EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2015007

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko uztailaren 28ko bilkuran hartua, «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa, 2013» txostena behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2015-07-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201600108
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko uztailaren 28an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa, 2013» txostena behin-betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOA, 2013
Laburdurak
EAO: Estatuko Aldizkari Ofiziala.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EBAO: Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala.
SPKL: 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa.
EASL: 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
BABA: Baldintza Administratibo Berezien Agiria.
IKT: Informazio eta Teknologietako Teknologiak.
SPKLTB: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina.
EAETB: Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko Testu Bategina.
TVCP/HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
I.– Sarrera.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE), bera arautzen duen 1/1988 Legean eta Lanerako Urteko Programan ezarritakoari jarraikiz, Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoaren (aurrerantzean, Osakidetza) urteko kontuen fiskalizazio txostena mamitu du, 2013ko ekitaldiari buruzkoa.
Fiskalizazioak honako alderdi hauek hartzen ditu:
– Legezkoak: aplikagarria den arautegia honako alor hauetan betetzen dela egiaztatzea: aurrekontua, zorpetzea, finantza-eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidurak, diru-laguntzak eta laguntza publikoak ematea eta zuzenbide publikoko diru-sarrerak.
– Kontularitzakoak: kontuak aplikagarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu diren aztertuko dugu.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik hartzen. Nolanahi ere, azaleratutako hutsak «Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.
Berebat, Osatek SA ere fiskalizatu dugu, Osakidetzak kapital sozialaren % 100eko jabetza duen sozietate publikoa.
Gainera, kanpo enpresek egindako Osakidetza eta Osatek SAren urteko kontuen eta aurrekontu eta legea betetzen dutelako auditoria txostenak euskarritzen dituzten lan paperak ere aztertu ditugu. Berebat, aplikagarria den legezko araudia bete izanari buruz Ekonomia Kontrolerako Bulegoak egindako txostenak aztertu ditugu.
Fiskalizazio lana sektore publikoari ezargarriak zaizkion auditoriako printzipio eta arauen arabera gauzatu da eta kasu bakoitzean beharrezko iritzitako hautazko probak, prozeduren azterketa eta auditorian ohiko diren gainerako teknikak baliatu dira txostenean jasotako iritzia euskarritzeko.
Osakidetza osasun gaietan eskumena duen EAEko Administrazio Orokorreko Sailari atxikia dago; berezko lege-nortasuna du eta jarduteko gaitasun osoa du osasun zerbitzuak emateko, bere baitako diren zerbitzu erakunde publikoen bitartez.
Osakidetzak osasun zerbitzuak ematen ditu nortasun juridikorik ez, baina kudeaketarako autonomia duten zerbitzu-erakundeen bitartez. 2013an zehar Erakunde Zentralaz gain, beste 24 zerbitzu erakunde aritu ziren: 9 ospitale, 4 zerbitzu erakunde integratu, oinarrizko osasun-laguntzako 6 eskualde, 3 osasun mentaleko zentro, Larrialdiak eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa. Osatek SA enpresak ere badu zerbitzu-erakunde izaera.
2012ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak abenduaren 23ko 6/2011 Legeak onartu zituen eta luzatu egin ziren 2013ko ekitaldirako.
II.– Iritzia.
II.1.– Osakidetza.
II.1.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Kontratazioa
Osakidetzako zerbitzu erakundeek kontratu txiki modura izapidetu dituzte produktu edo ondasun higigarrien erosketak, zeinetan kontratazioaren xedea zatikatu den; horrek publikotasun eta lehia printzipioa urratzen du. Sendagaien kasuan, gertaera hau 38,2 milioi euroan egindako erosketetan azaleratu da, guztira aztertu ditugun 57,3 milioi euroren erosketetatik. Gainerako hornigaietan 90,2 milioi euroan gauzatutako erosketak aztertu dira eta egiaztatu da horien % 89,4an, 80,7 milioi euro egin dutenak, produktu homogeneoen erosketa zatikatu egin dela.
Epaitegi honen ustetan, Osakidetzak, aurreko paragrafoan aipatutako lege hausteak alde batera, zuzentasunez bete du 2013ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.1.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Egoeraren balantzeak ez ditu barne hartzen Gizarte Segurantzatik eratorritako langileria estatutario sanitario ez fakultatiboaren erretiro osagarriak, ez Tuberkulosiaren kontrako Patronatuaren langileria funtzionarioarenak, ez eta 1994ko abenduaren 31 baino lehenago erretiratu zen Basurtoko Ospitaleko hainbat langilerena ere; obligazio hauek erregistratzeko Osakidetzak kutxa irizpidea baliatzen du eta gastu modura ekitaldian ordaindutako 7,2 milioi euroak jaso ditu. Oro har onartutako kontabilitateko printzipioen arabera, pentsio osagarriek eragindako obligazioak eta antzekoak azterketa aktuarialen bidez kuantifikatu behar dira eta zorpetze printzipioaren arabera erregistratu. Osakidetzak aditu independenteek egindako azterketa aktuariala du; azterketa honek bere pasibo aktuarialak 95 milioi euroan kuantifikatu ditu 2013ko abenduaren 31n; Osakidetzak, ordea, ez du dagokion zuzkidura egin.
Epaitegi honen iritzira, aurreko paragrafoan adierazitako salbuespenaren ondorioak alde batera, Osakidetzaren Urteko Kontuek 2013ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta ondarearen eta 2013ko abenduaren 31n finantza egoeraren eta ekitaldian eragiketen emaitzen isla zuzena erakusten dute.
II.2.– Osatek SA
II.2.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Epaitegi honen ustetan, Osatek SAk zuzentasunez bete du 2013ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Epaitegi honen iritzira, Osatek SAren Urteko Kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2013ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa erakusten dute, ondarearen eta 2013ko abenduaren 31n finantza egoeraren isla zuzena eta data horretan amaitutako urteko ekitaldian zehar bere eragiketen emaitzena.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honek hartzen ditu bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioen betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.
III.1.– Aurrekontuak eta kontabilitatea.
Uztailaren 5eko 15/2010 Legearen Xedapen Gehigarri 3.ak eskatutako informazioari dagokionez, merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duena, 2013ko urtean legezko epea gainditu duen hornitzaileei egindako ordainketen zenbatekoa 685,7 milioi eurorena izan da, guztira ordaindutakoaren % 92,3 eta haztatutako batez besteko ordainketa epea 15 egunean gainditu da. Bestetik, 2013ko abenduaren 31n ordaintzeke zegoen saldotik 26 milioi euroren zenbatekoak legeak horretarako finkatzen duen legezko epea baino gerorapen luzeagoa zeukan.
III.2.– Langileria-gastuak.
Osakidetzaren egiturazko plantilla osatzen duten 25.816 lanpostuetatik aztertu ditugun 616 langile finko eta bitartekoen ordainsarietan, honako huts hauek azaleratu ditugu:
– 105 izendapenetan ez dago erabilitako prozeduraren dokumentuzko oinarririk.
– Hogeita hamabost espedientetan zerbitzu eginkizunetarako ezarritako 2 urteko epemuga gainditu da; eta 47 espedientetan maila jasoagoko egitekoetarako urtebeteko epea.
– 13 kasutan nominako lanpostu funtzionala eta izendapenezkoa ez datoz bat, edo ez dira baliokideak.
– Aldi baterako osagarriei dagozkien erregelamendu berariazkoak badiren arren, hala nola, mediku zaintzak, maila jasoagoko egitekoak, txandak, gaueko txandak, jaiegunak eta kokalekua, autokontzertazioa eta abar, oro har, arauak hausten jarraitzen da, egiaz gauzatutako zerbitzuen egiaztatzea egiten ez delako eta zerbitzu horiek ez dituelako organo eskudunak onartzen.
Gainera, Ekonomia Kontrolerako Bulegoak behin-behineko langileen 62 espediente aztertu ditu. 18 izendapenetan edo horien luzapenetan egin beharreko zerbitzuen eta horien izaeraren identifikazioa falta da eta ez da justifikatzen LOSEren 26.5 artikuluan aurreikusitakoei dagozkienik; honenbestez, ez da horien objektibotasuna bermatzen.
III.3.– Kontratazioa.
Aurreko ekitaldietan esleitutako 13 espedienteren lagina aztertu dugu, aldatu, luzatu edo 2013an egikaritu direnak, 101,9 milioi euroren zenbatekoan, eta 48 kontratazio espediente, 115 milioi eurorenak, ekitaldi horretan esleitutakoak.
III.3.1.– Aurreko ekitaldietan esleitutako espedienteak.
– Guztira 4,9 milioi euroren zenbatekoan esleitutako obra espediente batean eta zerbitzuetako batean, hasierako egikaritza epea, hurrenez hurren, 10 hilabetetik 18ra eta 21etik 36 hilabetetara luzatu da; honenbestez, sektore publikoaren kontratazioan buru egiten duen funtsen erabilera eraginkorra ez da bermatu (8 eta 11 zk. espedienteak).
III.3.2.– 2013an esleitutako espedienteak.
– Lizitazio iragarkiak hautatutako irizpideak eta horien haztapena ezagutzeko BABAra birbideratzen du, datu horiek iragarkian bertan emateko berariazko obligazioa urratuz, 18 milioi euroan esleitutako hornidurako 9 espedientetan eta zerbitzuetako 2tan (SPKLTBren 150.5 artikulua) (15, 16, 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26, 32 eta 33 zk. espedienteak).
Berebat, guztira 53,1 milioi euroan esleitutako hornidurako 18 espedientetan lizitazio iragarkiak aldaerak edo hobekuntzak aurkezteko aukera ematen du, baina ez du zehazten zein elementu edo baldintzen gainean aurkez daitezkeen horiek (SPKLTBren 147.2 artikulua) (15, 16, 17, 18, 20, 23, 24, 25, 29, 30, 31, 41, 42, 43, 44, 46, 48 eta 49 zk. espedienteak).
– Pleguek akatsak dituzte esleipen irizpideak balioztatu eta haztatzeko metodoak zehazterakoan zerbitzuetako 4 espedientetan, guztira 4,5 milioi euroan esleitutakoak (SPKLTBren 150. artikulua) (15, 16, 17 eta 18 zk. espedienteak).
– Pleguek esleipen hartzailea bermea eratzetik salbuesten dute horretarako justifikaziorik gabe, hornidurako 4 espedientetan, 4,5 milioi euroren zenbatekoan esleitutakoak (SPKLTBren 95.1 artikulua) (15, 16, 17 eta 18 zk. espedienteak).
