aplikatuko dira.
Seigarrena.– Beste laguntza eta diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Hitzarmen honen diru-laguntza bateragarria izango da xede bera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, edozein dela ere horiek eman dituen administrazioa edo erakundea (publikoa edo pribatua), izan Estatukoa, Europar Batasunekoa, edo nazioartekoa. Ezingo da inolaz ere gainfinantzaketarik gertatu.
Zazpigarrena.– Ordaintzeko modua.
Diru-laguntza aurreratuta ordainduko da, hitzarmena egin eta gero, eta ez da beharrezkoa izango, erakunde onuradunaren izaera kontuan hartuta, erakunde horrek inolako bermerik jartzea bere eginbeharrak beteko dituela bermatzeko Bizkaiko Foru Aldundiari.
Zortzigarrena.– Jarduera egiteko epea.
Diru-laguntzaren xede den jarduera 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo da.
Bederatzigarrena.– Diru-laguntza justifikatzeko epealdia eta modua.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak 2016ko otsailaren 27a baino lehen egiaztatuko du hitzartutako jarduerak egin direla.
Erakunde onuradunak Diru-laguntzei buruzko Foru Araudiaren 57. artikuluan araututako modalitatea erabiliko du foru funtsei emandako xedea justifikatzeko: justifikazio kontua eta gastuen frogagiriak. Beraz, justifikaziorako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko jarduketa-memoria, egindako jardueren eta lortutako emaitzen azalpenarekin (DLFAren 57.1 artikulua).
b) Egindako jardueren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa. Honako hauek jasoko dira bertan (DLFAren 57.2 artikulua):
– Diru-laguntzaren xede den proiektuari egotzitako gastu eta sarreren egoera-orria (ikus 1. eranskina) (DLFAren 57.2.a artikulua).
– Gastuen zerrenda sailkatua, gastuen egoera-orriko kontzeptuetariko bakoitzerako, hartzekodunaren identifikazioa, data, zenbatekoa eta gainerako datuak dituena (ikus 2. eranskina) (DLFAren 57.2.b artikulua).
– Fakturak, ziurtagiriak edo trafiko juridikoan horien baliokideak diren frogagiriak, bai eta ordainketa egiaztatzeko agiriak ere (DLFAren 57.2.c artikulua).
– Zerrenda sailkatua, memoria ekonomikoko lehenengo puntuko sarreren egoera-orriko partidetariko bakoitzerako (DLFAren 57.2.f artikulua). (Ikus 3. eranskina).
Diru-laguntzaren itzulketari dagokion ordainketa-gutuna, behar izanez gero.
Halaber, erakunde onuradunaren eginbeharra izango da hitzarmen honen xedea dela-eta eskatzen zaizkion informazio eta agiri osagarriak ematea Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiari.
Hamargarrena.– Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira, soil-soilik, gazteentzat zuzenduta dagoen indarkeria sexista prebenitzeko erakundearteko Beldur Barik kanpaina garatzeko erakunde onuradunak diru-laguntzaren xede den dinamizazio eta aholkularitza lana egiteko kontratatzen duen laguntza teknikoaren ondoriozkoak.
Emakundek – Emakumearen Euskal Erakundeak, honen aurreko idatzi-zatian aipatu den laguntza teknikoaren kontrataziorako sektore publikoaren kontratuei buruzko Legearen testu bateginean ezarri dena beteko du eta kontratazio horren tramitazio erari buruzko informazioa emango dio Bizkaiko Foru Aldundiari.
Jasandako BEZa diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat joko da baldin eta erakunde onuradunak ezin badu BEZ hori bere aitorpenean konpentsatu edo berreskuratu.
Hamaikagarrena.– Azpikontratatzea.
Jarduera ezingo da azpikontratatu, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorrari buruzko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 27.1 artikuluan adierazten den moduan.
Hamabigarrena.– Koordinazioa eta jarraipena.
1.– Jarraipen Batzordeak koordinazio- eta jarraipen-lanak egingo ditu, hitzarmen honetan xedatua behar bezala egiten dela ziurtatzeko. Jarraipen Batzorde hori xede horrekin sortuko da, hain zuzen ere, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak koordinatuko du. Zentzu horretan, beste eginkizun batzuen artean, burututako ekintzen gastuak behar bezala justifikatu direla egiaztatuko du.
2.– Jarraipen Batzorde horretan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariek parte hartuko dute. Bestalde, batzordera, aholkulari gisa, Berdinsareko -Berdintasunaren aldeko eta genero indarkeriaren aurkako euskal udal sarea- adituak eta ordezkari teknikoak gonbidatu ahalko dira, baita beste aditu batzuk ere.
3.– Emakundek programatutako jardueren jarraipena eta ebaluazioa egiteko bilerak deituko ditu.
Hamahirugarrena.– Ez betetzeak eta itzulketak.
Hitzarmen honetan edo aplikatu beharreko araudian ezarritako baldintzetariko baten bat betetzen ez bada, edo maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 33. artikuluan aurreikusitako kausaren bat gertatzen bada, hitzarmena suntsitu egingo da, laguntza galduko da eta jasotako diru kopuruak (osorik edo zati bat) itzuli egin beharko dira, dagozkien legezko korrituekin batera, ezertan eragotzi gabe bidezkoak izan daitezkeen legezko akzioak eta zehapenak eta eragindako kalte-galeren ordainketa. Diru kopuru horiek diru sarrera publikoak izango dira lege ondoreetarako.
Hamalaugarrena.– Diru-laguntza erakunde onuradunaren ekimenez itzultzea.
1.– Diru-laguntzen Erregelamendua (Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua garatzen du) onesten duen Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 23koa 34/2010 Foru Dekretuaren 76. artikuluan xedatutakoaren arabera, borondatezko itzulketa da onuradunak Administrazioaren inolako errekerimendurik gabe egiten duena.
2.– Erakunde onuradunak berak eskatuta foru diru-laguntza itzultzeko, Bizkaiko Foru Ogasunaren eredu ofizialaren araberako ordainketa-gutuna erabili behar da; gutun horretan, honako hauek adierazi behar dira:
– itzuli beharreko zenbatekoa (printzipala eta, bere kasuan, berandutze-interesak).
– kode-eredua.
– itzulketaren arrazoia (itzultzen den diru-laguntza adieraziko da).
Hamabosgarrena.– Diru-laguntzaren finantza-kontrola.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak lagundu egin beharko die eta eskatzen dituzten agiri guztiak eman beharko dizkie Foru Administrazioko organoei, bai eta Europar Batasunaren araudian finantza-kontroleko eginkizunak esleituta dauzkaten organoei ere, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorrari buruzko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 41. artikuluan adierazten den moduan.
Hamaseigarrena.– Arau-hausteak eta zehapenak.
Foru administrazioak emandako diru laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan arau-hauste administratibo gisa xedatutako ekintzen eta ez egiteen arduradunak bertan araututakoaren arabera zehatuko dira.
Hamazazpigarrena.– Indarraldia eta azkentzeko arrazoiak.
Hitzarmen honen indarraldia sinatzen denean hasiko da eta 2015eko abenduaren 31n amaituko da. Hala ere, haren kontura finantzatu ahal izango dira 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako jarduerak.
Hitzarmen hau suntsiarazi egingo da ondoko inguruabarretarikoren bat gertatzen bada:
a) Sinatu duten bi alderdiak ados jartzea; horrelakoetan aurrez, hilabeteko epearekin, ohartarazi beharko dute.
b) Alderdietatik edozeinek hartu dituen konpromisoak ez betetzea.
Hamazortzigarrena.– Aurreikusi gabeko alderdi araugarriak eta auziak.
Hitzarmen honetan xedatutakoaren bidez arautuko da diru-laguntza, eta hitzarmenean beren beregi arautzen ez diren gaietan xedapen hauek beteko dira: maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena, eta martxoaren 23ko 34/2010 Foru Dekretua, Diru-laguntzei buruzko Araudia onesten duena.
Hitzarmen honen izaera administratiboa da eta, hitzarmenean bertan xedatutakoaz gain, zuzenean edo analogiaz ezarri beharreko funtsezko zuzenbideko arauak izango ditu aginduzko.
Gai hauek direla-eta sor daitezkeen auzigai guztiak ebazteko eskumena administrazioarekiko auzibideen jurisdikzioari dagokio.
Hemeretzigarrena.– Datu pertsonalen babesa.
Alderdiek adierazten dute ezagutzen dituztela Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Legeari buruzko xedapenak, eta konpromisoa hartzen dute lege horretan aurreikusitako betekizunak konplitzeko, hitzarmen hau dela-eta dauzkaten erabiltzaileen datuei dagokienez.
Eta, hitzarmen honetan ezarritakoarekin bat datozela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, jarraian agertzen direnek honelako hiru ale sinatu dituzte, jatorrizkoak, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean:
Emakunderen aldetik, Izaskun Landaida Larizgoitia, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.
Bizkaiko Foru Aldunditik, Isabel Sánchez Robles, Gizarte Ekintzako foru diputatua.
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
BOTERE JUDIZIALAREN KONTSEILU NAGUSIAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, BITARTEKOTZAREN ETA GATAZKAK KONPONTZEKO BESTELAKO ERA BAKETSUEN ARLOAN LANKIDETZAN JARDUTEKO BALDINTZAK EZARTZEKO
Madril, 2015eko apirilaren 27a.
BILDU DIRA:
Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentea, Carlos Lesmes Serrano jauna, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak 2013ko abenduaren 9an hartutako erabakiaren arabera (2 zenbakiduna); abenduaren 10eko 979/2013 Errege Dekretua (2013ko abenduaren 11ko BOE).
– Josu Iñaki Ercoreca Gervasio jauna, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Lehendakariaren abenduaren 15eko 22/2012 Dekretuak, Herri Administrazio eta Justizia sailburua izendatzekoak, xedatutakoaren arabera jarduten duena.
Alderdiek nork bere izenean eta ordezkaritzan, eta egintza hau gauzatzeko lege-gaitasuna daukatela, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoaren 104.2 artikuluak Botere Judizialaren gobernua Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari dagokiola xedatzen du, eta bere eskumenak lurralde nazional osoan gauzatzen dituela, Konstituzioaren eta Lege honetan aurreikusitakoaren arabera; 105. artikuluak dio, orobat, Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Presidentea nazioko lehen agintari judiziala dela eta Botere Judizialaren eta haren gobernu-organoaren ordezkaritza duela.
Bigarrena.– Botere Judizialaren oinarrizko eginkizunetako bat herritarren eskubide eta interes legitimoak babestea da, eta ezin da inola ere defentsa-gabeziarik gertatu, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 7. artikuluaren hirugarren paragrafoak xedatzen duen moduan.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 13. artikuluak dio Justizia Administrazioari dagokionez, justizia militarra kanpo utzirik, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak gauzatuko dituela bere lurraldean Aginte Judizialaren eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lege organikoetan Gobernuari aitortu, gorde eta eman dakizkion ahalmenak. Aipatutako artikulu horren garapena Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren II. tituluaren III. kapituluan ezartzen da.
Halaber, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko 6.1.n) artikuluak ezartzen duenez (dekretu horren bidez, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, kendu eta aldatu ziren, eta bakoitzaren funtzioak eta jardun-eremuak zehaztu ziren), Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagozkio Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabideak ematea.
Laugarrena.– Azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuaren bitartez Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide materialak nahiz ekonomikoak hornitzeko Estatuko Administrazioaren funtzioak eskualdatu ziren.
Bosgarrena.– Aurreko guztia dela eta, bi erakundeei esleitutako erantzukizunen gauzapena antolatu beharra dago justizia eraginkorra lortzeko, eta, era horretan, herritarrek justizia jaso dezaten zein horien eskubideen eta askatasunen zaintza judizial eraginkorra bermatzeko.
Seigarrena.– Euskadiko bitartekaritzaren oraingo esparru juridikoa hauxe da:
– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko 2008/52/EE Zuzentaraua, gai zibiletako eta merkataritzakoetako bitartekotzaren alderdi jakin batzuei buruzkoa.
