EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015008

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko uztailaren 28ko bilkuran hartua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2013ko Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2015-07-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201600124
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko uztailaren 28an egindako bilkuran hau
ERABAKI DU:
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2013ko Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.