– Proposamenen irekiera epez kanpo egin da guztira 15,9 milioi euroan esleitutako hornidurako 6 espedientetan eta zerbitzuetako batean (SPKLTBren 160.1 artikulua) (24, 25, 29, 30, 31, 51 eta 53 zk. espedienteak).
– BOEn lizitazioaren argitalpenak ez du proposamenak aurkezteko epea errespetatzen hornidura espediente batean, 1,1 milioi euroan esleitutakoa (SPKLTBren 159. artikulua) (53 zk. espedientea).
– Guztira 9,8 milioi euroan esleitutako hornidurako 3 espedientetan eta zerbitzuetako batean iragarkiak ez du kontratuaren balioetsitako balioa adierazten (SPKLTBren 142. artikulua) (23, 24, 25 eta 33 zk. espedienteak).
– Espedientean ez da jaso kontratuko baldintzen negoziazioa edo hori egiaztatuko duen dokumentazioa, SPKLTBren 168 eta 178.5 artikuluek agintzen duten moduan; betekizun hori, aurkeztu diren lehiatzaile kopurua alde batera, eskagarria da 4 zerbitzu espedientetan, 6,2 milioi euroan esleitutakoetan (SPKLTBren 109. artikulua) (28, 55 eta 57 zk. espedienteak).
– Guztira 10,5 milioi euroan esleitutako 2 obra espedientetan, hornidurako 3tan eta zerbitzuetako 2tan esleipenaren ebazpena epez kanpo egin da (SPKLTBren 161. artikulua) (29, 30, 35, 36, 39, 53 eta 61 zk. espedienteak).
– Guztira 5,7 milioi euroan esleitutako hornidurako 3 espedientetan esleipenaren erabakiaren aurka balizko errekurtsoak jartzeko legeak aurreikusten duen epea amaitu aurretik gauzatu da kontratua (SPKLTBren 156. artikulua) (15, 16, eta 46 zk. espedienteak).
– Guztira 56,9 milioi euroan esleitutako hornidurako 13 espedientetan eta zerbitzuetako 5etan kontratua gauzatu izanaren publikotasuna epez kanpo egiten da BOEn edo ez da batere egin DOUEn (SPKLTBren 154 artikulua) (29, 30, 38, 39, 40, 41, 42, 44, 45, 46, 48, 49, 51, 52, 53, 54, 58 eta 60 zk. espedienteak).
Gainera, 21 zerbitzu erakundetan guztira 2,3 milioi euroren zenbatekoan kontratu txiki modura izapidetutako inbertsioen erosketan Osakidetzak zatikatu egin du kontratazioaren xedea 6 zentrok gauzatutako erosketetan, 578.053 eurorenak, eta horrek urratu egiten ditu legez kontratatzeko ezarritako prozedurak. Ez-betetze hauetatik % 68 «Erabilera klinikoa duen makineria» kontuan gertatu da.
Bestetara, Osakidetzak 2013an 65,9 milioi euroren gastua erregistratu du protesi eta kirurgia inplanteen kontzeptupean; horietatik 28 milioi euro traumatologiako protesiei dagozkie eta zerbitzu erakunde bakoitzak kontratatzen ditu; horren ondorioz, hornitzaile, prezio eta artikulu ezberdinak baliatzen dira. Gomendagarria litzateke, ahal den neurrian, produktu hauen erosketa modu zentralizatuan izapidetzea, eraginkorragoak izatearren bai ikuspuntu ekonomikotik, bai kudeaketarenetik, jada botika eta bestelako farmazia produktuekin eta osasun materialaren atal batekin egin ohi den moduan. Ildo honi jarraiki, 2014an Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak aldakako protesiak jaso ditu hornidurako erosketa integratuen programan eta 2015ean 11,7 milioi euroren lizitazio aurrekontua duen aldakako inplanteak hornitzeko espediente bat modu zentralizatuan izapidetzen ari da.
III.4.– Osatek SA
– 3 hilabeteko atzeraldia gertatu da kontratu baten egikaritzan kontratugileari leporagarri ez zaizkion arrazoien ondorioz eta 2010ean 12,9 milioi euroan esleitutako zerbitzu espediente batean ez da dagokion epe luzaketa gauzatu (SPKLren 197.2 artikulua). Halaber, 9 hilabetetan gainditu da BABAetan ezarritako harrera epea, horretarako justifikaziorik batere izan gabe (SPKLren 205.1 eta 2 artikulua) (1 zk. espedientea).
– Osatekek aztertu egin behar lituzke aldi baterako lan kontratuak, plantillaren egiturazko beharrizanak zehaztu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak horretarako bide ematen duenean, deitu egin beharko dira horiek betetzeko hautaketa prozesuak.
– Uztailaren 5eko 15/2010 Legearen Xedapen Gehigarri 3.ak eskatutako informazioari dagokionez, merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duena, 2013ko urtean legezko epea gainditu duen hornitzaileei egindako ordainketen zenbatekoa 9,2 milioi eurorena izan da, guztira ordaindutakoaren % 70,5 eta haztatutako batez besteko ordainketa epea 45 egunean gainditu da. Bestetik, 2013ko abenduaren 31n ordaintzeke zegoen 187.964 euroren zenbatekoak, legeak horretarako finkatzen duen legezko epea baino gerorapen luzeagoa zeukan.
IV.– Urteko kontuak.
IV.1.– Osakidetza- Euskal osasun zerbitzuaren kontuak.
IV.2.- Osatek SAren kontuak.
ALEGAZIOAK, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOAREN 2013KO EKITALDIKO FISKALIZAZIOAREN EMAITZEI EGINDAKOAK
I.– Sarrera.
Osakidetza – Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren 2013. urteko fiskalizazioaren emaitzei erantzuteko, erreferentziazko gaiaren inguruan erakunde horrek egin nahi izan dituen eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoan zentralizatu diren alegazioak eta justifikazioak aurkezten dira txosten honetan.
II.– Iritzia.
II.1.– Osakidetza.
II.1.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Kontratazioa
Osakidetzako zerbitzu-erakundeek kontratu txiki modura izapidetu dituzten produktu edo ondasun higigarrien erosketa batzuetan zatitu egin da kontratazioaren xedea, eta horrekin urratu egin da publikotasun- eta lehia-printzipioa. Sendagaien kasuan, 57,3 milioi euroren erosketak aztertu dira, eta 38,2 milioi euroren erosketetan hauteman da gorabehera hori. Gainerako hornigaien kasuan, 90,2 milioi euroaren erosketak aztertu dira, eta horien % 89,4an -hau da, 80,7 milioi euroren erosketetan- produktu homogeneoen erosketa zatitu egin da.
Epaitegi honen ustetan, Osakidetzak, aurreko paragrafoan aipatutako lege hausteak alde batera, zuzentasunez bete du 2013ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
Alegazioa
Aldez aurreko gogoetak
1.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak 2015eko otsailaren 27an aurkeztu zuen behin betiko txostenean esaten du errore bat dagoela datuak ateratzen dituen «txosten informatikoan» eta azaltzen du «gorabehera Osakidetzako informatika-zerbitzuei helaraziko diela, analiza eta informa dezaten».
Farmaziako Zerbitzu Korporatiboak aurkeztutako alegazioen ondorioz ikusi zen errorea dagoela. Zerbitzu horrek ausaz detektatu zuen bi sendagairen kode nazionalek oker egozten zituztela 150 mila euro «ez-betetze» gisa. Farmaziako Zerbitzu Korporatiboak orduan esan zuen, gorabehera hori detektatu bazuen ere, ez zekiela zenbaterainokoa zen kalkulu-errorea eta izan zezakeen eragina ez-betetzearen guztizko zenbatekoan.
Horregatik, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak onartu badu ere ausaz detektatutako 150 mila euro horiei buruzko alegazioa (eta zenbatekoa 38.309 eurotik 38.159ra jaitsi), oraindik ere ez dakigu zenbaterainokoa den kalkulu-errorearen tamaina eta zenbaterainoko eragina duen 38.159 mila euroko zenbateko osoaren gainean.
2.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenean Epaitegiak berak kontratu txikitzat jotako 57.284 euro analizatzen dira. Txostenaren ondorioa da zenbateko horretatik 13.983 eurok bazutela indarrean dagoen kontratuaren lege-babesa eta, beraz, Osakidetzaren eta laborategi esleipendunaren artean indarrean zegoen kontratu baten lege-babesean egindakoak zirela eskabideak. Kontratuz kanpoko gisa oker egotzitakoak dira, kontratua bazegoelako. Horiek ez ziren kontuan hartu behar, eta ezingo lirateke kontatu kontratu txiki gisa izapidetutakoen artean. Zenbateko hori 57.284 euroko kopuru osoaren % 24 da.
2015eko ekainaren 3tik Osakidetzak martxan jarri ditu Aldabide-SAP sistema ekonomiko-finantzarioan zuzenketak egiteko neurriak, oker egindako egozpen administratibo horiek prebenitzeko eta konpontzeko.
Diferentzia hori kontuan izanda, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 43.301 mila eurotik abiatuta egin beharko luke analisia (57.284-13.983), hau da, zenbateko askoz txikiagotik abiatuta egin beharko litzateke 24.000 eurotik gorako erosketak egin diren espezialitate farmazeutikoen analisia (zifra horretatik aurrera jotzen baitu gorabeheratzat Kontrol Ekonomikoko Batzordeak). Azken finean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ez-betetzea 38.159 eurokoa izan dela ondorioztatzeko oinarri hartu duen abiapuntuko zifra askoz handiagoa da benetakoa baino (nahiz eta ezin daitekeen erabat zehaztu, esan liteke, proportzioan, 43.301 eurotik abiatuz gero, 28.884 euroko zifra aterako litzatekeela). I. eranskinean ematen da aipatutako 13.983 euro horiei dagozkien eskabideen zerrenda.
3.– Zifra osotik, 38.159 euro horietatik, % 90 –hau da, ia dena– komertzializazio esklusiboko sendagaiei dagokie. Komertzializazio esklusiboak esan nahi du sendagai jakin batek hornitzaile bakarra duela. Beraz, patologia jakin batzuk tratatzeko sendagaiak hornitzaile bakar horiei eskatu zaizkie, eta, kasu horietan, ezinezkoa da lehia-printzipioa urratzea. Berriro diogu eta garbi utzi nahi dugu hornitzaile bakarra dagoela, eta sendagaiaren prezioa Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ezartzen duela. Gainera, gogoan izan behar dugu, Espainian, sendagaien prezioak ez direla askeak, eta aipatutako Ministerioak ezartzen dituela. Hain zuzen, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (aurrerantzean, AEMPS) sendagaiei buruzko lineako (online) informazio-zentroa (CIMA) du bere webgunean. Bertan zehazten da, sendagai bakoitzaren titularrak nor diren, eta, beraz, azalpen hauetarako hain funtsezkoa den datu hori egiazta daiteke (http://www.aemps.gob.es/cima/fichasTecnicas.do?metodo=detalleForm).