5/2012 Legea, uztailaren 6koa, auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzkoa, eta garatzen duen 980/2013 Errege Dekretua, abenduaren 13koa.
– 2012/29/EB Zuzentaraua, 2012ko urriaren 25ekoa, delituen biktimen eskubideei, laguntzari eta babesari buruzko gutxieneko arauak ezartzen dituena.
1/2008 Legea, otsailaren 8koa, Familia Bitartekaritzakoa.
246/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Bitartekarien Erregistroari buruzkoa eta erregistro horretan inskribatzeko egiaztatu beharreko familia-bitartekaritzako prestakuntzari buruzkoa.
Zazpigarrena.– 5/2012 Legeak, uztailaren 6koak, auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzkoak, bigarren xedapen gehigarrian, hauxe adierazten du:
«1.– Justizia Administrazioaren zerbitzurako bitarteko materialak hornitzeko eskudun diren herri-administrazioek bitartekotzari buruzko informazioa jarriko dute organo jurisdikzionalen eta herritarren esku, prozesu judizialaren ordezko aukera gisa.
2.– Herri-administrazio eskudunek ahaleginak egingo dituzte bitartekotza prozesuaren aurretiko doako aholkularitzaren eta orientazioaren barruan sartzeko –Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6. artikuluan daude jasota–, auzien kopurua eta kostuak murriztea ahalbidetzen baitu».
Zortzigarrena.– Bitartekaritza eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako beste edozein sistema osoki jasotzen dituen justizia-administrazioko eredua partekatzen eta defendatzen dute alderdiek, prozesu judizialaren ordezko aukera eta osagarri gisa, haren kudeaketa eraginkor, azkar eta gogobetegarriagoa lortzeko eta justizia jasotzeko eskubidea, oinarrizko eskubidetzat hartuta, bermatzeko, bai eta herritarren zerbitzura dagoen kalitatezko Justizia Administrazio baterantz jotzeko ere.
Horregatik, bi aldeek hitzarmen hau sinatzea erabaki dute, eta hauek izango dira lankidetza-hitzarmena arautuko duten
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea hauxe da: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza arautuko duten baldintzak ezartzea, bitartekaritza eta gatazkak konpontzeko bestelako modu baketsu batzuk bultzatzea prozesu judizialaren ordezko formula eta/osagarri gisa.
Bigarrena.– Informazioa eta komunikazioa.
Hartarako, ezinbestekoa da bi erakundeen arteko komunikazio-mekanismoak sortzea informazio-truke arina egon dadin eta alderdi bakoitzak dituen baliabideak eta horien funtzionamendua egoki ezagutu ahal izateko, baita horrelakoen kudeaketa bizkortzeko ere. Horrek guztiak zerbitzu judizialak zein bitartekaritzakoak eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako gainerako tresnak hobeto baliatzea ekarriko du, baita zabalpen eta gizarte-sentsibilizazio handiagoa egotea ere.
Hirugarrena.– Alde bien konpromisoak.
1.– Eusko Jaurlaritzak, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren bitartez konpromiso hauek hartuko ditu:
– Organo judizialen eta herritarren esku bitartekaritzari eta/edo gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako bestelako zerbitzuei buruzko informazioa jartzea, prozesu judizialaren ordezko aukera gisa (Auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legearen lehengo bigarren xedapen gehigarria).
– Bitartekaritza prozesuaren aurretiko doako aholkularitzaren eta orientazioaren barruan sartzea –Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6. artikuluan daude jasota–, auzien kopurua eta kostuak murriztea ahalbidetzen baitu (Auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legearen lehengo bigarren xedapen gehigarria).
– Ahal den neurrian, bitartekaritza-saioak garatzeko espazio egokiak eta baliabide material nahikoak ematea, batez ere lehen informazio-saioa egiteko. Beste horrenbeste gatazkak konpontzeko eta justizia konponarazlerako beste sistema batzuen jarduna ahalbidetzeko, bi aldeek egokitzat jotzen badute.
– Organo guztietan egindako auzitegi-barruko bitartekaritzaren emaitzari buruzko datuak BJKNri sei hilean behin ematea, hartarako I. eranskin gisa gaineratuko fitxa betez.
– Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langile publikoentzat diseinatutako prestakuntza-planetan bitartekaritzaren eta gatazkak konpontzeko bestelako bide alternatiboen gaineko prestakuntza-jarduerak sartzea.
– Hitzarmen hau zabaltzeko beharrezko neurriak hartzea.
– Hau lortzeko administrazio-egitura edukitzea:
– Deribazio judizialak egiten dituzten auzitegiei laguntza ematea.
– Auzitegi-barruko bitartekaritzen zenbakiak eta bestelako datuak kontrolatzea, baita bitartekaritzak gatazkaren konponketan izandako eragiketarekin lotuta egokitzat jotzen diren itemen jarraipena ere.
– Bitartekaritzaren kalitatea kontrolatzea.
– Organo judizialen eta bitartekaritzako lantaldeen arteko komunikazioak eta bilerak erraztea.
2.– Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, bestalde, konpromiso hauek bere gain hartuko ditu hitzarmen honen esparruan:
– Euskadiko epaitegietan eta auzitegietan aritzen diren epaileen eta magistratuen artean bitartekaritza zein gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako beste modu batzuk ezagutaraztea, «bakearen kultura» sortzen laguntzeko.
– Epaileei eta magistratuei autonomia-erkidegoan eskuragarri dauden baliabideen gaineko beharrezko informazioa ematea.
– Lurraldean aldian behingo bilerak egitea bitartekaritzaz eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako bestelako moduez arduratzen diren Kontseiluaren Kabinete Teknikoko kideen eta organo judizialetan lan egiten duten epaileen eta magistratuen zein horietako langileen artean bitartekaritzaren aukerak eta erantzun jurisdikzionala osa dezaketen gatazkak konpontzeko eta justizia konponarazlerako bestelako sistemen aukerak ezagutarazteko, zalantzak argitzeko eta, oro har, era horretako proiektu berriak bultzatzeko eta abian daudenak hobetzeko.
– Kontseiluaren Ikuskapen Zerbitzuak epaitegietan garatzen duten bitartekaritza nola gauzatzen duten kontrolatuko du –baita gatazkak modu baketsuak konpontzeko eta justizia konponarazlerako sistemak ere–; hartarako, hobetzeko egoki deritzen neurriak proposatuko ditu, bai eta ikusitako jardunbide onak gainerako organoetan zabaltzea ere, kalitatezko justizia sortzeko eta bermatzeko.
– Euskadiko Bitartekaritza Zerbitzu Intrajudizialaren zuzendaritzaz eta koordinazioaz arduratzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren administrazio-unitateen eta zerbitzuaren beraren zein bitartekaritza egiten duten organo judizialen aldetik bitartekaritzaren garapenari buruzko informazioa biltzea eta eskuratutako datuak ezagutaraztea. Gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako bestelako sistemak ezartzen diren neurrian horien funtzionamenduari buruzko informazioa bilduko da.
Laugarrena.– Prestakuntza.
Hitzarmen hau garatzeko funtsezkoa da bi erakundeon mendeko profesionalen baterako prestakuntza-ekintzak abian jartzea bitartekaritzako programen eta gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako bestelako sistemen garapena errazteko eta partekatzeko, bai eta horrelakoak sendotzeko ere.
Bosgarrena.– Hitzarmena gauzatzeko gastuak.
Hitzarmen honek ez dakarkie gasturik alderdi sinatzaileei; izan ere, Justizia Administrazioaren, EAEko Administrazioaren eta autonomia-administrazioaren arteko lankidetza eta koordinaziorako formulak egitea du helburu, eta horietatik ateratako betebeharrak bakoitzaren eskumenen ohiko garapenaren parte dira.
Seigarrena.– Hitzarmena jarraitzeko batzordea.
Jarraipen Batzorde bat sortuko da hitzarmen honen gauzapena eta garapena jarraitzeko; bi kide izango ditu, erakunde sinatzaileetako bana.
Batzorde horri dagokio itundutakoa eta hitzarmenaren garapen ona zaintzea; halere, haren barruan bitartekaritzarekin eta justizia-administrazioarekin lotutako beste edozein gai ere aztertu ahal izango dute, xedearekin lotutakoa betiere. (Auzi zibil eta merkataritzakoetako bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 Legearen lehengo bigarren xedapen gehigarria).
Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, bai eta hitzarmena behar bezala garatzeko behar diren guztietan ere, alderdietako batek eskatuta.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Lankidetza-hitzarmen honek urte natural bateko ondorioak izango ditu sinatzen den egunetik aurrera, eta amaitzen denean, aldi bereko luzapena ere egin ahal izango dute berariaz hala erabakiz gero, betiere alderdi sinatzaileetako batek berariaz denuntziatzen ez badu amaitu baino hiru hilabete lehenago gutxienez. Hitzarmen hori bi aldeek sinatutako baterako dokumentu bidez edo erabaki hori adierazten duen elkarrekiko idatzizko komunikazio bidez gauzatuko da.
Zortzigarrena.– Hitzarmena iraungitzea.
Hitzarmen hau iraungitzat joko da hitzartutako denbora luzatu gabe iraungitzen denean. Halaber, hitzarmen hau indargabetzeko kausa izango da bertan ezarritako edozein betebehar eta/edo klausula ez betetzea aldeetako batek, bai eta gai horretan indarrean dagoen araudia ez betetzea ere. Horrelakorik gertatuz gero, beste aldeak hitzarmena indargabetzeko eskubidea izango du; horrenbestez, eragindako eskubide guztiak automatikoki baliogabetuko dira, ez, ordea, dagozkion betebeharrak. Iraungitzeko kausa ere izango da bi aldeek horrela erabakitzea –bietako batek eskatuta, eta hiru hilabete lehenago jakinarazita–, edota bitartekaritza edo gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta justizia konponarazlerako gainerako sistemak garatzea ezinezko bihurtzen duen ezinbesteko kausa.
Bederatzigarrena.– Konpromisoak betetzeko beharra.
Hitzarmen hau amaituz gero, kausa edozein dela ere, aldeek berau amaitu aurretik beren gain hartutako betebeharrak eta konpromisoak amaitzea hitzematen dute.
Hamargarrena.– Izaera juridikoa eta auzigaiak.
Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta bertan ezarritako klausulen araberakoa izango da. Klausula horietan adierazi gabeko alderdietan, berriz, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duenak, xedatutakoari jarraituko dio.
Alderdien artean sortzen diren auzigaiez ebaztea administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenaren eskumena izango da, betiere uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 1. eta 2. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Hamaikagarrena.– Beste erakunde batzuekiko harremana.
Hitzarmen hau sinatzea ez da oztopo bitartekaritzaren eta gatazkak konpontzeko bestelako sistemen esparruan lankidetza-harremanak egiteko edo handitzeko beste entitate edo erakunde batzuekin, eta ez du baztertzen antzeko beste hitzarmen bat sinatzea.
Hamabigarrena.– Datuen babesa.
Hitzarmen hau aplikatzeko orduan Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 LOk ezarritako eskakizun guztiak errespetatuko dira, eta behar diren neurri guztiak ezarriko dira haren aurreikuspenak betetzeko eta, bereziki, datuen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, eta horiek aldaketa, galera edota baimendu gabeko erabileretatik babesteko.
Sinatzaileek, azaldu eta hitzartutako guztiarekin ados daudela adierazten dute, eta dauzkaten eskumenez baliatuz, hitzarmen hau sinatzen dute, goian adierazitako lekuan eta datan.
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, ANDOAINGO UDALAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKOA, INFORMAZIOAREN, ADMINISTRAZIOAREN ETA KUDEAKETA ELEKTRONIKOAREN ESPARRUKO ZERBITZUAK ELKARRI EMATEKO
Andoain, 2015eko abenduaren 2a.
HAUEK BILDU DIRA:
Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari moduan, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretutik datozkion eskumenak baliatuz −dekretu horren arabera sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak, eta baita haien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere−; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 18. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz -Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala dator zehazturik dekretu horretan-; eta betiere Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan adierazitako eskumenekin eta indarreko legediak esleitzen dizkion guztiekin bat etorrita.
