EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016009

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Santa Klarako trenbide pasagunea (Zarautz) kentzeko eraikuntza proiektua idazteko zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2016-01-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201600156
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/08/14an argitaratutako 2015/08/03ko IRAGARPENA [201503523]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Santa Klarako trenbide pasagunea (Zarautz) kentzeko eraikuntza proiektua idazteko zerbitzua.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko abuztuaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrogeita hamabost mila euro (55.000,00), BEZa kanpo.
5.– Esleipena.
a) Data: 2015eko abenduaren 22a.
b) Esleipenduna: Asmatu, S.L.P.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hamasei mila eta hirurehun euro (36.300,00), BEZa kanpo.
e) Burutzeko/entregatzeko epea: lau (4) hilabete.
Bilbao, 2016ko urtarrilaren 7a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.