4.– Komertzializazio esklusibokoen artean, gastuaren zati handi bat sendagai biologikoek, ez kimikoek, sorrarazten dute; horregatik, konplexutasun tekniko handiagoa dute erabileran eta jarraipenean eta horrek baldintzatu egiten du espedientea izapidetzea. AEMPSk berak ere esaten du sendagai horiek ez direla ordezgarriak eta 2009-04-24ko oharrean (II. eranskinean dago erantsita), AEMPSk adierazten du, pazienteen osasuna babeste aldera, sendagai biologikoak ezingo direla ordeztu sendagaia emateko momentuan, nola eta sendagaia agindu duen medikuak ez duen horretarako baimena ematen espresuki. Gainera, konplexutasun tekniko hori dela-eta, sendagai biologikoak komertzializatzeko baimena Europako osasun-agentziak, EMAk, bakarrik emango du, eta ez agentzia nazionalek.
III. eranskinean ematen da alegazio hauetan aipagai diren sendagai esklusibo horien zerrenda eta, adibide gisa, CIMAtik ateratako egiaztagiri bat, sendagai batek hornitzaile bakarra duela egiaztatzen duena (ADALIMUMAB printzipio aktiboa duen sendagai bakarra HUMIRA da).
5.– Txostenean aipatzen diren farmako horiek ia denak ospitalean erabiltzekoak dira, eta horrek esan nahi du konplexutasun tekniko handiko sendagaiak direla, patologia larriak direnean ematen direnak, patologia ezgaitzaileak, diagnostikatzen oso zailak, asistentzia-eskaria aurrez zehaztea ezinezkoa denean, pazienteentzako eta gero kontsumitzeko. Gainera, oso kostu handikoak izaten dira.
Zerbitzu-erakundeek erosketak kudeatzen dituzte asistentzia-premiei berehala erantzun ahal izateko moduan. Sendagaiak funtsezko hornigaiak dira asistentzia-zerbitzuen funtzionamendurako; ezin zaio zerbitzua emateari utzi kontratazio-espedientea prestatu eta lizitazioa egin bitartean, konplexutasun tekniko handiko prozedura delako, zehaztapen oso konkretuak dituzten farmazia-merkatuko kanpo-elementuek baldintzatua. Konplexutasun horri erantsi behar zaio sendagaiak, oro har, forma farmazeutiko edo galeniko desberdinetan ematen direla (konprimituak, kapsulak, disoluzioan, injektagarriak, etab.), dosifikazio desberdinetan, eszipiente, iraungitze-data, egonkortasun eta baldintza eta erabiltzeko indikazio desberdinekin. Bestalde, hornitzaileek baldintza logistiko desberdinak eskaintzen dituzte eta hori ere aztertu beharrekoa izaten da.
Aldez aurretik egiten den analisi hori teknikariek egiten dute, konplexua da eta lan handikoa, eta denbora bat behar izaten da izapidetzeko. Denbora hori kontratazio-espedientearen barruan kontatzen da, baina ez du eraginik kontratu txikiko erosketak murrizteko.
Ondorioz, kalitateko osasun-asistentzia bermatu ahal izateko, nahitaezkoa da espedienteak hasi aurretik egin beharko diren ekintzak zehaztea, kontrataziorako baldintza tekniko, ekonomiko eta logistiko egokienak zehaztu ahal izateko.
Alegazioak
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ez-betetze gisa kalifikatu dituen 38.159 mila euroetatik, 11.027 behintzat (% 29), eskabidea egiten den egunean indarrean dagoen kontratu batek babestutako kodea duten sendagaienak dira. Froga gisa ematen da euskarri-dokumentazio hau:
– IV. eranskina (sendagaien zerrenda, Aldabide-SAP esparru-kontratuaren zenbakia eta kontratuaren hasiera- eta amaiera-data).
– V. eranskina: eskabidea egin zen egunean kontratuak indarrean zeudela bermatzen duten espedienteen eta kontratuen zerrenda.
Gainerako produktuak
Alegazioa
2012ko urtarrilean OSAKAT proiektuari ekin zion Osakidetzak, materialen katalogoa definitzeko eta arazteko eta, orobat, katalogoa efizientziaz kudeatu ahal izateko antolamendu-eredua eta tresna informatikoa definitzeko. Proiektuaren lehenengo zatia 2013ko otsailaren erdi aldera amaitu zen, material sanitarioaren kode berriak Katalogo berrira migratu zirenean. Erabiltzaileek interferentziarik egin ez dezaten migrazio-lanetan, zentroei aditzera eman zitzaien 2012ko abenduaren 20tik aurrera, migrazioa osatu arte (2013ko otsailaren 8-9-10), ez zitzatela mekanizatu sistema informatikoan epealdi horretan egindako espediente-esleipenak.
Migrazioa egindakoan, kode berrien definizioan errore garrantzitsuak zeudela ikusi zen, eta horrek behartu zuen enpresa kontsultorea etengabe jardutera sortutako material-kode berriak eta erosketa-dokumentuak zuzentzen: esparru-kontratuak, entregatzeko planak, etab. Horregatik, espediente administratiboetan esleitutako material-eskabide asko Zuzeneko erosketa bidez egin ziren, esparru-kontratuari egotzi beharrean.
Errore horien ondorioz, gainera, Zuzendaritza Nagusiak ez zien ekin Administrazio Kontseiluak 2013rako onartutako espediente batzuei. Jarraian ematen da Administrazio Kontseiluak 2013rako onartuta egon arren, lizitatu edo esleitu ez ziren espedienteak:
III.– Barne-kontroleko sistemari eta kudeaketa-prozedurei buruzko gogoetak.
III.2.– Pertsonal-gastuak.
– Ez dago dokumentuetan jasota 105 izendapen egiteko erabili den prozedura.
Alegazioa
Gai hauei dagokienez, 2011. eta 2012. urteetako fiskalizazio-txostenei egindako alegazioak errepikatu nahi ditugu. Laburbilduz, alderdi hauetan zentratzen dira alegazio horiek:
▪ Osakidetzan, lan-eskaintza publikoen eta dagozkien deialdi publikoen bidez hornitzen dira behin betiko lanpostuak, eta zehatz-mehatz betetzen dira publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak.
▪ Lanpostuak aldi batez betetzeko, mugigarritasunerako, zerbitzu-eginkizunetarako, aldi baterako barne-sustapenerako eta aldi baterako kontrataziorako Akordioetan onartutako irizpideei jarraitzen zaie.
▪ Hautaketa-prozesu guztietan, nahitaezkoa izan da lanpostu bakoitzerako ezarritako titulazio-eskakizunak betetzea.
▪ Osakidetzan, langileen alorrean ezarritako prozedurak direla eta, gero eta jardun gehiago egiten dira elektronikoki.
– Denbora-mugak gainditu egin dira espediente batzuetan: zerbitzu-eginkizunetarako 2 urteko muga 35 espedientetan eta goragoko kategorietako funtzioetarako urtebeteko muga 47 espedientetan.
Alegazioa
Puntu honetan azaldu behar dugu aldi baterakoen eta bitartekoen izendapenen iraupenak, bai eta zerbitzu-eginkizunenak, aldi baterako barne-sustapenenak eta abarrenak ere, zerbitzu-erakundeetan sortzen diren beharrei aurre egiteko helburua dutela, kalitatezko osasun-prestazioa eta eskariari dagokiona emateko. Zerbitzuen jarduera mantentzeko behar den denborarako izaten dira izendapenak, eta horretarako ezarritako prozeduren bidez lanpostuak legez bete arte irauten dute, indarrean dagoen legedia betez.
Edonola ere, eta zerbitzu-eginkizunen iraupenari buruzko oharraren inguruan, adierazi behar dugu:
55/2003 Legeak, abenduaren 16koak, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarenak, 1. artikuluan zehazten du legearen xedea dela Osasun Sistema Nazionala osatzen duten osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioan funtzionario-harreman berezia arautzeko oinarriak ezartzea, pertsonal horren Estatutu Markoaren bitartez.
Era berean, 2. artikuluan «Aplikazio-eremua» mugatzen du, honela:
«1.– Lege hau aplikatu zaio autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasun-zentro eta -erakundeetan edo Estatuko Administrazio Orokorreko osasun-zentro eta -zerbitzuetan lan egiten duen pertsonal estatutarioari.
2.– Lege honetan aurreikusita ez dagoenerako,... dagokion Administrazioak funtzio publikoari buruz ezarritako xedapenak eta printzipio orokorrak aplikatuko zaizkio pertsonal estatutarioari. ...».
Bestalde, 3. artikuluan ezartzen du lege horretan jasotako oinarrizko araudia garatzeko, Estatuak eta Autonomia Erkidegoek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, osasun-zerbitzu bakoitzeko pertsonal estatutarioari aplikatu beharreko estatutuak eta gainerako arauak onartuko dituztela.
Eta Estatutu Marko horrek, 39. artikuluan arautzen ditu berariaz zerbitzu-eginkizunak, honela:
«1.– Zerbitzu-premiak direla eta, plaza edo lanpostu bat hutsik dagoenean edo aldi batez langilerik gabe, zerbitzu-eginkizunetan bete ahal izango du kategoria eta espezialitate horretako pertsonal estatutarioak.
Kasu horretan, interesdunak benetan betetzen duen plaza edo lanpostuari dagokion lansaria kobratuko du, lansari hori ez baldin bada langileak jatorrizko plazan duena baino txikiagoa, horrela bada, jatorrizko plazarena kobratuko baitu.
2.– Pertsonal estatutarioak zerbitzu-eginkizunak egin ditzake aldi batez, plaza edo lanpostu jakin bati adskribatuta ez dauden funtzio bereziak betetzeko.
Hala denean, interesdunak bere jatorrizko plazari edo lanpostuari dagozkion lansariak jasoko ditu.
3.– Zerbitzu-eginkizunetan diharduenak bere jatorrizko plaza edo lanpostua erreserbatzeko eskubidea izango du».