Bestetik, Ana Carrere Zabala, Andoaingo Udaleko alkatea. Udalaren ordezko modura etorri da, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea aplikatuz (7/1985 Legea, apirilaren 2koa), eta Toki Araubidearen gaietan indarrean dauden xedapenen Testu Bateginak esleitutako eskumenak erabiliz (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua).
Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an hartutako erabakian adierazitako baldintzak ere betetzen dira (hor dago zehazturik zein diren Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu behar dituen hitzarmenak).
AZALTZEN DUTE:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Andoaingo Udalak, besteak beste, honako betebehar hauek dituzte: herritarrei intereseko zerbitzuak eskaintzea, eraginkortasuna bilatzea baliabide publikoen erabileran, eta administrazio-tramitazioa sinplifikatzea, gardentasun-, parte hartze- eta lankidetza- printzipioekin bat etorrita.
Obligazio horiek bai EAEko Administrazioak bai Toki Administrazioak bete beharrekoak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 1. artikuluan eta, bereziki, 2.1 artikuluan adierazi bezala. Horretarako, Toki Administrazioarekiko harremanen araubide berezia jasotzen da 9. artikuluan; harremanotan, gai honetan oinarrizkoa den legediari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Legearen I. tituluan xedatutakoari.
Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Hain zuzen ere, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, hartara, herritarrei, izapideak egin behar dituztenean, datuen ziurtagiriak ekartzeko eskatu beharrik egon ez dadin.
2.– Horretarako, beharrezkoa da azkar eta eraginkorki aurrera egitea administrazio elektronikoaren garapenean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea benetan betetzeko. Izan ere, lege horren arabera, herri-administrazio guztiak beharturik daude beraiekiko harremanak elektronikoki gauzatzeko aukera ematera; eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazio guztien eskura jarritako zerbitzu elektroniko batzuk edukitzea lehenbailehen, legez ezarritako betebeharra benetan betetzea lortu ahal izan dadin.
21/2012 Dekretu, otsailaren 21eko, Administrazio Elektronikoari buruzkoak dioenaren arabera, datuak eta dokumentuak ez emateko eskubidearen erabilera erraztearren, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak egitea sustatuko du Administrazioak, 11/2007 Lege, ekainaren 22ko, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoaren 9. artikuluan jasotakoari jarraikiz. Hitzarmen horietan, zenbait prozedura erabakiko dira, organo lagatzaileek ikus dezaten ea erabili den aipatu eskubidea, sarbide-eskaeren xede izan diren datu edo dokumentuei dagokienez.
Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ere parte har dezaten estatu- eta foru-administrazioekin izenpetutako hitzarmenen bidez formalizatutako zerbitzuetan, eta baita geroago erabakitzen direnetan ere, beharrezkoa da mekanismo egoki bat jartzea, autonomia-erkidegoko lurraldean kokatutako toki-erakundeek erraz balia ditzaten aipatu hitzarmenak, hori bai, zerbitzu bakoitzean erabiltzaileari ezarritako betebeharrak beti beteko direla bermatzen duen prozedura baten bidez.
3.– EAEko Administrazioak eta Presidentetzako Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, eta EAEko Administrazioak Sara sarean sarbidea izatea dago haren aplikazio-esparruaren barruan. Sare horretan Presidentetzako Ministerioak eta autonomia-erkidegoek garatutako azpiegitura teknologikoak daude, eta nahi duten administrazio guztiek konektatzeko eta aplikazioak trukatzeko sistema bat erabiltzeko aukera ematen du. Hitzarmen horretako II. eranskinean esaten da EAEko Administrazioa konprometitzen dela toki-administrazioek, beraiek erabakitako teknologia, mekanismoak eta prozedurak erabiliz, Sara sarean sarbidea izan dezaten bideratu eta sustatzera.
4.– Gainera, aipatu 30/1992 legeak dio administrazioen betebeharra dela elkarri ematea beren eskumenak erabiliz garatzen duten jarduerari buruz behar duten informazioa, bai eta, era berean, dagokien esparruan, beste administrazioek beren eskumenak eraginkorki erabiltzeko eska ditzaketen lankidetza eta laguntza aktiboak elkarri ematea ere.
Horretarako, aipatutako 30/1992 Legearen 4.2 artikuluak dioen bezala, erakunderen bati zer edo zer eskatzen zaionean, herri-administrazioek haren esku dauden datuak, agiriak edo frogabideak eskatu ahal izango dituzte, eta, era berean, laguntza eskatu ahal izango dute beren eskumenak baliatzeko; horretarako behar adina bitarteko izan beharko dituzte, bereziki elkarri laguntzeko eta lankidetzan aritzeko beren eskumenen lurralde-esparrutik kanpo gauzatu beharreko egintzen tramitazioetan.
Sinatzaileek datu jakin batzuk behar izaten dituzte beren egitekoak burutzeko eta egokituta dauzkaten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean eraginkortasunaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, aldeek uste dute beren arteko datu-trukea arautu behar dutela. Trukean baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliko dira, eta, herri-administrazioek dauzkaten datuez den bezainbatean, herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.
5.– Horregatik, bi aldeek argi ikusten dute zerbitzuak linean ematea sustatu behar dela, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarreragingarritasuna handitzeko.
Alde horretatik, sinatzaileek, bakoitzak bere eskumen-esparruan, beharrezkotzat jotzen dute administrazio elektronikoaren esparruko proiektuen koordinazioa sustatzea, eta haietatik etekinik handiena ateratzea izatea helburua, aldeek jarritako zerbitzuak erabiliz, eta, gisa horretan, administrazioen beharrak nahiz interes publikoa betetzea bilatuz.
Erabiliko den elkarreragingarritasun-sistemak aukera ematen du datuen transmisio elektronikoen bidez ordezteko paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.
Hori, bestalde, halaxe aginduta dago 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan, onartu baitute herritarrek ez dutela zertan herri-administrazioek badauzkaten datuak eta dokumentuak atzera berriz ekartzen ibili behar.
6.– Aldeak elkarreragingarritasun-sistema ezartzearen alde daude, trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen baititu.
Helburu horiek lortzen eraginkorragoak izateko, eta herri-administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-printzipioei jarraikiz, erabaki hau bereziki baliagarria da bi administrazio sinatzaileentzat.
Horregatik guztiagatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua.
Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea, sinatzaileek, alde batetik, ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu erkidea egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.
Horren ondorioa da zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egotea, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erkidea erraztea. Zerbitzu horiek hitzarmen honetan eta hitzarmeneko eranskinetan adierazi bezala emango dira.
Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.2.b) artikuluan adierazita dagoen bezala; hau da, pertsona interesdunak ados egon edo lege batek hala erabakiz gero.
Hala ere, hitzarmen honi esker, herritarrek emandako datuak egiaztatu edo begiratu egin ahal izango ditu Administrazioak, haien adostasuna izan behar gabe, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2 eta 21. artikuluetan adierazitako moduan.
Bigarrena.– Aplikazio-eremua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Andoaingo Udalak hitzarmen honetako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuen funtzionalitateak baliatu ahal izango dituzte; eranskinak hauek dira:
I. eranskina. Datuen transmisioa.
II. eranskina. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza.
III. eranskina. Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
Era berean, aldeek beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, beste funtzionalitate horiek beste eranskin batean edo batzuetan zehaztu, eta hitzarmen honetara bilduko dituzte. Sinatzaileek adostuko dute zeintzuk, baina, edonola ere, horretarako prozedurak derrigorra izango du bermatzea, beti, zerbitzu bakoitzean erabiltzailearentzat jarritako betebeharrak beteko direla.
Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.
1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren datuak trukatzeko eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:
Andoaingo Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.
2.– Datuen lagapena hartzen duen administrazio bakoitzak datuetara sarbidea izateko baldintzak beteko ditu, eta baimendutako administrazio-izapide eta -prozeduren esparruan lagatzaileak emandako informazioa eskuratu nahi duten pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:
Andoaingo Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.
EAEko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.
Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) hitzarmen hau aplikatuz egiten den datuen truke bitartekotuari aplikatuko zaizkio.
Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.
Hitzarmen honetan eta eranskinetan erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da; kide hauek izango ditu: Andoaingo Udalak izendatutako bi pertsona, eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi.
Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean.
Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio hitzarmen hau interpretatzean eta betetzean sortutako arazoak konpontzea, bai eta alde sinatzaileei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea ere.
Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.
Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.
Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik. Hala ere, aldeek beharrezko inbertsioak egin beharko dituzte beren instalazioetan, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko, betiere berez egin ahal izanez gero.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du hitzarmena, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.
Hitzarmenaren formalizazioa eta haren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Andoaingo udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira.
Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.
Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.
Klausulak berrikusten badira, aldaketak aldeek sinatu beharreko gehigarri batean jasoko dira.
Gainera, aldeek, gehigarrien prozedura hori erabiliz, eranskinak sartzea itundu ahal izango dute, baina horrek ez du berekin ekarriko hitzarmeneko klausulak berrikustea.
Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen honek araudi lokalari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeari.
Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.
Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.
Hitzarmenaren garapenean eta betearazpenean aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta bosgarren klausulan aipatutako batzorde teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegitea jarri ahal izango da, jurisdikzio hori araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Hamaikagarrena.– Komunikazioa.
Aldeek hitzarmenaren beste sinatzailea ere aipatuko dute, bakarka zein batera hitzarmenaren gaiaz egiten dituzten komunikazio-egintza guztietan.
Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Andoaingo Udaleko alkatea,
ANA CARRERE ZABALA.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.
ERANTSITAKO AGIRIAK
I. eranskina. Datuen transmisioa.
II. eranskina. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza.
III. eranskina. Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
I. ERANSKINA
DATUEN TRANSMISIOA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen artean datuak transmititzeko baldintzak arautzea. Hortaz, bi aldeak informazioaren lagatzaile moduan nahiz lagatakoaren hartzaile moduan ari daitezke.
Lagatzaileak informazioa bere zereginetan diharduen bitartean biltzen du, administrazioa baitira, eta lagapen-hartzaileak, berriz, esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko eskatzen du.
Nolanahi ere, informazioa indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta eman eta eskuratuko da beti. Alde horretatik, trukatzen diren datu pertsonalak egokiak eta bidezkoak izango dira, eta ez gehiegizkoak, datu horiek lortzeko arrazoi izandako helburu jakin, esplizitu eta legezkoez nahiz esparruaz den bezainbatean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluak xedatu bezala.
2.– Informazioa ematearen helburua.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen mendeko organoek eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatzea, betiere aipatu prozedura horietan datu horiek baldintza badira.
3.– Informazioaren edukia.
Datuen lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa izan eta argitaratuko du lagapen-hartzaile diren erakundeentzat, nahi dutena kontsulta dezaten. Zerbitzu-katalogo horretan, zehatz jasoko dira trukatuko diren datuak, zerbitzuetara sarbidea izateko baldintza teknikoak, izapidetze-baldintzak eta lagapen-hartzaileak jakin beharreko beste edozein informazio.
4.– Informazioa transmititzeko baldintzak.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) aplikatuko dira datuen truke bitartekotuan.
5.– Datu pertsonalen babesa.
Aldeak honako hauetan xedatutakoak betetzera konprometitzen dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa garatzeko erregelamendua onartzen duena; eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, hala nola hura garatzeko estatu- edo autonomia-mailako arautegia.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta datuak kontsultatzeko, beharrezkoa izango da datuok nori buruzkoak diren begiratzea eta, gero, haren adostasuna izatea, lege-mailako arau batek kontsulta baimendu ezean. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozeduren hasiera eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.
Ematen diren datu pertsonalen arduradunak, informazioa laga baino lehen, fitxategi horiek behar bezala deklaratuta eduki behar ditu datuen babeserako kasuan kasuko agentzian. Tratamenduaz norbait arduratzen bada, aurreko arduradun horrek argibide egokiak emango dizkio datuetarako sarbidea eman dezan, hitzarmen honen xede diren zerbitzuak gauzatzeko.
6.– Informazioaren eskuragarritasuna.
Informazio-sistema asteko zazpi egunetako 24 orduetan egongo da eskuragarri.
