EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2015009

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: «10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena».

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201500010
Xedapenaren data: 2015-12-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201600139
Maila: Legea

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/01/07an argitaratutako 2015/12/23ko 201500010 LEGEA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Huts material bat atzeman da Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen testuan. Lege hori 2016ko urtarrilaren 7ko EHAAn argitaratu zen, 3. zenbakian. Bada, zuzendu egiten da huts hori, testu honen arabera:
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Tasa eta prezio publikoen legea aldatzea.
Hau dioen tokian:
«111 decies artikulua.– Kuota.
2.– Tasa hau eskatuko da: 31 euro funtzionario eta orduko.»
Hau esan behar du:
«111 decies artikulua.– Kuota.
2.– Tasa hau eskatuko da: 31,00 euro funtzionario eta orduko.»