6/1989 Legeak, uztailaren 6koak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 2. artikuluan ezartzen du lege hori aplikatuko zaiola erakunde hauen zerbitzuan diharduen pertsonalari:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta horren erakunde autonomoak,
b) Herri Kontuen Euskal Epaitegia,
c) Lan Harremanen Kontseilua,
d) Foru-administrazioa eta tokikoa eta horien Erakunde Autonomoak,
e) Euskal Herriko Unibertsitatea, 11/1983 Lege Organikoan, abuztuaren 25ekoan, Unibertsitatea Erreformatzekoan, aurreikusitakoaren arabera, unibertsitatearen autonomia errespetatuz betiere, eta
f) Batzar Nagusiak.
Gainera, espresuki zehazten du:
Lege hau aplikatuz, arau espezifikoak eman ahal izango dira, legea osasun, irakaskuntza eta ikerketako pertsonalaren berezitasunei egokitu ahal izateko.
Lege hau osagarria izango da bere aplikazio-eremukoak ez diren euskal Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten langile guztientzat.
Euskal Funtzio Publikoaren Legeak hamabigarren xedapen gehigarrian ezartzen du:
«Pertsonal medikoaren Estatutu juridikoan, Gizarte Segurantzako osasun-erakundeetako medikuez besteko osasun-pertsonalaren Estatutuan, Gizarte Segurantzako osasun-erakundeen zerbitzura diharduen osasun-pertsonalaz bestekoaren Estatutuan, baita abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriak dioen mediku aholkularien osasun-kidego eta -eskaletakoan araututako Gizarte Segurantzako pertsonala ere, apirilaren 25eko 14/1986 Legean aurreikusitakoaren arabera eta honetan adierazitako printzipioen esparruan, Eusko Legebiltzarraren Legez zuzenduko da. Bien bitartean, aipatu langilego hori, lege honen II., IV., V. eta VI. tituluetan eta bakoitzari dagokion estatutuan dauden oinarrizko xedapenetan agindutakoak zuzenduko du».
Argi dago gaur egun indargabetuta dauden Estatutu Juridikoei egiten zaizkien erreferentziak abenduaren 16ko 55/2003 Legeak onartutako osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari egindako erreferentzia gisa ulertu behar direla, hor jasotzen baitira Osakidetzako pertsonal estatutarioari aplikatu beharreko oinarrizko xedapenak.
Are gehiago, adierazi behar dugu, edonola ere, Euskal Funtzio Publikoaren Legetik zuzenean aplikatzekoak izango liratekeen arauak II., IV., V. eta VI. tituluetan jasotakoak direla, eta horietan ez direla arautzen zerbitzu-eginkizunak, 54. artikulua baita zerbitzu-eginkizunak arautzen dituena (III. titulua, IV. kapitulua, hirugarren atala).
Beraz, abenduren 16ko 55/2003 Legearen, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzkoaren, 39. artikulua Osakidetzako pertsonalari zuzenean aplikatu beharreko oinarrizko araudia da eta hor ez zaio inolako denbora-mugarik ezartzen iraupenari.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritakoak izaera osagarria du, araudi espezifikoak ezer aurreikusten ez duenean bakarrik aplikatzekoa da, eta, azaldu dugun bezala, hori ez da gertatzen kasu honetan.
– Nominako lanpostu funtzionala ez dator bat, edo ez da baliokidea, izendapeneko lanpostuarekin 13 kasutan.
Alegazioa
Puntu honi dagokionez, gaiari buruzko informazioa eskatuko zaie dagokien erakundeei, eta horren arabera egingo ditugu egin beharreko alegazioak, aurrerago aurkeztuko dugun dokumentu batean.
– Aldi baterako hainbat osagarriri (hala nola mediku-guardiak, kategoria handiagoko lanak, txandak, gaueko lana, jaiegunak, lokalizazioa eta autokontzertazioa) buruzko arau espezifikoak dauden arren, oro har, oraindik ere arau-hausteak gertatzen dira, batik bat benetan emandako zerbitzuen dokumentazio justifikatzailerik ez dagoelako eta organo eskudunek onartu ez dituztelako.
Alegazioa
Lehenik eta behin, esan behar dugu txandena osagarri espezifiko bat dela, finkoa eta aldizkakoa, lanpostu bati dagokion lana txanda desberdinetan egin izana (txandakako sistema) ordaintzeko dena.
Benetan egindako zerbitzuak dokumentuekin justifikatu ez direlako eta organo eskudunek onartu ez dituztelako ez-betetzeak izan direla esaten den lansari-kontzeptu horiei dagokienez, azaldu behar da jarduera karteldegian edo txanda-planifikatzailean adierazten dela, karteldegi hori Giza Baliabideak Kudeatzeko Sisteman integratuta dagoela, eta bertan egiten dela denboren kudeaketa.
Karteldegi horretan, alde batetik, jardueraren datu teorikoa jasotzen da -hau da, programatuta dagoena-, eta, bestetik, karteldegi erreal deritzonean, benetan gauzatutako jarduera eta gainerako gertakariak (absentziak eta presentziak) jasotzen dira, nominan eragiten dutenak. Pentsatzekoa denez, zentro bakoitzak kudeatzen ditu karteldegietako aldaketak, jarduteko prozeduren eta barne-protokoloen barruan. Ondorioz, benetan gauzatutako jarduera ordaintzen da nominan.
Zenbait bide formal zehazteko aukera kontuan har daiteke, jarduera baimentzeko eta, gero, kontsignatzeko, nominan ordaindua izan dadin; dena den, ezin dugu alde batera utzi gai honen eta beronen kudeaketaren konplexutasuna. Hala eta guztiz ere, karteldegiak jarduera erreala jasotzen du, eta, beraz, irtenbide formal posibleek ez dute asistentzia-zerbitzuaren kalitatea urritu behar, ez eta denborak kudeatzeko aipatutako tresnak ematen duen kudeaketa-sistematika ere.
Azaldutako guztiaz gain, uste dugu komeni dela aipatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzan prozesu jakin batzuk egiten ari direla, hala nola kontrol-elementuak. Hain zuzen, 2008. urtetik, lansarien kudeaketako prozesu korporatiboak (nominak eta gizarte segurantza) ISO 9001 2008 arauaren ziurtagiria du. Ziurtagiri horrek hiru urterako balio du. Hiru urte horietan, urtero barneko nahiz kanpoko kontu-ikuskapenak egiteko eskatzen du arauak.
Prozesu horretan definitutako adierazleak Osakidetza osoaren mailakoak eta zerbitzu-erakundeen mailakoak dira. Adierazle horiek Zuzendaritza Nagusian aztertzen dira, Batzordean eta erakunde bakoitzean. Adierazleak hiru hilabetetik behin bidaltzen zaizkie zerbitzu-erakunde batzuei, eta sei hilabetetik behin beste batzuei, aztertu eta justifika ditzaten eta egokitzat jotzen dituzten neurriak har ditzaten.
Zerbitzu-erakunde bakoitzean detektatzen diren gorabeherak Zuzendaritza Nagusian, batzordean eta zerbitzu-erakundeetan ere aztertzen dira, zuzentzeko eta hobekuntzak ezartzeko, berriz gerta ez daitezen.
Azken aldian adierazle hauekin egiten da lan:
1) Txanda-osagarria kobratzen dutenen zerrenda.
Txosten bat definitu da nominako datuak (txanda-osagarria kobratzen dutenenak nahiz ez dutenenak) kontrastatzeko karteldegiko lanaldien eta laneko txanden informazio mekanizatuarekin.
Ateratzen den langile-zerrenda erakundeetara bidaltzen da egiazta dezaten. Txanda-osagarria kobratzen dutenen baina txanda bakarrean lan egiten dutenen, eta, alderantziz, txanda batean baino gehiagotan lan egin arren osagarria kobratzen ez dutenen zerrenda da.
2) Ospitalizazioko osagarria kobratzen dutenen zerrenda.
Txosten bat definitu da nominako datuak (ospitalizazioko osagarria kobratzen dutenenak nahiz ez dutenenak) kontrastatzeko adskripzioko dibisioaren edo antolamendu-unitatearen (ospitalea) informazioarekin.
Ateratzen den langile-zerrenda erakundeetara bidaltzen da egiazta dezaten. Ospitalizazioko osagarria kobratzen dutenen baina pertsonaleko dibisio gisa ospitalea ez dutenen, eta, alderantziz, pertsonaleko dibisio gisa ospitalea izan arren ospitalizazioko osagarria kobratzen ez dutenen zerrenda da.
3) Lanaldi zatituko osagarria kobratzen dutenen zerrenda.
Txosten bat definitu da nominako datuak (lanaldi zatituko osagarria kobratzen dutenenak nahiz ez dutenenak) kontrastatzeko karteldegiko lanaldien eta laneko txanden informazio mekanizatuarekin (lanaldi zatituan lan egiten dutenak kode berezi batekin markatzen dira karteldegian).
Ateratzen den langile-zerrenda erakundeetara bidaltzen da egiazta dezaten. Lanaldi zatituko osagarria kobratzen dutenen baina karteldegian zirkunstantzia hori jaso gabe dutenen, eta, alderantziz, goiz eta arratsaldez lan egin arren osagarri hori kobratzen ez dutenen zerrenda da.
Beraz, adierazle horien helburua da zerbitzu-erakunde bakoitzak egiaztatzea ordainketak ondo egiten ari direla, eta benetan egindako jardueragatik ordaintzen dela.
III.3.– Kontratazioa.
Aurreko ekitaldietan 101,9 milioi euroan esleitutako eta 2013an aldatu, luzatu edo egikaritutako 13 espedienteren lagina aztertu dugu, bai eta ekitaldi horretan 115 milioi euroan esleitutako 48 kontratazio-espediente ere.
III.3.1.– Aurreko ekitaldietan esleitutako espedienteak.
Guztira 4,9 milioi euroan esleitutako obra-espediente batean eta hornidurako beste batean, hasierako egikaritze-epea, hurrenez hurren, 10 hilabetetik 18 hilabetera eta 21etik 36ra luzatu da, hurrenez hurren, eta, beraz, ez da bermatu sektore publikoaren kontratazioan nagusi den duen funtsen erabilera efizientea ez da bermatu (8 eta 11 zenbakiko espedienteak).
8 zenbakiko espedientea Obra de reforma del Bloque Quirúrgico Dr. Areilza en el H.U. Basurto - Basurtuko UOko Areilza dk. Bloke kirurgikoa erreformatzeko obrak.
Alegazioa
Espediente horri bi bider aldatu zaio kontratu-epea, eraikuntza-prozesuan definizio berriak sartu behar izan direlako ospitale-premia berriek eta araudi berria bete beharrak eraginda, kontuan izanda hori dena obra esleitu ondoren eta, gainera, obrak hasita zeudela gertatu dela.