7.– Ezingo da eskatu informazioa beste sistema batzuk erabiliz bidaltzeko, ez eta herritarrari eskatu ere, banan-banan, ekartzeko informazio hori.
1) Lagapena hartzen duen administrazioak ez dio, lagatzaileari, informazioa, hitzarmenean, eranskinetan edo aldeek ituntzen dituzten aldaketetan adierazitakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko eskatuko.
2) Lagapen-hartzailea den administrazioak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, informazio hori hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko eskatuko dio lagatzaileari; non eta ez den ezinezkoa, arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik, lagatzaileak informazio hori bidaltzea.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako I. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Andoain, 2015eko abenduaren 2a.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.
Andoaingo Udaleko alkatea,
Ana Carrere Zabala.
II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA UDALAREN ARTEKO DATU-BITARTEKOTZA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren, eta Estatuko gainerako administrazioen, eta Andoaingo Udalaren arteko Datu Bitartekotza arautzea Andoaingo Udala, aurrerantzean, Udala izango da). Bitartekotza hori Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio da.
Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, 2007ko ekainaren 22an, 11/2007 Legea onartu zen, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta, haren 6.2.b artikuluan, herri-administrazioek dauzkaten datuak eta dokumentuak ez emateko herritarren eskubidea jasotzen da. Lege-aurreikuspen hori eraginkorra izan dadin, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak datu horien bitartekotza-plataforma bat garatu du.
Plataforma horri esker, interesa duten herri-administrazioek herritarren datuak automatikoki eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu ahal izango dituzte, dela aipatu dokumentuak ekartzeko betebeharra kentzeko, dela datu horiek egiaztatu ahal izateko, betiere lege batek horretarako gaitzen baditu, edo herritarrak baimena ematen badu. Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari jarraikiz, toki-administrazioek onura atera dezakete administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunetik, eta, Eusko Jaurlaritzaren bidez, sarbidea izan dezakete hitzarmen horretako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuek ematen dituzten funtzionalitateetan, edo etorkizunean gehitzen direnetan. Eusko Jaurlaritzak egingo du bitartekotza, bai estatu-administrazioetan dauden datuak EAEko gainerako administrazioei lagatzeko; bai eta EAEko gainerako administrazio horietan dauden datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko ere.
Kontuan hartuta beharrezkoa dela administrazioak lankidetzan aritzea herritarrei zerbitzu integratuak emateko, eta kontuan hartuta, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar diren administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabili nahi denean, administrazio-zereginak betetzean beharrezkoak diren datuak kontsultatzeko, legeak eskatutako segurtasun-, osotasun- eta konfidentzialtasun-bermeak betez.
2.– Norainokoa.
Eranskin honen aplikazioak Udalaren mendeko organoen edo erakundeen edozein aplikazio informatiko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko gaitzen du, hitzarmen honetan azaldutako eran.
Zerbitzuaren barruan dago esparru pribatuko datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa, oinarrizko zerbitzu batzuk izatea eta segurtasun-politika erkide bat egotea, Euskalsarea sarera konektatutako herri-administrazioen aplikazioen artean informazio-truke segurua egiteko, dokumentu honetan jasotako ezaugarrien eta baldintzen arabera.
Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari informatibo bat izango du, eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia jasoko duena, honako hauek barne: erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa, eta haietan sartzeko baimen-formularioak.
3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berak ematen baitu zerbitzua, bere gain hartzen ditu honako betebehar hauek:
(i) Udalaren eskura jartzea herri-administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua.
(ii) Zerbitzuak integratzen proba egiteko inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehenago ondo dabiltzala bermatzeko.
(iii) Udalaren integrazio- eta garapen-ekipoei beharrezko euskarria emateko mekanismoak prestatzea, udal horren aplikazioak zerbitzuekin integra daitezen.
(iv) Beharrezko baliabideak izatea zerbitzuen erabileraren ondorioz sortutako gorabeherak eta kontsultak kontuan hartu eta erantzun egokia emateko.
(v) Egindako eragiketen auditagarritasun-elementuak ematea, transakzioei uko ez zaiela egin ziurtatu ahal izateko.
(vi) Informazioa eta eskainitako bitartekotza-zerbitzuak behar bezala babesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea.
(vii) Bitartekotza-zerbitzuak ematearekin zerikusia duten datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.
4.– Zerbitzuen onuradunaren betebeharrak.
Udala, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuraduna izaki, honako hauek egitera konprometitzen da:
(i) Konektibitate- eta hedapen-lan egokiak egitea, bere bulego edo instalazioetatik datuen bitartekotza-zerbitzuan sarbidea izateko Euskalsarearen bidez.
(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean, hura garatzeko arauetan eta, bereziki, datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako benetakotasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-betebeharrak nahiz segurtasun-neurriak betetzea.
(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egingo direla ituntzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistema hauen gainerako erabiltzaileentzako zerbitzuak beste batzuentzat baliagarri egotea arriskuan ez jartzeko.
(iv) Datuen hartzailea denean, adostasuna eskatzea herritarrei, datuak eskatzeko ahalmena ematen duen legerik egon ezean.
(v) Zerbitzua ondo erabiltzea, baimendutako kasuetan baliatuz.
(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzuaren erabilera eta hartarako sarbidea erraztea, sustatzea eta bideratzea bere eskumen-esparruko erakundeei dagokienez, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea dagokion neurrian.
(vii) Zerbitzuaren sistema erabiltzaileak eta aplikazioen administrazio-prozesuak bateratzeko ezarritako prozedurak betetzea.
5.– Zerbitzuen kalitateari buruzko akordioa.
Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak aplikatuko dira (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa).
6.– Erantzukizuna mugatzea.
Eusko Jaurlaritza edo haren hornitzaileak inoiz ez dira behartuta egongo beren gain hartzera zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez izateagatik zeharka eragindako edozein kalte edo galera.
7.– Aipamenak.
Eusko Jaurlaritzak zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda argitaratu ahal izango du onuradunak aipatzen dituen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan, aurretiazko baimenik behar izan gabe.
Udalak zerbitzu horien erabilera aipatu ahal izango du, aurrez Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan gabe.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako II. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Andoain, 2015eko abenduaren 2a.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.
Andoaingo Udaleko alkatea,
Ana Carrere Zabala.
III. ERANSKINA
JAKINARAZPEN ETA KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN ZERBITZUA
1.– Xedea.
Eranskin honen xedea da baldintzak eta betebeharrak arautzea Udalek erabil dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko aurrerantzean) Administrazioak garatutako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.
Nolanahi ere, zerbitzua indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta erabiliko da beti.
2.– Norainokoa.
a) Pertsona interesdunek erretilu birtual bakar batean jasoko dituzten jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak. Erretilu horrek aukera emango du itxura pertsonalizatzeko, Udalen atarietatik erabilia izan ahal izateko.
b) Andoaingo Udalaren mendeko organo edo erakundeen edozein aplikazio informatikotarako gaitzen da, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua baliatzeko.
c) Udalak herritarren eskura jartzen dituen prozedura guztietarako erabili ahal izango du EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua, eta bere ardura izango du zerbitzua bere aplikazio informatikoetan funtzionamenduan jartzea, eguneratzea eta mantentzea.
d) Bi aldeek hitzematen dute elkarri jakinaraziko diotela zerbitzuaren bateragarritasunari eragin diezaiokeen edozein informatizazio-neurri.
3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.
EAEk, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen emaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:
a) Zerbitzuaren funtzionamendu ona zaintzea.
b) Proba-ingurune bat izatea, zerbitzuan hobeto integratzeko.
c) Beharrezko mekanismoak prestatzea, zerbitzuen erabiltzaileak herritarrei informazio- eta arreta-laguntza eman diezaien, eta beharrezko euskarria erakundeei.
4.– Zerbitzuen erabiltzailearen betebeharrak.
Andoaingo Udalak, EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen erabiltzaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:
a) Herritarrei ematea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzeko behar diren bitartekoak.
b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko prozedurei buruzko informazioa ematea, bai eta jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko zer kanal elektroniko hobesten den adierazteko aukera ematea ere.
c) Herritarrei informazio- eta arreta-laguntza ematea, eta parte hartzea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren antolamenduan.
5.– Ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila.
Eranskin honen xede diren zerbitzuek atal honetan zehazten diren ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila izango dituzte.
a) Zerbitzuaren erabilgarritasuna.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua asteko egun guztietako ordu guztietan erabili ahal izango da.
b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzurako sarbidea.
Bi modu daude jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuan sartzeko:
Alde batetik, bada interfaze bat, zerbitzua darabilen udalak behar bezala identifikatu eta baimendutako pertsonentzat. Interneteko nabigatzaile baten bidez sar daiteke.
Bestetik, bada Web-zerbitzuko interfaze automatizatu bat ere, W3C The World Wide Web Consortium (W3C) deritzonean une bakoitzean ezarritako erreferentziazko estandarren araberakoa. Zerbitzurako sarbidea udalak behar bezala identifikatuta eta baimenduta dituen aplikazioetarako izango da.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzura EAEko herri-administrazioko sarearen (Euskalsarearen) bidez sartuko da.
c) Segurtasun-, konfidentzialtasun- eta auditoria-betebeharrak.
Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan interfaze grafikoaren edo zerbitzu-interfazearen bidez egiten diren eragiketa guztiak zifratu egingo dira.
Udalaren aplikazio erabiltzaileen eta jakinarazpen nahiz komunikazio elektronikoen zerbitzuaren arteko komunikazio guztiak dena delako komunikazioaren osotasuna eta benetakotasuna bermatuz egingo dira.
Gainera, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak sisteman egiten diren eragiketen beharrezko jarduera-arrastoak gordeko ditu.
d) Euskarria eta gorabeheren konponketa.
Zerbitzua erabiltzen duen udalak agintzen du jarriko dituela zerbitzu batzuk martxan, administrazio elektronikoaren zerbitzuen azken erabiltzaileei gorabeheretan laguntzeko; zehazki, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzen duten udal-zerbitzuei. Udalak informazioa emango du bere administrazio-prozedura bereziei buruz, bai eta bere prozeduren esparruaren barruan egiten den jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuaren erabilerari buruz ere.
Eusko Jaurlaritzak bigarren mailako laguntza-zerbitzu bat eskainiko dio Udalari, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren erabileran sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Zerbitzu hori kanal elektroniko eta telefonikoen bidez emango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara bitarte.
Hala ere, plataforma asteko egun guztietako ordu guztietan erabilgarri egotea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak gorabeheretan laguntzeko 24x7 zerbitzu bat prestatzeko konpromisoa hartzen du, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren funtzionamendu onari eragiten dioten arazoak konpontzeko.
Ziurtagiriak egiten dituzten Ziurtapenerako Zerbitzu Emaileek eskainiko dituzte ziurtagiri elektronikoen erabilerarekin zerikusia duten laguntza-zerbitzuak.
Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako III. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.
Andoain, 2015ko abenduaren 2a.
Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
Josu Iñaki Ercoreca Gervasio.
Andoaingo Udaleko alkatea,
Ana Carrere Zabala.
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA ORDIZIAKO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a.
BILDUTA
Batetik, María Seguí Gómez andrea, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren Zuzendari Orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailaren 4koa)
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 7. zk., urtarrilaren 10ekoa) izendatua.
Eta bestetik, José Miguel Santamaría Ezeiza jauna, Ordiziako Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (BOE, 80. zk., apirilaren 3koa) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
– Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
– Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
– Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
– Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
– Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatzi-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, betiere jorratu beharreko gaien arabera.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, betiere horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez bakar.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko Zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art., Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Euko Jaurlaritzako Trafikoko Sailburuordea (194/2013 Dekretuaren 1.b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Ordiziako Udaleko Alkatea, José Miguel Santamaría Ezeiza jauna.
ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
● Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
– Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
– DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
● Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
– DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
– DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
– Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
● Sarbide-kontrola:
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
● Datu-eskaeren auditoriak:
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
● Informazioa biltegiratzea:
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
● Probak eta datu errealak:
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko Zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art., Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Euko Jaurlaritzako Trafikoko Sailburuordea (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Ordiziako Udaleko Alkatea, José Miguel Santamaría Ezeiza jauna.
V) ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA IRUNGO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a.
BILDUTA
Batetik, María Seguí Gómez andrea, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren Zuzendari Orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailaren 4koa).
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 7. zk., urtarrilaren 10ekoa) izendatua.
Eta bestetik, Jose Antonio Santano Clavero jauna, Irungo Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (BOE, 80. zk., apirilaren 3koa) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
– Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
– Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
– Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
– Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
– Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak:
1.– Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
2.– Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1.c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatzi-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, betiere jorratu beharreko gaien arabera.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, betiere horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez bakar.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko Zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art., Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Euko Jaurlaritzako Trafikoko Sailburuordea (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Irungo Udaleko Alkatea, Jose Antonio Santano Clavero jauna.
ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
● Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
– Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
– DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
● Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
– DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
– DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
– Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
● Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
● Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
● Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
● Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko Zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art., Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Euko Jaurlaritzako Trafikoko Sailburuordea (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Irungo Udaleko Alkatea, Jose Antonio Santano Clavero jauna.
VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, TRAFIKOKO BURUZAGITZA NAGUSIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA BEASAINGO UDALA TOKI ERAKUNDEAREN ARTEKOA, BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO INFORMAZIOA TRUKATZEKO ETA DATU BASEETAN SARTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
BILDUTA
Batetik, María Seguí Gómez andrea, Barne Ministerioari atxikita dagoen Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren Zuzendari Orokorrak, otsailaren 3ko 313/2012 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua (BOE, 2012ko otsailaren 4koa)
Beste alde batetik, Garbiñe Sáez Molinuevo andrea, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, kargu horretarako urtarrilaren 8ko 26/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 7. zk., urtarrilaren 10ekoa) izendatua.
Eta bestetik, Aitor Aldasoro Iturbe jauna, Beasaingo Udaleko alkateak, udal horren izenean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (BOE, 80. zk., apirilaren 3koa) 21. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz.
Hiru alderdiek, beren karguak betez jarduten baitute, lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri eta, horretarako
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– Bide Segurtasunari buruzko Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak (aurrerantzean TBN) gauzatzen ditu aurreko 5. artikuluak trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan Barne Ministerioari esleitutako eskumenak.
Bigarrena.– Barne Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen otsailaren 17ko 400/2012 Errege Dekretuaren arabera, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari, besteak beste, eginkizun hauek dagozkio:
● Bide-segurtasunari buruzko planak eta programak lantzea.
● Zirkulazioko Biktimen eta Istripuen Estatuko Erregistroa garatzea eta kudeatzea, adierazleak prestatzea eta barreiatzea.
● Erakunde autonomoaren eskumenak betearazteko behar diren erregistro eta datu-baseak egitea, jorratzea, mantentzea, ustiatzea eta zaintzea.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomiari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoarekin bat eta ibilgailuen trafikoari eta zirkulazioari buruzko Estatuko legediaren arloan Estatuaren zerbitzuak eskualdatzearen gaineko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuarekin bat etorriz eta; bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak Estatuko legedia betearazteko ahalmenen gaineko eskumenak gauzatzen ditu trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren eremuan.
Laugarrena.– Bide Segurtasunaren Legearen 7. artikuluak udalei, betiere dagokien esparruaren barruan, ematen dizkien eskumenen artean hauek daude:
● Beren titulartasuneko hiribideetan trafikoa antolatzea, kontrolatzea eta zaintzea, baita berorietan egiten diren arau-hausteak salatzea eta zehatzea ere, baldin eta beste administrazio bati berariaz esleitu ez bazaio.
● Zirkulazioari buruzko udal-ordenantzaren bidez hiribideen erabilerak arautzea.
Bosgarrena.– Ondorioz, zabaltasun edo intentsitate handiagoarekin edo txikiagoarekin, TBNk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta udalek eskumenak esleituta dituzte trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan eta beroriek erabiltzeko autonomia zabala dute. Dena den, herritarren zerbitzuan diharduten administrazioen barruan daudenez, premiazkoa da beraien arteko harreman zehatz batzuk ezartzea, era horretan funtzionamendu arinagoa eta eraginkorragoa izateko eta bide-segurtasuna, izan behar dugun azken helburua baita, lortzen hobeto laguntzeko.
Seigarrena.– Harreman horietan koordinazio- eta lankidetza-printzipioak nagusi izan behar ditugu, Espainiako Konstituzioaren 103. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Asmo horrekin, funtsezko gertatzen da behar diren informazioa eta laguntza elkarri emateko betebeharra.
Zazpigarrena.– Aurreko guztiarengatik eta hiribideetan bide-segurtasunak duen garrantzia kontuan izanda, premiazkotzat jotzen da hitzarmen-esparru bat finkatzea; hain zuzen, bide-segurtasunari buruzko politiken diseinuan, betearazpenean eta bilakaeran euskal udalen parte-hartzea hobea eta eraginkorragoa izan dadin.
Esandako guztiaren ondorioz, alderdi sinatzaileek lankidetza-hitzarmen hau formalizatu dute.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da TBNren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta udal sinatzailearen artean trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloko ekintza jakin batzuk, zehazki datu-transmisioari eta erregistroetarako sarbideari buruzkoak, garatzeko lankidetza sustatzea.
Bigarrena.– Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren betebeharrak.
● Udalari Ibilgailuen Erregistro Orokorrerako eta Gidarien eta Arau-hausleen Erregistrorako sarbideak ahalbidetzea. Erregistro horiek daukaten informaziorako sarbidea laugarren klausulan eta hitzarmen honen I. Eranskinean zehazten diren segurtasun-mailekin eta murrizketekin burutuko da.
● Ibilgailuen erregistroan matrikulazio berriei, titulartasun- eta helbide-aldaketei eta bajei buruz dauden datuak udalari aldizka ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
1.– TBNri ezbeharrei buruzko datuak jakinaraztea, ezarritako prozedura kontuan izanik.
2.– Euskal udalei udal-barrutian gertatutako istripuen berri ematea.
Laugarrena.– Udalaren betebeharrak.
Udalak ekintza hauek burutzeko konpromisoa hartzen du:
1.– Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroari puntuak kentzen dituzten zehapen irmo larrien eta oso larrien berri ematea, baita gainerako zehapen larrien eta oso larrien berri ere, Bide Segurtasunaren Legean ezarritako baldintzetan. Helburu horrekin, Bide Segurtasunaren legean araututako trafikoko zehapen-prozedura zorrotz betetzeko beharrezkoak diren antolamendu- eta informatika-egokitzapenak egin beharko ditu.
2.– Adostutako formatuan eta epeetan Ibilgailuen Erregistroari trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga zor duten ibilgailuen berri ematea, Toki Ogasunak arautzen dituen Legeak ezarritako kasuetan.
3.– Udal-barrutian gertatutako istripuei buruzko datuak lantzea eta, ezarritako prozedurari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari horien berri ematea, horretarako beharrezko antolamendu- eta informatika-egokitzapenak eginez.
4.– Trafiko-zehapenei buruzko Ediktuen Taulan (TRAZET) alta emanda egotea.
Bosgarrena.– Datu pertsonalak babestea.
Alderdiek beren jarduerak burutzeko hauek hartu behar dituzte kontuan: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartzen duen Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra eta maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuak onartzen duen Gidarien Erregelamendu Orokorra, baita gerta daitezkeen aldaketak ere.
Tratamenduaren xede diren datuak hitzarmen honetan jasotako jarduerak garatze aldera beharrezko lanak egiteko baino ezingo dira erabili, eta ahaleginak egingo dira datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe atzitzea galarazteko.
DGTk, organo lagatzailea den aldetik, auditoretzarako eskainiko dituen sistema eta bitarteko informatikoen bidez, udalak gauzatu beharko ditu jasotako datuen zaintza eta erabilera egokia bermatuko dituzten kontrol-jarduerak. Hori aurrera eramate aldera, DGTk konpromisoa hartzen du organo lagapen-hartzaileak aukeratuko dituen arduradunei beharrezko laguntza emateko.
Organo lagapen-hartzaileak DGTk erabaki ditzakeen kontrolatze- eta gainbegiratze-jarduera guztiak onartzen ditu; horrela, lagatako informazioa era egokian eskuratu eta erabili dela egiaztatzeko.
Kontrol eta auditoretzarako jardueren ondorioz edo salaketaren edo jakinarazpenaren bitartez, organo lagatzailearen kudeaketarako izan gabe datuen, aurrekarien, erregistroen edo txostenen erabilerarekin loturiko edozein motatako irregulartasuna detektatuz gero, berehala eginbideak irekiko dira guztiz argitzeko eta, hala egokituz gero, erantzukizunak eskatzeko.
Seigarrena.– Araubide juridikoa.
Hitzarmen hau idatzi da Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1, c) artikuluan ezarritakoaren babesean eta artikulu horren 2. idatzi-zatian xedatutakoari jarraituz. Hitzarmenean ezarri ez den guztirako, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak argitze aldera, lege horretatik eratorritako printzipioak beteko ditu, baita aplikagarriak diren gainerako xedapenak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenako auzitegiak eskudunak izango dira hitzarmenaren interpretazioari, betetzeari, amaierari, suntsiarazpenari eta ondorioei buruz ager litezkeen auziak ebazteko, baldin eta sortuko den jarraipen-batzordeak beroriek ebazterik izan ez du.
Zazpigarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena sinatzean, haren jarraipena egiteko batzorde bat ezarriko da, kide hauek izango dituena: Probintziako Trafiko buruak izendatutako ordezkari bat, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak izendatutako bat eta udalak izendatutako beste bat.
Jarraipen-batzorde horretara egokitzat joko diren teknikariak, alderdiek aukeratuta, joan ahalko dira, betiere jorratu beharreko gaien arabera.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da, gutxienez urtean behin, gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honetan aurreikusita ez dagoen guztirako, bere funtzionamendua Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan kide anitzeko organoei buruz ezarritakoaren mende egongo da.
Jarraipen-batzordearen ardurak hauek izango dira:
a) Hitzarmen honetatik sortuko diren interpretazio- eta betetze-arazoak konpontzea.
b) Egindako lana eta hitzarmen honen bidez izandako lorpenak urtero ebaluatzea.
c) Hitzarmenaren betearazpenari aplika dakizkion teknologien, tekniken eta metodoen bilakaerari jarraitzea, egin beharreko jardueren aldaketa alderdiei proposatuz, betiere horrek berekin hitzarmenaren xedea aldatzea ez bakar.
Zortzigarrena.– Aldaketa.
Hitzarmen hau alderdien arteko adostasunez aldatu ahalko da haren xedea hobeto betetzeko beharrezkoa denean.
Bederatzigarrena.– Indarraldia eta suntsiarazteko kausa.
Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta urtebeteko indarraldia izango du. Isilbidez urtez urte luzatu ahalko da baldin eta arrazoi hauengatik suntsiarazten ez bada:
a) Alderdien arteko adostasunez, idatziz adierazita.
b) Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
c) Alderdietako baten borondatez, beste alderdi batek edo gainerako alderdiek hitzarmenaren klausuletako edozeinen ez-betetze larria egin dutela oinarri hartuta. Suntsiarazteko nahi hori aurretiaz jakinaraziko du; hain zuzen, hainbat jardueraren jarraipena ez kaltetze aldera, suntsiarazpenaren unean betetzeko bidean diren jardueren beharrezko jarraipena bermatuta utzirik. Bestelako akordiorik ez badute, eraginak izango ditu jakinarazi eta hamabost egunera.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko Zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art., Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Euko Jaurlaritzako Trafikoko Sailburuordea (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Beasaingo Udaleko Alkatea, Aitor Aldasoro Iturbe jauna.
ERANSKINA
SEGURTASUNEKO DOKUMENTUA
● Komunikazio-kanal baten identifikazioa.