Ospitale-premiei dagokienez, aldaketa handiena izan zen «Bizkorketa»ko box «guztietako» oheburuko unitate «guztiak» aldatu behar izatea. Erabateko aldaketa izan zen, boxen konfigurazioa eta banaketa aldatzera behartu zuen, eta horregatik aldaketa handiak egin behar izan ziren obra zibilaren exekuzioan eta bilakaeran eta oheburuko unitateek behar dituzten instalazio guztietan: instalazio elektrikoak, lineak, entxufeak, informatikako puntuak, informatikako lineak, gasak eta gasen instalazioak eta hodiak, argiteria eta datu-hartzeko gailuak.
Premia berriak eragindako beste aldaketa garrantzitsu bat bizkorketako boxek ondo funtzionatzeko behar diren funtsezko lanpara kirurgikoak instalatzea izan zen.
Araudi berriak behartuta egin beharreko aldaketak ere bereziak izan dira, eta eragin handia izan dute instalazio eta araudi garrantzitsuetan, hala nola:
A) Suteen kontrako instalazioak, intzidentzia guztiekin: babesak, ate-zabalerak, kableatuak, detektagailuak.
B) «Ahots eta Datu Sarea»ren araudia eguneratzea.
C) Argiztapenean energia aurrezteko araudi berrira egokitzea eta luminaria guztiak Led argietara aldatzea.
D) Garraio pneumatikoan postu berriak jarri beharko dira.
E) Eta, azkenik, klimatizazio berria, hotz/bero parametro berriekin, hezetasun-baldintza okerrenetan gehienez ere 24º inguruko tenperaturak mantentzeko uztailetik irailera bitartean.
11 zenbakiko espedientea. Adq. e implant. pdto. comercial mecan. puesto de trabajo enfermería - Erizaintzako lanpostua mekanizatzeko produktu komertzial bat eskuratu eta inplementatzea
Alegazioa
Espediente horri egindako luzapenari dagokionez, esan behar dugu memorian azaltzen zirela arrazoiak, hots:
1.– Osakidetzari egoztekoak diren baliabide-antolamenduaren mugek eragindako atzerapena; aplikazioa inplementatzea asko atzerarazi du horrek.
2.– Osakidetzan lan egiteko moduari egokitzeko moldaketak, erizaintzako informazio-sistemak erabiltzen dagoen esperientzia zabala eta prozesuen akoplamendua kontuan izanda, eskainitako produktu komertziala egokitu egin behar izan delako erakunde osoan zabaldu aurretik.
Lehenengo puntu horri buruz, OsaNAIA aplikazioa inplementatu da, eta horrek ekarri du, informazio-sistema berri bat martxan jartzeaz gain, zainketen metodologia eta erizainek zainketa horiek aplikatzeko erabiltzen duten laneko sistematika aldatzea, OsaNAIA aplikazioaren barruan NANDA, NIC eta NOC taxonomien erabilera inplementatzean.
Metodologia horri jarraituz, protesi, dispositibo, zauri, erredura, ostomia, eskala eta konstanteekin lotuta ez dauden balorazio-datuak elkartu egin dira OsaNAIAn, NANDAk 2009-2011 edizioan ezarritako domeinuen arabera. Elkarte horren helburua da eskaintza automatizatua bideratzea NANDAren erizaintzako diagnostikoetan oinarrituta aurrekonfiguratutako zainketa-planen sistemaren bidez, diagnostikoaren eskaintza atera dadin diagnostiko horri dagokion domeinuan erregistratutako balorazio-datuetan bakarrik oinarrituta. Irizpide gisa erabili izan balira Virginia Henderson-en hamalau premiak, diagnostiko asko hainbat premiaren arabera banatutako aldagai desberdinei lotuta geratuko lirateke, eta horrek gehiegi konplikatuko luke eskaintza automatizatua eta gero profesionalak egin beharreko aukera.
NANDA, NIC eta NOC taxonomietan oinarritutako metodologia berriak ikasteko prestakuntza OsaNAIA soluzioa zabaltzen ari zen garai berean eman zaie Osakidetzako erizainei eta horrek behartu du OsaNAIA zabaltzeko prozesua sareko erizain guztien prestakuntza metodologikoari egokitzera.
III.3.2.– 2013an esleitutako espedienteak.
Lizitazio-iragarkiak dio administrazio-klausula partikularren plegura jotzeko hautatutako irizpideen eta bakoitzaren haztapenaren berri jakiteko, baina informazio hori ez du jasotzen iragarkian bertan, legeak agintzen duen bezala, 18 milioi euroan esleitutako 9 hornidura-espedientetan eta 2 zerbitzu-espedientetan (SPKLTBren 150.5 artikulua): (5, 16, 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26, 32 eta 33 zenbakiko espedienteak).
15 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1421/O301/0000/122012 Catéteres para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako kateterrak.
16 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1438/O301/0000/122012 Drenajes, introductores y guías para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako drainatzeak, sartzaileak eta gidak.
17 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1455/O301/0000/122012 Material para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako materiala.
18 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0811/O301/0000/052012 Material de endoscopia - Endoskopiako materiala.
Alegazioa
Hornidura-espediente ireki honi hasiera eman zitzaionean, BOEn –bertako webgunearen bidez– lizitazio-iragarkiak argitaratu zirenean, oso leku gutxi zegoen testua sartzeko, eta horregatik egiten zen bidalketa Eusko Jaurlaritza/Osakidetzako kontratatzailearen profilera, han zeudelako dokumentu guztiak, bereziki baldintzen karatula, 30. puntuan irizpideak eta puntuazioa azaltzen zituena. Uste dugu kontratatzailearen profilera bideratuz emandako informazioak betetzen duela lizitatzaileekiko gardentasunaren eta informazioaren agindu legala. Hala ere, orain gorabehera hori konponduta dago eta irizpide eta azpiirizpideak eta bakoitzaren haztapena xehetasunez adierazten dira pleguetan eta iragarkietan, Oinarrietara bidalketa orokorrik egin gabe.
20 zenbakiko espedientea G/110/20/1/1468/O631/0000/122012 A.M Adquisición de material de hemodinámica para el H. Galdakao-Usansolo - Galdakao-Usansolo ospitalerako hemodinamikako materiala eskuratzeko E.A.
Alegazioa
Egia da Europar Batasunaren aldizkari ofizialean (EBAO) argitaratutako iragarkian ez direla adierazten esleipen-irizpideak, eta baldintza-plegura bideratzen dela, han baitaude xehetasunez azalduta irizpideak eta balorazio-formulak. Hala ere, BOEn 2013ko urtarrilaren 17an (15. zk.) argitaratutako iragarkian 3 d) puntuan aipatzen dira, labur bada ere, irizpideak eta bakoitzaren haztapena.
23 zenbakiko espedientea G/110/20/1/1484/O621/0000/122012 Fuentes radioactivas 125i tratamiento de cáncer de próstata por medio de implantes permanentes, así como el mantenimiento y actualización de los equipos necesarios para dicha técnica braquiterápica - 125I iturri erradioaktiboak hornitzea prostatako minbizia tratatzeko inplante iraunkorren bidez, eta teknika brakiterapiko horretarako behar diren ekipamenduen mantentzea eta eguneratzea.
24 zenbakiko espedientea G/112/20/1/1479/O621/0000/122012 Productos y equipos necesarios para realizar técnicas de análisis clínicos de rutina y urgencia - Errutinazko eta urgentziako analisi klinikoen teknikak egiteko produktuak eta ekipamenduak.
25 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0590/O621/0000/032013 Material diverso para el servicio de endoscopia - Endoskopia zerbitzurako hainbat material.
Alegazioa
SPKLTBren 150. artikuluko 5. paragrafoak agintzen du «hautatutako irizpideak eta bakoitzaren haztapena lizitazio-iragarkian adieraziko dira (...)» eta, beraz, Kontratazio Organo honen iritziz, betetzen da legearen espiritua BOEn eta EBAOn argitaratutako lizitazio-iragarkietan, argi adierazten delako zein dokumentu publikotara jo dezaketen interesdunek esleipen-irizpideak eta bakoitzaren haztapena ezagutzeko.
26 zenbakiko espedientea G/110/80/1/0312/O101/0000/012013 A.M Material desechable para cirugía oftálmica y cesión de equipos - Begiko kirurgiarako erabili eta botatzeko materiala, eta ekipamenduak lagatzeko E.A.
Alegazioa
Lizitazio-iragarkietan espresuki azaltzen dira aplikatuko diren esleipen-irizpideak. Lizitatzaileek aurkeztu behar dituzten eskaintzak betetzeko egokitasuna kontuan izanda, Irizpide bakoitzaren puntuazio globala (Objektiboa eta Subjektiboa) ematen da, irizpide bakoitzaren banakapena kontratazioa arautzen duen administrazio-klausulen pleguaren karatulan ematen delako xehetasunez, eta karatula hori lizitazioan interesa duten erakunde guztien eskura dagoelako.
Erantsita doaz BOEn eta EBAOn argitaratutako iragarkien kopiak, 7-14 dokumentuetan.
32 zenbakiko espedientea G/207/20/1/0773/O221/0000/052013 Limpieza y desinfección de varios centros de salud - Hainbat osasun-zentro garbitzea eta desinfektatzea.
Alegazioa
Egia da Europar Batasunaren aldizkari ofizialean (EBAO) argitaratutako iragarkian ez direla adierazten esleipen-irizpideak, eta baldintza-plegura bideratzen dela, han baitaude xehetasunez azalduta irizpideak eta balorazio-formulak. Hala ere, BOEn argitaratutako iragarkian 3 d) puntuan aipatzen dira, labur bada ere, irizpideak eta bakoitzaren haztapena.
33 zenbakiko espedientea G /207/20/1/1152/O421/0000/092012 Limpieza de los centros de salud - Osasun-zentroak garbitzea.
Alegazioa
BOEn argitaratutako lizitazio-iragarkian, egia da, ez dira adierazten esleipen-irizpideak. Baina aipatzen dira EBAOn argitaratutako lizitazio-iragarkian.
– Halaber, 63,6 milioi euroan esleitutako 23 hornidura-espedientetan, lizitazio-iragarkiak adierazten du aldaerak edo hobekuntzak aurkezteko aukera dagoela, baina ez du zehazten zein elementuri buruz eta zein baldintzatan aurkez daitezkeen (SPKLTBren 147.2 artikulua): (15, 16, 17, 18, 20, 23, 24, 25, 29, 30, 31, 41, 42, 43, 44, 46, 48 eta 49 espedienteak).