Udalak komunikazio-kanal bat izatea (telefonoa, posta elektronikoa, etab.) bermatuko du. Horren bidez, DGT udalarekin harremanetan jarri ahalko da helburu hauekin:
– Datu-eskaerekin loturiko gorabeherak konpontzea.
– DGTko fiskalizazio- eta kontrol-arduradunek datu-eskaeren auditoriak eskatu ahal izatea, era horretan baldintzak –datuak lagatzeko zerbitzuetarako sarbidea onartzeko erabili zirenak, hain zuzen–, betetzen direla egiaztatzeko.
● Erabiltzaileen kudeaketa.
Puntu honetan udalak hau bermatuko du:
– DGTk datuak lagatzeko dituen zerbitzuetara sartzeko baimendutako erabiltzaileen edo kideen bizi-zikloa kudeatzea ahalbidetzen duten prozedurak ezarrita dituela (altak, bajak, erabiltzaileen baimenen aldaketak).
– DGTk hala eskatuz gero, datu-eskaerak egiteko baimendutako erabiltzaileen edo kideen zerrenda eguneratua eman ahalko duela (horri esker egiaztatu ahalko da zerrenda hori bat datorrela DGTren sarbidea kontrolatzeko sistemetan dauden datuekin).
– Datu-eskaerak egiteko baimendu dituen pertsonekin zerikusia duen edozein aldaketaren berri emango duela. Horiek horrela, langile bat lanpostuz aldatzen bada eta hor baimen hori behar ez badu, edo udaleko langile gisa baja hartzen badu, baja emango zaio DGTren datuak lagatzeko zerbitzuen erabiltzaile gisa.
● Sarbide-kontrola.
Udalak bermatu beharko du datu-eskaerak egingo diren lan-ekipoetan sarbidea kontrolatzeko mekanismo egokiak erabiltzen dituela. Horrela, eragotzi ahalko da baimendu gabeko pertsona bat baimenduta dagoen pertsona baten lan-ekipoan sartu ahal izatea.
● Datu-eskaeren auditoriak.
Beharrezko informazio guztia biltegiratu behar da (herritarraren baimena, datu-eskaeraren helburua, etab.); horren bidez, DGTk auditoria-eskaera eginez gero, udalak frogatu ahal izateko egindako eskaeren egokitzapena burutu dela.
Horrez gain, udalak bermatu behar du datu-eskaeren egokitzapena justifikatzeko premiazko informazio guztia biltzea ahalbidetzen dion prozedura duela.
● Informazioa biltegiratzea.
Udalak bermatuko du eskatutako informazioa behar bezala biltegiratu eta kudeatzen duela, egindako eskaera justifikatzen duten beharrezko datuak barne sartuta, informazio hori dagoen euskarria edozein dela ere.
● Probak eta datu errealak.
Eskatutako datuen nolabaiteko tratamendua egiten duten aplikazioak garatuz gero, udalak bermatu beharko du aplikazio horien probetan datu errealik ez dela erabiliko, berorien konfidentzialtasuna arriskuan jarri ahal baitute.
Trafikoko Buruzagitza Nagusia Gipuzkoako Trafikoko Probintziako buruak Trafikoko Zuzendari Nagusiak emandako sinadura eskuordetzeko Akordioa betez (HAAJ eta APEren 30/1992 Legearen 16. art., Edorta Simón Díez jauna.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Euko Jaurlaritzako Trafikoko Sailburuordea (194/2013 Dekretuaren 1 b) lehengo xedapen gehigarria, Josu Zubiaga Nieva jauna.
Beasaingo Udaleko Alkatea, Aitor Aldasoro Iturbe jauna.
VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ETA BERGARAKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, TOKIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO BITARTEKO AGENTEENTZAKO LAN-POLTSA SORTZEKO.
Bergaran, 2015ko azaroaren 10ean.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretu bidez izendatua, (urtarrilaren 16ko 11. EHAO), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Organismo Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz, EAEko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzen duen ekainaren 28ko 15/2012 Legeko 20. eta 26. artikuluek esleitzen dioten eskumenarekin bat.
Bestetik, Juan Jesús Alberdi Landa Bergarako Udaleko alkate jauna, hori ordezkatuz.
Bi alderdiek, duten ordezkaritzarekin bat, dagozkien eskuduntzetan jardunez eta elkarri ordezkaritza horretatik ondorioztatzen diren ahalmenak errekonozituta,
AZALDU DUTE:
Lehenik.– Jarduten ari diren bi administrazioak jabe direla toki mailan tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak bitarteko-erregimenean estaltzeak eragiten dituen arazoez. Halakoak estaltzea beharrezkoa izaten da bai oporraldietan, oro har, udan, edota aurreikusi ezinezko baldintzetan edo bestelakoetan, eta nolanahi ere bitarteko agente horiek kontratatu behar izaten direla dagozkien funtzioak betetzeko.
Bigarrenik.– Arazo horri ondo helduko bazaio, aipatutako bi aldeek batera bultzatu beharko dute Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako bitarteko agente izateko lan-poltsa bat sortzeko; Udalek, hala, hango pertsonak bizkor eta eraginkor kontratatu ahal izango dituzte, behar dutenean, lehendik egongo baitira hautatuta eta beren funtzioak ondo gauzatzeko trebatuta eta gaituta.
Hirugarrenik.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, azken horien ekintza-baliabideak optimizatzeko.
Laugarrenik.– Sinatzen duen Udalak ez ditu berezko baliabide teknikoak bitarteko tokiko agenteak hautatzeko eta prestatzeko eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako baliabideak eta azpiegiturak dituenez, bi alderdiek jotzen dute egokia dela Akademia erabiltzea, bitarteko-erregimenean, beharrezkoak diren tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agente-plazak estaltzeko.
Bosgarrenik.– Lankidetza horren legezko oinarria apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikulua da, Tokiko Erregimenaren Oinarriak erregulatzen dituena. Horren arabera, toki-administrazioaren eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko ekonomia, teknika eta administrazioko arloetako lankidetza, bai toki-zerbitzuetan bai guztien intereseko gaietan, borondatez burutuko da, legeetan ohartemandako moduan eta erara; nolanahi ere, izenpetu ditzaten administrazio-mailako partzuergo edo hitzarmenen bidez ere burutu daiteke.
Halaber, lankidetza hori ekainaren 28ko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duen 15/2012 Legearen 3.3 eta 44.1 artikuluetan jasota dago. «3.3.– Segurtasun publikoan parte hartzen duten Euskal administrazio publiko guztiak eta horren karguko zerbitzu guztiak lankidetza-, koordinazio- eta elkarlan-printzipioen arabera erlazionatzen dira elkarrekin.» «44.1.– Segurtasun publikoko sail eskudunak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interesa duten udalekin, elkarlanerako eta lankidetzarako modu eta prozedurak zehazteko.»
Horregatik guztiagatik, aldeek Lankidetzako Hitzarmena sinatzea erabaki dute, hurrengoei jarraiki:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua. Hitzarmen honen xedea tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea da, hala behar duten Udal sinatzaileei, premia handiko egoeretan eta kontzeptuan bertan jasotzen den aldi baterako izaerarekin, modu bizkor eta eraginkorrean lan-poltsako pertsonak kontratatzea ahalbidetzeko. Langile horiek aldez aurretik hautatu, prestatu eta gaituko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, berezko funtzioetan jarduteko. Kudeaketa eraginkorra eta baliabideak modu hobezinean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoko Sistemaren beharrak egoki artatzearekin bateratu behar da, sistemaren kalitatea bermatuz.
Hitzarmen honen helburua, beraz, Udal sinatzaileen eskaerei erantzutea da eta haiei aldi baterako estaldura-zerbitzua eskaintzea, bitarteko-erregimenean, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak betetzeko beharrezkoa denean, kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta publizitate, berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioekin bat.
Bigarrena.– Bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko aplikazio-eremua eta pertsona hartzaileak. Lan-poltsa hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetza-hitzarmen hau sinatu duten Udalek bakarrik erabili ahalko dute, eta soilik bitarteko agenteak izendatzeko tokiko poliziako oinarrizko eskalako agente-kategorian lanpostuak bete behar diren kasuetan, beharra eta premia behar bezala justifikatuz, karrerako langile funtzionarioekin bete ezin daitezkeenean.
Lan-poltsako zati izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu duten eta hori gainditu duten, eta Akademia horrek berak Arkauteko instalazioetan antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin duten pertsonak.
Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkion sustapen-lanei eragin gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozesu bat deitu du; onartutako eta kanpoan utzitako hautagaien zerrenda onartuko du; kalifikazio-epaimahaiko pertsona titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu; frogak antolatuko eta kudeatuko ditu; gainditu duten pertsonen zerrenda ezagutaraziko du eta hautagaien prestakuntza gauzatuko du.
Hautagaiek hasiera batetik lan-poltsak eskaintzen dituen aukerak ezagut ditzaten, Akademiak hautaketa-prozesuaren deialdia behar bezala iragarriko du, hitzartutako Udalen web guneetan ere argitaratuz.
Bestalde, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten Udalek erabat onartzen dituzte tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako poltsa sortzeko jardute-irizpide hauek:
– Berezko hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak antolatzeari uko egiten diote, polizia-agenteak karrerako funtzionariotzat integratzeko.
– Segurtasun Sailaren poltsako bitarteko langileak modu esklusiboan erabiltzeko hitza ematen dute, eta aurkako kasuan, galarazi egiten da ondoren erabiltzea. Horrek esan nahi du berariaz uko egiten diotela beren poltsak deitzeari edo beste tokiko erakunde batzuk deitutako poltsak erabiltzeari.
– Udal sinatzaileak berariaz jakinarazten duen kasuetan, lan-poltsa hau sortu aurretik existitzen ziren lan-poltsetako kideak errespetatuko dira, baina irizpide hori eskatzen duen Udalaren udal-mugartearen barruan bakarrik aplikatuko da.
– Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat, Bergarako Udalak adierazten du ez duela udaltzainen lan-poltsarik Segurtasun Sailak osatuko duen lan-poltsara jo aurretik.
Laugarrena.– Jarraipen Batzordea. Hitzarmena behar bezala zaintzeko, segimendu-batzorde tekniko bat sortu da, lau kidez osatua: bi Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioa ordezkatuz eta beste bi dagokion Udala ordezkatuz. Lehendakaritza Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioko ordezkarietako batek beteko du.
Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, aldeetako batek horrela eskatzen badu, eta adostasunez hartu beharko dituzte erabakiak.
Bosgarrena.– Hitzarmena aldatzea. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi aldeek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa gehituko dizkiote dokumentu honi.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Laugarren klausulan jasota dauden Segimendu Batzordeari esleitutako funtzioei eragin gabe, hitzarmen hau garatzean eta egikaritzean bi aldeen artean sor litezkeen liskarrak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren esku jarriko dira.
Zazpigarrena.– Indarraldia eta amaiera.
Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, isilbidez luzatuko da ondoz ondoko urteko aldietan, aldeetako batek salatu ezean. Salatzeko, idatziko jakinarazpena egin behar zaio beste aldeari, hitzarmenaren edo luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago gutxienez.
Hitzarmena amaitu ahal izango da, aldeek edozer momentutan hala adosten badute.
Zortzigarrena.– Erantsitako dokumentazioa. Hitzarmen honekin batera, ondorengo dokumentuak doaz:
a) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa hautatzeko prozedura arautzen duten oinarriak eta deialdia (EHAAn argitaratuak 2014ko otsailaren 25ean).
b) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsaren funtzionamendu-sistema arautzen duen arautegia.
Hitzarmen hau alde biek irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat datozela adierazteko, bina kopia sinatu dituzte, testuaren idazpuruan aipatutako tokian eta egunean, eta bertan ezarri diren klausulekin bat.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusia,
Malentxo Arruabarrena Julián.
Bergarako Udaleko Alkatea,
Juan Jesús Alberdi Landa.
VIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ETA PASAIAKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, TOKIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO BITARTEKO AGENTEENTZAKO LAN-POLTSA SORTZEKO.
Pasaian, 2015eko urriaren 28an.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretu bidez izendatua, (urtarrilaren 16ko 11. EHAO), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Organismo Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz, EAEko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzen duen ekainaren 28ko 15/2012 Legeko 20. eta 26. artikuluek esleitzen dioten eskumenarekin bat.
Bestetik, Izaskun Gomez Cermeño, Pasaiako Udaleko alkate anderea, hori ordezkatuz.
Bi alderdiek, duten ordezkaritzarekin bat, dagozkien eskuduntzetan jardunez eta elkarri ordezkaritza horretatik ondorioztatzen diren ahalmenak errekonozituta,
AZALDU DUTE:
Lehenik.– Jarduten ari diren bi administrazioak jabe direla toki mailan tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak bitarteko-erregimenean estaltzeak eragiten dituen arazoez. Halakoak estaltzea beharrezkoa izaten da bai oporraldietan, oro har, udan, edota aurreikusi ezinezko baldintzetan edo bestelakoetan, eta nolanahi ere bitarteko agente horiek kontratatu behar izaten direla dagozkien funtzioak betetzeko.
Bigarrenik.– Arazo horri ondo helduko bazaio, aipatutako bi aldeek batera bultzatu beharko dute Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako bitarteko agente izateko lan-poltsa bat sortzeko; Udalek, hala, hango pertsonak bizkor eta eraginkor kontratatu ahal izango dituzte, behar dutenean, lehendik egongo baitira hautatuta eta beren funtzioak ondo gauzatzeko trebatuta eta gaituta.
Hirugarrenik.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, azken horien ekintza-baliabideak optimizatzeko.
Laugarrenik.– Sinatzen duen Udalak ez ditu berezko baliabide teknikoak bitarteko tokiko agenteak hautatzeko eta prestatzeko eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako baliabideak eta azpiegiturak dituenez, bi alderdiek jotzen dute egokia dela Akademia erabiltzea, bitarteko-erregimenean, beharrezkoak diren tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agente-plazak estaltzeko.
Bosgarrenik.– Lankidetza horren legezko oinarria apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikulua da, Tokiko Erregimenaren Oinarriak erregulatzen dituena. Horren arabera, toki-administrazioaren eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko ekonomia, teknika eta administrazioko arloetako lankidetza, bai toki-zerbitzuetan bai guztien intereseko gaietan, borondatez burutuko da, legeetan ohartemandako moduan eta erara; nolanahi ere, izenpetu ditzaten administrazio-mailako partzuergo edo hitzarmenen bidez ere burutu daiteke.
Halaber, lankidetza hori ekainaren 28ko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duen 15/2012 Legearen 3.3 eta 44.1 artikuluetan jasota dago. «3.3.– Segurtasun publikoan parte hartzen duten Euskal administrazio publiko guztiak eta horren karguko zerbitzu guztiak lankidetza-, koordinazio- eta elkarlan-printzipioen arabera erlazionatzen dira elkarrekin»; «44.1.– Segurtasun publikoko sail eskudunak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interesa duten udalekin, elkarlanerako eta lankidetzarako modu eta prozedurak zehazteko».
Horregatik guztiagatik, aldeek Lankidetzako Hitzarmena sinatzea erabaki dute, hurrengoei jarraiki:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea eta helburua. Hitzarmen honen xedea tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea da, hala behar duten Udal sinatzaileei, premia handiko egoeretan eta kontzeptuan bertan jasotzen den aldi baterako izaerarekin, modu bizkor eta eraginkorrean lan-poltsako pertsonak kontratatzea ahalbidetzeko. Langile horiek aldez aurretik hautatu, prestatu eta gaituko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, berezko funtzioetan jarduteko. Kudeaketa eraginkorra eta baliabideak modu hobezinean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoko Sistemaren beharrak egoki artatzearekin bateratu behar da, sistemaren kalitatea bermatuz.
Hitzarmen honen helburua, beraz, Udal sinatzaileen eskaerei erantzutea da eta haiei aldi baterako estaldura-zerbitzua eskaintzea, bitarteko-erregimenean, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak betetzeko beharrezkoa denean, kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta publizitate, berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioekin bat.
Bigarrena.– Bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko aplikazio-eremua eta pertsona hartzaileak. Lan-poltsa hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetza-hitzarmen hau sinatu duten Udalek bakarrik erabili ahalko dute, eta soilik bitarteko agenteak izendatzeko tokiko poliziako oinarrizko eskalako agente-kategorian lanpostuak bete behar diren kasuetan, beharra eta premia behar bezala justifikatuz, karrerako langile funtzionarioekin bete ezin daitezkeenean.
Lan-poltsako zati izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu duten eta hori gainditu duten, eta Akademia horrek berak Arkauteko instalazioetan antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin duten pertsonak.
Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkion sustapen-lanei eragin gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozesu bat deitu du; onartutako eta kanpoan utzitako hautagaien zerrenda onartuko du; kalifikazio-epaimahaiko pertsona titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu; frogak antolatuko eta kudeatuko ditu; gainditu duten pertsonen zerrenda ezagutaraziko du eta hautagaien prestakuntza gauzatuko du.
Hautagaiek hasiera batetik lan-poltsak eskaintzen dituen aukerak ezagut ditzaten, Akademiak hautaketa-prozesuaren deialdia behar bezala iragarriko du, hitzartutako Udalen web guneetan ere argitaratuz.
Bestalde, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten Udalek erabat onartzen dituzte tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako poltsa sortzeko jardute-irizpide hauek:
– Berezko hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak antolatzeari uko egiten diote, polizia-agenteak karrerako funtzionariotzat integratzeko.
– Segurtasun Sailaren poltsako bitarteko langileak modu esklusiboan erabiltzeko hitza ematen dute, eta aurkako kasuan, galarazi egiten da ondoren erabiltzea. Horrek esan nahi du berariaz uko egiten diotela beren poltsak deitzeari edo beste tokiko erakunde batzuk deitutako poltsak erabiltzeari.
– Udal sinatzaileak berariaz jakinarazten duen kasuetan, lan-poltsa hau sortu aurretik existitzen ziren lan-poltsetako kideak errespetatuko dira, baina irizpide hori eskatzen duen Udalaren udal-mugartearen barruan bakarrik aplikatuko da.
– Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat, Pasaiako Udalak adierazten du udaltzainen lan-poltsa bat duela, indarrean mantentzeko asmoa duela eta, beraz, lan-poltsa horretara joko duela Segurtasun Sailak osatuko duenera jo baino lehen, hargatik ezertan eragotzi Gabe hitzarmen hau sinatuta bere gain hartzen dituen konpromisoak.
Laugarrena.– Jarraipen Batzordea. Hitzarmena behar bezala zaintzeko, segimendu-batzorde tekniko bat sortu da, lau kidez osatua: bi Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioa ordezkatuz eta beste bi dagokion Udala ordezkatuz. Lehendakaritza Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioko ordezkarietako batek beteko du.
Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, aldeetako batek horrela eskatzen badu, eta adostasunez hartu beharko dituzte erabakiak.
Bosgarrena.– Hitzarmena aldatzea. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi aldeek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa gehituko dizkiote dokumentu honi.
Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Laugarren klausulan jasota dauden Segimendu Batzordeari esleitutako funtzioei eragin gabe, hitzarmen hau garatzean eta egikaritzean bi aldeen artean sor litezkeen liskarrak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren esku jarriko dira.
Zazpigarrena.– Indarraldia eta amaiera.
Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, isilbidez luzatuko da ondoz ondoko urteko aldietan, aldeetako batek salatu ezean. Salatzeko, idatziko jakinarazpena egin behar zaio beste aldeari, hitzarmenaren edo luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago gutxienez.
Hitzarmena amaitu ahal izango da, aldeek edozer momentutan hala adosten badute.
Zortzigarrena.– Erantsitako dokumentazioa. Hitzarmen honekin batera, ondorengo dokumentuak doaz:
Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa hautatzeko prozedura arautzen duten oinarriak eta deialdia (EHAAn argitaratuak 2014ko otsailaren 25ean).
Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsaren funtzionamendu-sistema arautzen duen arautegia.
Hitzarmen hau alde biek irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat datozela adierazteko, bina kopia sinatu dituzte, testuaren idazpuruan aipatutako tokian eta egunean, eta bertan ezarri diren klausulekin bat.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.
Pasaiako Udaleko Alkatea,
IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.
IX. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 30EKO 53/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, DEUSTUKO UNIBERTSITATEA ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEAREKIN, «AHOTSAK PROIEKTUA» GARATUZ UNIBERTSITATE EREMUAN BAKERAKO ETA BIZIKIDETZARAKO HEZKUNTZA SARTZEKO DENA
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 18a.
PARTE HARTZAILEAK:
Jonan Fernandez Erdozia jauna, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkaritzan.
Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) errektorea, unibertsitate horren izenean eta ordezkaritzan, UPV/EHUren Estatutuek emandako eskumenen babesean (egoitza: Sarriena auzoa, z.g. Leioa, Bizkaia).
José María Guibert Ucín jauna, Deustuko Unibertsitatearen izenean eta ordezkaritzan, Deustuko Unibertsitatearen Estatutuek emandako eskumenen babesean (egoitza: Unibertsitateen etorbidea, 24 Bilbo, Bizkaia).
Vicenta Atxa Uribe jauna, Mondragon Unibertsitatearen izenean eta ordezkaritzan, Mondragon Unibertsitatearen Estatutuek emandako eskumenen babesean (egoitza: Goiru kalea, Arrasate, Gipuzkoa).
Alderdi guztiek hitzarmen hau sinatzeko behar besteko gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
2014ko urtarrilaren 8an, oinarrizko hitzarmen bat sinatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen artean, Euskadiko 2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planari euskal unibertsitateek egin diezaioketen ekarpen partekatua diseinatu, garatu eta gauzatzeko.
Oinarrizko hitzarmenaren helburua da Unibertsitate sinatzaileen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean lankidetzarako eremua zehaztea; horrez gain, alderdi bakoitzak xede horretara bideratuko dituen baliabideak behar bezala koordinatzeko oinarriak zehaztuko dira.
2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planeko ekimenen artean, euskal unibertsitateei eragiten dien ekimen bat dago: 11. Ekimena. Euskal unibertsitateen lankidetzak eta laguntzak berekin ekarri behar du oinarri zientifikoa eta akademikoa duen proiektu bat, bakearen eta bizikidetzaren arloan aurreratzea ahalbidetzeko bokazio praktikoa eta zehatza duena.
Bake eta Bizikidetza Planeko ekimen honen berritasun-asmoa eta orain arte ikusi ez den xedea da lehenengo aldiz hiru unibertsitateen jarduera bateratzea; hala, urtero, hiru erakunde horiek adostasunez erabakiko dute arlo akademikoan zein ekarpen partekatu egingo duten euskal gizarteak gaur egun bakea eta bizikidetza sendotzeko bizi duen prozesu horretan. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritza helburu hori bideratzen eta sutatzen duen eragilea da.
Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren nahiz Hitzarmen hau sinatu duten hiru unibertsitateen iritziz, 2015ean, unibertsitate eremuan bakerako eta bizikidetzarako hezkuntza sartzea garrantzi handiko helburua da. Horretarako «Ahotsak Proiektua» lantzea aurreikusi da. Proiektu horrek zinema erabiliko du, unibertsitate eremuan interes berezia duen tresna pedagogikoa delakoan.
Oinarrizko hitzarmenaren hirugarren klausulan («Proiektuak gauzatzea») ezarritakoaren arabera, urtero inplementatzen diren proiektuak abian jartzeko, behar diren tresna juridikoak bideratuko dira kasu bakoitzean, betiere aurrekontuetan horretarako dirurik badago. Kasu honetan arestian aipatu den «Ahotsak Proiektua» garatzeko lankidetza-hitzarmena.