15 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1421/O301/0000/122012 Catéteres para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako kateterrak.
16 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1438/O301/0000/122012 Drenajes, introductores y guías para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako drainatzeak, sartzaileak eta gidak.
17 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1455/O301/0000/122012 Material para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako materiala.
18 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0811/O301/0000/052012 Material de endoscopia - Endoskopiako materiala.
Alegazioa
Hornidura-espediente ireki honi hasiera eman zitzaionean, aipatzen zen aldaerak onartu ahal izango zirela, baina ez zen zehazten zein elementuri buruzko aldaerak eta zein baldintzatan aurkez zitezkeen. Ulertzen zen, oker bazen ere, prezioa oinarrizko eskaintzaren (OE) berdina izan zitekeela, edo ez, eta beste prestazio batzuk aurkeztu behar zirela, xedea aldatu gabe, beste ezaugarri batzuk eskaintzen zituztenak.
19 zenbakiko espedientea G/207/20/1/1191/O431/0000/102012 Limpieza y lavandería centros Comarca Interior - Barrualdeko Eskualdeko zentroetako garbitasuna eta arropa-garbitegia.
20 zenbakiko espedientea G/110/20/1/1468/O631/0000/122012 A.M Adquisición de material de hemodinámica para el H.Galdakao-Usansolo - Galdakao-Usansolo ospitalerako hemodinamikako materiala eskuratzeko E.A.
Alegazioa
Ez dago alegaziorik, dagoeneko zuzenduta dago. Akatsa konpontzeko behar ziren neurriak hartu ditu Osakidetzak.
23 zenbakiko espedientea G/110/20/1/1484/O621/0000/122012 Fuentes radioactivas 125i tratamiento de cáncer de próstata por medio de implantes permanentes, así como el mantenimiento y actualización de los equipos necesarios para dicha técnica braquiterápica - 125I iturri erradioaktiboak hornitzea prostatako minbizia tratatzeko inplante iraunkorren bidez, eta teknika brakiterapiko horretarako behar diren ekipamenduen mantentzea eta eguneratzea.
24 zenbakiko espedientea G/112/20/1/1479/O621/0000/122012 Productos y equipos necesarios para realizar técnicas de análisis clínicos de rutina y urgencia - Errutinazko eta urgentziako analisi klinikoen teknikak egiteko produktuak eta ekipamenduak.
25 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0590/O621/0000/032013 Material diverso para el servicio de endoscopia - Endoskopia zerbitzurako hainbat material.
Alegazioa
SPKLTBren 147. artikuluak ezartzen duenez «Esleipenean diruaz besteko irizpideak ere kontuan izan behar direnean, kontratazio-organoak aukeran du lizitatzaileek aurkeztutako aldaerak edo hobekuntzak kontuan hartzea, baldin eta administrazio-klausula zehatzen pleguak berariaz horretarako aukera ematen badu». Horrela denean, artikulu bereko 2. paragrafoak zehazten du kontratuaren lizitazio-iragarkian adieraziko dela zein elementuri buruz eta zein baldintzatan aurkez daitezkeen. Madrileko Erkidegoko Kontratazio Publikoko Auzitegi Administratiboak 2012ko urtarrilaren 18an emandako 4/2012 Ebazpenean adierazten zuen: SPKLTBren 147. artikuluak lizitazio-iragarkiaren edukiari buruz literalki esaten duena esan arren, SPKLTBk benetan esaten duena da administrazio-klausula partikularren plegua dela aldaerak aurkezteko aukera mugatzeko leku egokia. Plegua da eskatutako prestazioaren eduki osoa eta kontratua betetzeko baldintzak arautzen dituena.
29 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0781/O661/0000/052013 Prótesis de rodillas - Belauneko protesiak.
30 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0782/O661/0000/052013 Prótesis de caderas - Aldakako protesiak.
31 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0289/O661/0000/012013 Material para osteosíntesis - Osteosintesirako materiala.
Alegazioa
Egia da espediente horien iragarkietan ez direla zehazten aldaera edo hobekuntzen baldintzak eta/edo elementuak, baina pleguei erreferentzia orokorra egiten zaie, eta han zehazten dira aldaeren baldintzak, zehazki, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatularen 28.7 puntuan; 0289/13 espedientean karatularen 30.2 puntuan zehazten dira hobekuntzen baldintzak, eta gainerako espedienteetan hobekuntzak ez dira esleipen-irizpide. Gorabehera hori zentroko kontu-hartzailetzak nabarmendu zuen, eta egun jada zuzenduta dago.
EBAOn oraintsu argitaratutako iragarki bat aurkezten da (2015-04-25), erakusteko, VI.3) puntuan zehazten direla aldaera tekniko eta/edo ekonomikoen elementuak eta baldintzak (eskaintza bateratuak). Erantsita doaz, 15-19 dokumentuetan.
46 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0300/OSC1/0000/012013 A.M Medicamentos Cinacalcet (DOE), Sevoflurano (DOE), Paricalcitol (DOE), Ritonavir (DOE),Tigeciclina(DOE),... - Zinakalzet (DOE), Seboflurano (DOE), Parikalzitol(DOE), Eritonabir (DOE),Tigeziklina(DOE)...botiken E.A.
Alegazioa
Erantsitako dokumentuek egiaztatzen duten bezala, lizitazio-iragarkian adierazten da aldaerarik ez dela onartzen. 20 eta 21. dokumentu erantsiak dira.
41 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0356/OSC1/0000/012013 A.M Imatinib (DOE) - Imatinib (DOE) E.A.
48 zenbakiko espedientea G/100/20/1/1406/OSC1/0000/122012 A.M Mifamurtida , Inmunoglobulina de conejo antitimocitos humanos, Acido zoledrónico, Dasatinib, Fentanilo - Mifamurtida, giza timozitoen aurkako untxi immunoglobulina, Azido zoledronikoa, Dasatinib, Fentanilo E.A.
49 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0855/OSC1/0000/062013 A.M Ziprasidona (DOE), Aciclovir (DOE), Eribulina (DOE), Eltrombopag (DOE), Gefitinib (DOE), Atosiban (DOE),...- Ziprasidona (DOE), Aziklobir (DOE), Eribulina (DOE), Eltrombopag (DOE), Gefitinib (DOE), Atosiban (DOE) E.A.
Alegazioa
BOE eta EBAOko iragarkian bideratzen da Preskripzio teknikoen pleguko eta Administrazio-klausula partikularren pleguko apartatuetara, eta, beraz, apartatu horiek irakurrita lizitatzaileek ezagut ditzakete aldaera onartzeko ezarritako baldintzak.
Erantsitako 32-37. egiaztagirietan ikus daiteke.
42 zenbakiko espedientea G/100/20/1/1051/OSC1/0000/082012 A.M Teicoplanina, Dinoprostona, Basiliximab, Asociación de polivitamínico sin minerales para uso parenteral - Teikoplanina, Dinoprostona, Basiliximab, erabilera parenteralerako mineral gabeko polibitaminiko asoziazioa E.A.
43 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0715/OSC1/0000/042013 A.M Cisatracurio (DOE), Remifentanilo (DOE), Piperacilina/Tazobactam (DOE), Picosulfato (DOE),... - Zisatrakurio (DOE), Remifentanil (DOE), Piperazilina/Tazobaktam (DOE), Pikosulfato (DOE),... E.A.
44 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0469/OSC1/0000/022013 A.M Olanzapina (DOE), Clozapina (DOE), Metilprednisolona (DOE), Asociación de antirretrovirales. - Olanzapina (DOE), Klozapina (DOE), Metilprednisolona (DOE), erretrobirusen aurkako asoziazioa E.A.
Alegazioa
Ez dago alegaziorik, dagoeneko zuzenduta dago. Akatsa konpontzeko behar ziren neurriak hartu ditu Osakidetzak.
– Pleguek hutsuneak dituzte esleipen-irizpideen balorazio- eta haztapen-metodoak zehaztean, 4,5 milioi euroan esleitutako 4 hornidura-espedientetan (SPKLTBren 150. artikulua): 15, 16, 17 eta 18. espedienteak.
15 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1421/O301/0000/122012 Catéteres para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako kateterrak.
16 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1438/O301/0000/122012 Drenajes, introductores y guías para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako drainatzeak, sartzaileak eta gidak.
17 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1455/O301/0000/122012 Material para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako materiala.
18 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0811/O301/0000/052012 Material de endoscopia - Endoskopiako materiala.
Alegazioa
Ez dago alegaziorik. Material-hornidura horien eskaintzak baloratzeko eta aginduzko txostena egiteko, balio-judizioan oinarritutako irizpide oso orokorrak ezarri ziren. Gaur egun, ezaugarri teknikoak baloratzeko irizpideak xehatuta eta zerrendatuta ematen dira, kontratuaren xedearekin zuzenean erlazionatuta eta Eskaintza onuragarriena zein den erabakitzeko juzgu zuzena ematen laguntzeko pentsatuta.
– Pleguek bermea eratzeko betebeharretik salbuesten dute esleipenduna, justifikaziorik eman gabe, 4,5 milioi euroan esleitutako 4 hornidura-espedientetan (SPKLTBren 95.1 artikulua): 15, 16, 17 eta 18. espedienteak.
15 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1421/O301/0000/122012 Catéteres para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako kateterrak.
16 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1438/O301/0000/122012 Drenajes, introductores y guías para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako drainatzeak, sartzaileak eta gidak.
17 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1455/O301/0000/122012 Material para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako materiala.
18 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0811/O301/0000/052012 Material de endoscopia - Endoskopiako materiala.
Alegazioa
Ez dago alegaziorik. Hornidura-espediente ireki honi hasiera eman zitzaionean, ez zen irizten berme-salbuespena justifikatu beharrik zegoenik, edo arrazoitu beharrik zegoenik, SPKLTBren 95.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, prezioa ordaindu aurretik entregatu eta hartzeko ondasun kontsumigarriak zirelako. Eginbide programak ez du aukerarik ematen salbuespena justifikatzeko, eta, beraz, ez zen jaso karatulan. Akats hori konpondu da eta gero ateratako espedienteetan jasotzen da justifikazioa, jaso behar denean.
– Proposamen-irekiera epez kanpo egin da 15,9 milioi euroan esleitutako 6 hornidura-espedientetan eta zerbitzu-espediente batean (SPKLTBren 160.1 artikulua): 24, 25, 29, 30, 31, 51 eta 53. espedienteak.
24 zenbakiko espedientea G/112/20/1/1479/O621/0000/122012 Productos y equipos necesarios para realizar técnicas de análisis clínicos de rutina y urgencia - Errutinazko eta urgentziako analisi klinikoen teknikak egiteko produktuak eta ekipamenduak.
Alegazioa
Siemens Healthcare Diagnostics SLk aurkeztutako eskaintza teknikoari buruz Roche Diagnostics SLk 2013ko martxoaren 1ean aurkeztutako alegazio-idazkia ikusita, Kontratazio Mahaiak erabaki zuen azken horri argibideak emateko errekerimendu formala egitea. Azaldutako ohiz kanpoko zirkunstantziak eta era horretako txosten tekniko bat egiteak duen konplexutasuna kontuan izanda, Kontratazio Mahaiak erabaki zuen proposamen ekonomikoak irekitzeko egintza –hasieran 2013ko martxoaren 21ean 09:00etan egitekoa zena– atzeratzea 2013ko martxoaren 27ko 09:00ak arte, eta erabaki hori interesdunei jakinarazi zitzaien garaiz eta behar bezalako forman, Espedientean jasota dagoen dokumentazioa aztertuta ikus daitekeen bezala.
25 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0590/O621/0000/032013 Material diverso para el servicio de endoscopia - Endoskopia zerbitzurako hainbat material.
Alegazioa
Kontratazio Organoak, txosten teknikoa egin behar zuenak eskatuta, eta kontuan izanda baloratu beharreko proposamen teknikoak asko zirela, eta gainera luzeak eta konplexuak, eta guztiak xehetasunez eta behar den bermearekin aztertzeko ez zuela astirik emango hasieran aurreikusitako epean, Kontratazio Espediente honetako proposamen ekonomikoak irekitzeko egintza publikoa atzeratzea erabaki zuen. Horretarako, Kontratazio Mahaiko idazkariak pertsonalki jakitera eman zien, hasieran aurreikusitako egunaren aurretik (2014ko ekainaren 5a), formalki eta idatziz, lizitatzaile guztiei banan-banan, proposamen ekonomikoak irekitzeko egintza publikoa 2014ko ekainaren 14an egingo zela.
29 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0781/O661/0000/052013 Prótesis de rodillas - Belauneko protesiak.
30 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0782/O661/0000/052013 Prótesis de caderas - Aldakako protesiak.
31 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0289/O661/0000/012013 Material para osteosíntesis - Osteosintesirako materiala.
51 zenbakiko espedientea G/204/20/1/1046/OSC1/0000/082012 Mantenimiento y evolución de las aplicaciones de gestión de Osakidetza-S.V.S. - Osakidetzako kudeaketako aplikazioen mantentzea eta eboluzioa.
53 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0714/OSC1/0000/042012 A.M Guantes - Eskularruak hornitzeko E.A.
Alegazioa
Espediente batzuetan, SPKLTBren 160.1 artikuluan ezarritako hilabeteko epea igaro ondoren ireki dira proposamen ekonomikoak. Gure iritziz, 150.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, proposamen ekonomikoak ireki aurretik, balio-judizio baten arabera kuantifikatzekoak diren irizpideetan lortutako puntuazioak argitaratu behar dira. Espediente batzuetan oso zaila edo ezinezkoa da eskaintzak 160.1 artikuluan ezarritako epearen barruan ebaluatzea, dela proba iraunkorrak behar dituzten materialak direlako, dela lote asko direlako edo beste arrazoi batzuengatik. Horrelakoetan, uste dugu hobe dela proposamen ekonomikoak irekitzeko epea ez betetzea, balio-judizioaren puntuazioak argitaratu gabe egitea baino; hau da, gure iritziz, garrantzi handiagoa du prezioaren konfidentzialtasuna Legeak markatutako mugaraino gordetzeak, epe orokor bat –zenbait espedientetan hain garrantzitsua ez dena– betetzeak baino. Edonola ere, atzeratzea erabakitzen denean, behar bezala iragartzen da, lizitatzaile guztiei jakinarazten zaie irekiera atzeratu egin dela eta noizko jarri den irekiera-data berria.
– BOEn egindako lizitazioaren iragarkiak ez du errespetatzen proposamenak aurkezteko epea 1,1 milioi euroan esleitutako hornidura-espediente batean (SPKLTBren 159. artikulua): 53. espedientea.
53 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0714/OSC1/0000/042012 A.M Guantes - Eskularruak hornitzeko E.A.
Alegazioa
Honela dio SPKLTBren 159. artikuluak proposamenak aurkezteko epeari buruz:
«1.– Erregulazio harmonizatuko kontratuak esleitzeko prozeduretan, proposamenak aurkezteko epea ez da izango berrogeita hamabi egun baino laburragoa, kontratuaren iragarkia Europako Batzordeari igortzen zaionetik kontatzen hasita. Epe hori bost egunez laburtu daiteke, pleguetako eta agiri osagarrietarako irispidea bitarteko elektronikoen bitartez eskaintzen denean».
Lege honen 141. artikuluan aipatzen den aldez aurreko iragarkia igorrita egonez gero, proposamenak aurkezteko epea laburtu eta hogeita hamasei egunekoa ezarri ahal izango da. Hori izango da arau orokorra, baina salbuespenezko kasuetan, behar bezala arrazoituz gero, gehiago ere laburtu ahal izango da, eta hogeita bi egunekoa ezarri. Epearen laburtze hori onargarria izango bada, aldez aurreko informazioaren iragarkia lizitazio-iragarkia bidaltzeko eguna baino berrogeita hamabi egun lehenago igorri beharko da argitaratzera, betiere lizitazio-iragarkia bidaltzeko eguna baino hamabi hilabete lehenagoko epearen barruan. Gainera, aldez aurreko informazioaren iragarki horretan, lizitaziorako behar den informazio guztia eskaini behar da, baldin eta emateko moduan badago.
Aurreko bi lerrokadetan adierazitako epeak zazpi egunez laburtu ahal izango dira, iragarkiak bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bitartez prestatzen eta igortzen direnean. Epearen laburtze hori lehenbiziko lerrokadaren azken tartekian aurreikusitakoari (bost egun) gehitu ahal izango zaio, hala balegokio
Prozedura hauetan, lizitazioa aurretiaz argitaratu beharko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, betiere hurrengo paragrafoan proposamenak aurkezteko ezarritakoa bezalako aurretiaz, gutxienez.
2.– Herri-administrazioen kontratu erregulazio harmonizatukoez bestekoetan, proposamenak aurkezteko epea ez da izango hamabost egun baino laburragoa, kontratuaren iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Obra-kontratuetan eta herri-lanen kontzesioko kontratuetan, hogeita sei egunekoa izango da epea, gutxienez».
Beraz, lizitazio-iragarkia 2012ko maiatzaren 31n argitaratu bazen BOEn, eta eskaintzak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 14an amaitzen bazen, aurkezteko epea ez zen 15 egunetik beherakoa, kontuan izanda lizitazio-iragarkia argitaratzen den egunetik kontatzen dela epe hori (15 egun).
Erantsitako 28 eta 29. dokumentuetan ikus daiteke.
– Kontratuaren balio estimatua ez da zehazten 9,8 milioian esleitutako 3 hornidura-espedientetan eta zerbitzu-espediente batean (SPKLTBren 142 artikulua): 23, 24, 25 eta 33. Espedienteak.
23 zenbakiko espedientea G/110/20/1/1484/O621/0000/122012 Fuentes radioactivas 125i tratamiento de cáncer de próstata por medio de implantes permanentes, así como el mantenimiento y actualización de los equipos necesarios para dicha técnica braquiterápica - 125I iturri erradioaktiboak hornitzea prostatako minbizia tratatzeko inplante iraunkorren bidez, eta teknika brakiterapiko horretarako behar diren ekipamenduen mantentzea eta eguneratzea.
24 zenbakiko espedientea G/112/20/1/1479/O621/0000/122012 Productos y equipos necesarios para realizar técnicas de análisis clínicos de rutina y urgencia - Errutinazko eta urgentziako analisi klinikoen teknikak egiteko produktuak eta ekipamenduak.
25 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0590/O621/0000/032013 Material diverso para el servicio de endoscopia - Endoskopia zerbitzurako hainbat material.
Ez dago alegaziorik, dagoeneko zuzenduta dago. Akatsa konpontzeko behar ziren neurriak hartu ditu Osakidetzak.
33 zenbakiko espedientea G /207/20/1/1152/O421/0000/092012 Limpieza de los centros de salud - Osasun-zentroak garbitzea.
Alegazioa
EBAOko iragarkian (II.2.1 puntuan) zehazten da kontratuaren kantitatea edo hedadura globala: 1.005.733,44 euro, balio estimatuari dagokion zenbatekoa. BOEko lizitazio-iragarkian zenbateko bera zehazten da: 1.005.733,44 euro.
– Espedientean ez daude jasota kontratu-baldintzen negoziazioa eta dagozkion egiaztagiriak, SPKLTBren 168 eta 178.5 artikuluek ezartzen duten bezala, aurkeztutako lizitatzaileen kopuruari begiratu gabe, 6,2 milioi euroan esleitutako 4 zerbitzu-espedientetan (SPKLTBren 109. artikulua): 14, 28, 55 eta 57. espedienteak.
14 zenbakiko espedientea G/201/11/1/1280/O301/0000/112012 Mantenimiento 4 escáneres y mamógrafo digital GE Healthcare - GE Healthcare mamografo digitalaren eta 4 eskanerren mantentzea.
Alegazioa
Esklusiba duen zerbitzu bat da, hasierako memorian ematen da horren justifikazioa. Espezifikazio guztiak banan-banan xehatuta daude, eta ez dago negoziaziorako aukerarik.
28 zenbakiko espedientea G/211/11/1/0627/O661/000/032013 Mantenimiento de los equipos de diagnóstico por imagen Siemens - Siemens irudi bidezko diagnostiko-ekipamenduen mantentzea.
Alegazioa
Aztertutako elementua SPKLTBren 170 D) artikuluan araututako Prozedura Negoziatuetako bat da, hau da, esklusibak behartutako prozedura negoziatua, espedientean behar bezala justifikatua eta, beraz, lehiarako aukerarik ez dagoenez, ez du zentzu handirik negoziazio-faseak.
55 zenbakiko espedientea G/209/14/1/0968/OSC1/0000/082013 Vigilancia – Zaintza.
Alegazioa
Urgentzia larriz izapidetuko kontratu bat da eta lizitatzaile bakarra izan zen, publizitatedun prozedura izan arren. Zegoen presa kontuan izanda, ez zen beharrezkotzat jo negoziatzen hastea.