Horregatik guztiagatik, alderdiek erabaki dute Berariazko Lankidetza-Hitzarmen hau izenpetzea. Hona hemen hitzarmena arautuko duten
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
1.– Lankidetza-hitzarmen honen xedea da unibertsitate eremuan bakerako eta bizikidetzarako hezkuntza sartzea, «Ahotsak Proiektua» garatuz. Proiektu horren edukia hiru ardatz hauen inguruan egituratzen da:
– Webgune bat sortzea, horren bitartez terrorismoari, indarkeriari, giza eskubideen urratzeei eta Euskadin azken hamarkadetan bakea eraikitzeko egindako lanari buruzko ikus-entzunezko hamar baliabide eskuratu ahal izateko. Euskarri horietako bakoitzak gida didaktiko bat edukiko du unibertsitateko irakasleentzat, ikus-entzunezko material horiek ikasgeletan landu ahal izateko. Web biltegi horietatik ikus-entzunezko baliabideak ezagutu ahalko dira, baita gida didaktikoak deskargatu ere.
– Esperientzia pilotuak egitea: Hitzarmen hau sinatu duten hiru unibertsitateetako bakoitzak esperientzia pilotu bat egingo du web biltegian jasota dauden ikus-entzunezko baliabideetako batekin eta dagokion gida didaktikoarekin.
– Webgunea eta egindako esperientzia pilotuak aurkezteko amaierako ekitaldia antolatzea.
2.– Hitzarmen hau sinatu duten hiru unibertsitateek bidea emango dute gai hau haien hezkuntza-proiektuetan txertatzeko. Horretarako, «Ahotsak Proiektua» osatuko duten ekimenak garatzeko lantaldeak eratuko dituzte.
3.– Aurreko puntuan aipatu diren ekimenak gauzatzeko, hitzarmen honetako bigarren klausulan aurreikusitako jardunak garatuko dira.
Bigarrena.– Jardunak.
«Ahotsak Proiektua» garatzeko, besteak beste jardun hauek egingo dira:
Ikus-entzunezko baliabideak identifikatzeko eta baliabide horietarako sarbidea ezartzeko:
1.– Litezkeen baliabideak identifikatzea.
2.– Ikus-entzunezko 10 baliabide behin betiko identifikatzea.
Gida didaktikoak prestatzeko:
1.– Giden oinarrizko egitura identifikatzea.
2.– Giden oinarrizko egitura eta edukiak behin betiko identifikatzea.
3.– Gidak sortzea.
4.– Gidak euskarara eta ingelesera itzultzea.
5.– Deskargatu ahal diren gidak diseinatu eta maketatzea, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin bat etorrita ezarritako estilo-kode baten arabera.
Webgunea sortzeko:
1.– Webguneko edukien oinarrizko egitura identifikatzea.
2.– Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin ados jartzea webgunea kudeatzeko nahiz Gobernu-webgunea izateko bete beharreko egokitze-edukiak ezartzeko.
3.– Webgunea osorik diseinatzea.
4.– Webguneko edukiak kokatzea.
Esperientzia pilotua egiteko:
1.– Hitzarmen hau sinatu duen unibertsitate bakoitzak esperientzia pilotuan parte hartuko duten irakasle eta ikasleak identifikatzea.
2.– Esperientzia pilotua egitea.
3.– Unibertsitate bakoitzaren barruan koordinatzea.
4.– Unibertsitateen artean koordinatzea.
Hirugarrena.– Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren konpromisoak.
Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak konpromiso hauek hartuko ditu bere gain, hitzarmen honen garapenean aurreikusitako ekintzak burutzeko eta abian jartzeko:
1.– Hitzarmen hau sinatu duten unibertsitateen eskura jartzea Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza nagusian gai honi buruz eskura dauden biktimen lekukotzen edo dokumentalen ikus-entzunezko materiala, bai eta hitzarmen honen xede diren jardunak egiteko beharrezkoak diren informazio guztiak ere.
2.– Lantaldeen lanak bultzatu eta babestea eta aholkua ematea, Jarraipen Batzordearen bitartez.
3.– Webgunea nahiz bertan jasotako ikus-entzunezko baliabideak eta gida didaktikoak hedatzea.
4.– Webgunea eta egindako esperientzia pilotuak aurkezteko ekitaldi publikoa egitea.
5.– Hitzarmen honetako seigarren klausulan adierazitako diru-kopuruaren ekarpena egitea, zehaztutako xedeetarako.
Laugarrena.– Unibertsitateen konpromisoak.
Aipatu unibertsitateen lantaldeek konpromiso hauek hartuko dituzte beren gain:
1.– «Ahotsak Proiektua»n aurreikusitako ekimenak egiteko beharrezkoak diren ezagutzak ekartzea.
2.– Web biltegian sartzeko ikus-entzunezko baliabideak identifikatzea eta material didaktikoa prestatzea, eta ikus-entzunezko baliabide horiekin eta material didaktiko horrekin esperientzia pilotu bat egitea hitzarmen hau sinatu duten hiru unibertsitatetako bakoitzean.
3.– Webgunea diseinatzea eta bertan edukiak kokatzea.
4.– «Ahotsak Proiektua» garatzen laguntzea eta parte hartzea, hitzarmen honen emaitza behar bezala lortzeko.
5.– Hiru unibertsitateetan hitzarmen honen xedearekin bat datozen jardun eta ekimenak bultzatzea.
6.– Hiru unibertsitateek egindako esperientzia pilotua sistematizatzeari buruzko txostena egitea, ikus-entzunezko baliabideen eta material didaktikoaren erabilgarritasun eta aplikagarritasuna nahiz parte hartu duten irakasle eta ikasleen balorazioak azaltzeko.
7.– Ekimenak garatu, abiarazi eta ebaluatzean genero-ikuspegia txertatzea, eta gainera gida didaktikoa prestatzean eta webgunea diseinatzean hizkera eta irudi ez sexisten erabilera bermatzea.
Bosgarrena.– Unibertsitateetako lantaldeen osaera.
1.– Proiektu honetan Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzan arlo horretako arduradunak lagunduko du, eta horrez gain, hitzarmena sinatu duten hiru unibertsitateetako langileek ere lagunduko dute.
2.– Deustuko Unibertsitateko 4 pertsonak osatuko duten oinarrizko lantaldea eratuko da. Oinarrizko lantalde honen koordinatzailea Juan Pagola Carte izango da, eta taldeko gainerako kideak Xabier Riezu Aurregui, Angela Bermúdez Velez eta Iker Usón González izango dira.
3.– Unibertsitate arteko talde bat eratuko da. Talde hori eratuko dute Deustuko Unibertsitateko oinarrizko lantaldeak gehi Mondragon Unibertsitateko Andoni Eizagirre Eizagirre irakasleak eta UPV/EHU Pello Urkidi Elorrietak.
Seigarrena.– Diru-dotazioa.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beharrezko baliabideak jarriko ditu hitzarmena sinatu duten unibertsitateetako lantaldeen eskura, lankidetza-hitzarmen honen ondorio diren proiektuak egiteko. Hain zuzen ere, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak hogeita hamar mila (30.000) euroren ekarpena egingo du, hitzarmen honetako bigarren klausulan deskribatutako jarduerak ordaintzeko. Kopuru hori aurrekontuko partida honen kargura egingo da: 15.0.1.01.31.0000.1.238.99.46210.006/M
2.– Ordainketa Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak egingo du, Universidad de Deusto/ Deustuko Unibertsitateak izendatutako kontura banku-transferentzia eginez. Diru-ekarpena hiru alditan ordainduko da, honela:
– Lehen ordainketa, 15.000 eurokoa, hitzarmena formalizatu ondoren.
– Bigarren ordainketa, 10.000 eurokoa, ikus-entzunezko baliabideak behin betiko identifikatu eta gida didaktikoak prestatu ondoren.
– Hirugarren ordainketa, azkena, 5.000 eurokoa, hiru unibertsitateek egindako esperientzia pilotua sistematizatzeari buruzko txostena aurkeztu ondoren.
3.– Deustuko Unibertsitateak berariazko kontabilitateko kontu independente batean erregistratuko ditu jarduerarekin zerikusia duten diru-sarreren eta gastuen eragiketa guztiak. Proiektuaren amaieran, diru-sarreren eta gastuen likidazioa aurkeztuko da, eta lankidetza-hitzarmen honetako batzordekideek onartu beharko dute.
4.– Edozein arrazoi dela eta, proiektuaren gainfinantzaketa gertatzen bada, ekarpena proportzionalki murriztuko da dagokion partidan eta kopuruan, gainfinantzaketa hori gerta ez dadin.
Kopurua dagoeneko ordainduta badago eta gainfinantzaketa gertatzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari itzuliko zaio dagokion soberakina, aurrez Jarraipen Batzordeak egiaztatu eta ziurtatu ondoren.
Zazpigarrena.– Lankidetzaren ikusgaitasuna.
Sinatzaileek hitzarmen honen xede den lankidetza nabarmentzeko konpromisoa hartzen dute. Berariaz jasota geratuko da alderdien arteko lankidetza, eta bermatuta egongo da sinatzaile guztien irudi korporatiboaren ikusgaitasuna, ordezkagarritasun- eta neurri-ezaugarri berberekin, eta egokiak izan daitezkeen beste ezaugarri batzuei kalte egin gabe.
Zortzigarrena.– Web biltegiaren eta material didaktikoen titulartasuna.
1.– Web biltegia Eusko Jaurlaritzaren web egituraren barruan integratuko da, zehazki Eskolabakeguneren barruan. Beraz, titularra Eusko Jaurlaritza izango da.
2.– Hitzarmen honen xede diren jardueren ondorioz argitaratutako unitate didaktikoen jabetza intelektualari datxezkion ustiapen-eskubideak haren sinatzaile guztienak izango dira, neurri berean.
Bederatzigarrena.– Jarraipen Batzordea.
1.– Hitzarmenaren jarraipena egiteko, eta hura behar bezala interpretatzeko eta izan daitezkeen zalantzak argitzeko ere, Jarraipen Batzorde bat zehaztuko da. Honako hauek osatuko dute batzordea:
– Eusko Jaurlaritzaren aldetik; Jonan Fernández Erdozia jauna eta Monika Hernando Porres andrea.
– Parte hartu duten unibertsitateen aldetik; proiektuaren koordinatzailea, Juan Pagola Carte jauna, eta gainera, Mondragon Unibertsitatearen eta UPV/EHUren izenean unibertsitate arteko taldea osatzen duten pertsonak.
Batzorde horrek zehaztuko du nola jardun elkarrekin hitzarmen honen garapenean.
2.– Batzordeak bilerak egingo ditu hiru aldiz, proiektua garatzen ari den bitartean. Hala ere, aldian-aldian harremanak izango dira hala eskatzen duten gai guztietarako.
Bilera bakoitzean, akta bat idatziko du idazkari-eginkizunak dituen pertsonak. Pertsona hori batzordea osatzen duten kideek adostasunez izendatuko dute.
3.– Batzordeak oniritzia emango du aurreikusitako jardun bakoitza egin ahala. Baldintza hori ezinbestekoa izango da hitzarmen honetako seigarren klausulan aipatutako ordainketa partzialak egiteko.
4.– Batzordearen araubide juridikoa kide anitzeko organoei buruzko arauei lotuko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluaren II. kapituluan bildutakoaren arabera.
Hamargarrena.– Indarraldia eta amaiera.
1.– Sinatzen den egunetik 2015eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean hitzarmen hau.
2.– Hitzarmena amaituko da aurreko zenbakian ezarritako epea bukatzen denean, edota, bestela, bi aldeek idatziz horrela erabakitzen dutenean.
3.– Edozein alderdik amaitutzat eman dezake hitzarmena, alde bakarretik. Horretarako, amaiera hiru hilabete lehenago jakinarazi behar du gutxienez, idatziz. Amaiera gainerako alderdiei jakinaraziko zaie.
4.– Nolanahi ere, aribidean dauden jarduerak edo hirugarrenekin lotuta daudenek horiek bukatu arte lotuko dituzte alderdiak.
Eta adostasunaren lekuko, hitzarmen hau izenpetu dute hitzarmenkideek lau aletan, orri guztietan, idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik izenean, Jonan Fernández Erdocia.
Universidad Del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean, Iñaki Goirizelaia Ordorika.
Deustuko Unibertsitatearen izenean, José María Guibert Ucín.
Mondragon Unibertsitatearen izenean, Vicente Atxa Uribe.