57 zenbakiko espedientea G/203/11/1/1387/OSC1/0000/122012 Mantenimiento y soporte de servidores Bull del backend, accesorios a ellos conectados y productos informáticos - Bull backend zerbitzarien, horiei konektatutako gailuen eta produktu informatikoen mantentzea eta laguntza-zerbitzua
Alegazioa
Esklusiba duen kontratu bat denez, zuzenean erabaki dira enpresarekin ezaugarri teknikoak eta eman beharreko zerbitzuen zenbatekoa.
Dena dela, orain negoziazioaren izapidea ere egiten da, eta dokumentu bidez jasota uzten da.
- Esleipen-ebazpena epez kanpo egin da 10,5 milioi euroan esleitutako 2 obra-espedientetan, 3 hornidura-espedientetan eta 2 zerbitzu-espedientetan (SPKLTBren 161. artikulua): 29, 30, 35, 36, 39, 53 eta 61. espedienteak.
29 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0781/O661/0000/052013 Prótesis de rodillas - Belauneko protesiak.
30 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0782/O661/0000/052013 Prótesis de caderas - Aldakako protesiak.
35 zenbakiko espedientea G/000/11/0/0892/O101/0000/072013 Obras complementarias a la construcción nuevo edif. Consultas Externas H.U.Araba - Araba UOko Kanpo Kontsultetako Eraikin berriaren eraikuntzako obra osagarriak.
36 zenbakiko espedientea G/000/20/0/1088/O361/0000/092012 Nuevo edificio de Consultas Externas del H.Zumarraga - Zumarragako ospitaleko Kanpo Kontsultetako eraikin berria.
39 zenbakiko espedientea G/204/11/1/0113/OSC1/0000/012013 Mantenimiento SAP enterprise support - SAP enterprise support-en mantentzea.
61 zenbakiko espedientea G/204/11/1/0948/OSC1/0000/082013 Mantenimiento licencias Oracle de Osarean y gestion de entidades - Osareaneko Oracle lizentzien mantentzea eta entitateen kudeaketa.
Alegazioa
SPKLTBren 161. artikuluan esleipen-ebazpena emateko ezarritako epea ez betetzeak, ez du baliogabetzen egintza, 30/1992 Legearen 63.3 artikuluak xedatutakoa aplikatuz; izan ere, epe hori ez da funtsezkoa, eta duen ondorio bakarra lizitatzaileei beren eskaintzak erretiratzeko aukera ematea da.
Hala ere, kontuan izan behar da, arau orokor gisa, Administrazioak legez edo erregelamenduz ezarritako epeak ez betetzea ez dela baliogabetzailea, Epaitegi honek 2012ko azaroaren 2ko 107/2012 Ebazpenean adierazi zuen bezala:
«Alde horretatik, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 63.3 artikuluan ezartzen duenez, «ezarritako epetik kanpo egindako administrazio-jardunak, epearen izaerak hala eskatzen duenean bakarrik ekarriko du egintzaren deuseztagarritasuna».
Hain zuzen ere, 161. artikuluak prozedura irekiko kontratuak esleitzeko ezartzen duen epea ez da funtsezkoa eta epe hori ez betetzeak ez du baliogabetzen egintza. Kasu honetan, kontratua esleitzearekin betetzen den premia administratiboa asetzeak du garrantzi handiena, horregatik lizitatzaileei ukatu gabe proposamena erretiratzeko eskubidea esleipena ezarritako epean egiten ez bada, SPKLTBren 161.4 artikuluan xedatutakoaren arabera».
– Esleipen-erabakiaren aurka errekurtsoak jartzeko legeak aurreikusitako epea amaitu baino lehen formalizatu da kontratua 40,3 milioi euroan esleitutako 9 hornidura-espedientetan eta 2 zerbitzu-espedientetan (SPKLTBren 156. artikulua): 15, 16, eta 46. espedienteak.
15 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1421/O301/0000/122012 Catéteres para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako kateterrak.
16 zenbakiko espedientea G/116/20/1/1438/O301/0000/122012 Drenajes, introductores y guías para radiología intervencionista - Erradiologia interbentzionistarako drainatzeak, sartzaileak eta gidak.
Alegazioa
Ez dago alegaziorik. Errore bat egin da SPKLTBren 156. artikuluan zehaztutako epeak kontatzean. Erregulazio harmonizatuko kontratu bat denez, kontratua formalizatu aurretik 15 egun igaro arte itxaron behar da jakinarazpena bidaltzen denetik.
Dagoeneko zuzenduta dago. Akatsa konpontzeko behar ziren neurriak hartu ditu Osakidetzak.
– Kontratuaren formalizazioaren iragarpena epez kanpo egin da BOEn eta/edo ez da egin EBAOn, 56,9 milioi euroan esleitutako 13 hornidura-espedientetan eta 5 zerbitzu-espedientetan (SPKLTBren 154. artikulua): 29, 30, 38, 39, 40, 41, 42, 44, 45, 46, 48, 49, 51, 52, 53, 54, 58 eta 60. espedienteak.
29 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0781/O661/0000/052013 Prótesis de rodillas - Belauneko protesiak.
30 zenbakiko espedientea G/111/20/1/0782/O661/0000/052013 Prótesis de caderas - Aldakako protesiak.
38 zenbakiko espedientea G/205/21/1/1127/OSC1/0000/092012 Instalación, soporte y mantenimiento del equipamiento microinformático - Ekipamendu mikroinformatikoaren instalazioa, laguntza-zerbitzua eta mantentzea.
39 zenbakiko espedientea G/204/11/1/0113/OSC1/0000/012013 Mantenimiento SAP enterprise support - SAP enterprise support-en mantentzea.
40 zenbakiko espedientea G/204/21/1/1237/OSC1/0000/102012 Soporte técnico de sistemas y aplicaciones de Osakidetza-S.V.S. - Osakidetzako sistema eta aplikazioen laguntza-zerbitzu teknikoa.
41 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0356/OSC1/0000/012013 A.M Imatinib (DOE) - Imatinib (DOE) E.A.
42 zenbakiko espedientea G/100/20/1/1051/OSC1/0000/082012 A.M Teicoplanina, Dinoprostona, Basiliximab, Asociación de polivitamínico sin minerales para uso parenteral - Teikoplanina, Dinoprostona, Basiliximab, erabilera parenteralerako mineral gabeko polibitaminiko asoziazioa E.A.
44 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0469/OSC1/0000/022013 A.M Olanzapina (DOE), Clozapina (DOE), Metilprednisolona (DOE), Asociación de antirretrovirales. - Olanzapina (DOE), Klozapina (DOE), Metilprednisolona (DOE), erretrobirusen aurkako asoziazioa E.A.
45 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0059/OSC1/0000/012013 A.M Nilotinib (DOE) y Zoledrónico Ácido (DOE) - Nilotinib (DOE) eta Azido Zoledronikoa (DOE) E.A
46 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0300/OSC1/0000/012013 A.M Medicamentos Cinacalcet (DOE), Sevoflurano (DOE), Paricalcitol(DOE), Ritonavir (DOE),Tigeciclina(DOE),... - Zinakalzet (DOE), Seboflurano (DOE), Parikalzitol(DOE), Eritonabir (DOE),Tigeziklina(DOE)...botiken E.A.
48 zenbakiko espedientea G/100/20/1/1406/OSC1/0000/122012 A.M Mifamurtida , Inmunoglobulina de conejo antitimocitos humanos, Acido zoledrónico, Dasatinib, Fentanilo - Mifamurtida, giza timozitoen aurkako untxi immunoglobulina, Azido zoledronikoa, Dasatinib, Fentanilo E.A.
49 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0855/OSC1/0000/062013 A.M Ziprasidona (DOE), Aciclovir (DOE), Eribulina (DOE), Eltrombopag (DOE), Gefitinib (DOE), Atosiban (DOE),...- Ziprasidona (DOE), Aziklobir (DOE), Eribulina (DOE), Eltrombopag (DOE), Gefitinib (DOE), Atosiban (DOE),... E.A.
51 zenbakiko espedientea G/204/20/1/1046/OSC1/0000/082012 Mantenimiento y evolución de las aplicaciones de gestión de Osakidetza-S.V.S. - Osakidetzako kudeaketako aplikazioen mantentzea eta eboluzioa.
52 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0305/OSC1/0000/012013 A.M Alfa-1 Antitripsina (DOE) y Tobramicina Inhalada (DOE) - Alfa-1 Antitripsina (DOE) eta Tobramizina Inhalatua (DOE) E.A.
53 zenbakiko espedientea G/110/20/1/0714/OSC1/0000/042012 A.M Guantes - Eskularruak hornitzeko E.A.
54 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0969/OSC1/0000/072012 A.M Hemostáticos quirúrgicos - Kirurgiako hemostatikoen E.A.
58 zenbakiko espedientea G/100/20/1/0304/OSC1/0000/012013 A.M Temozolomida, Risperidona y Paclitaxel - Temozolomida, Errisperidona eta Paklitaxel E.A.
60 zenbakiko espedientea G/205/11/1/1081/OSC1/0000/102013 Mantenimiento de la plataforma de respuesta automática de llamadas que da servicio al proyecto Osarean - Osarean proiektuko deiei automatikoki erantzuteko plataformaren mantentzea.
Alegazioa
Ez dago alegaziorik, dagoeneko zuzenduta dago. Akatsa konpontzeko behar ziren neurriak hartu ditu Osakidetzak eta kontratu-formalizazio guztiak garaiz eta behar bezalako forman argitaratu dira.
– Gainera, 21 zerbitzu-erakundetan 2,3 milioi euroan kontratu txiki gisa izapidetutako inbertsioen erosketan, Osakidetzak zatitu egin du kontratazioaren xedea 6 zentrok 578.053 euroan egindako erosketetan, eta, beraz, ez ditu bete legeak ezarritako kontratazio-prozedurak. «Erabilera klinikoko makineria» kontuan gertatu da kasu horien % 68.
Alegazioa
Kontratuaren xedea zatitu den ala ez erabakitzeko, kasu bakoitzean «unitate operatibo edo funtzional» delakoaren kontzeptua aplika ote daitekeen ikusi behar da. Unitate operatibo edo funtzional bat dagoela esaten da, baldin eta elementuak ezin badira bereizi xede jakin bat lortzeko, edo elementu horiek guztiak ezinbestekoak badira kontratuaren bidez lortu nahi den horrek behar bezala funtziona dezan. Beraz, kontratua ez da bidegabeki zatituta egongo, baldin eta xedeak bat baino gehiago badira eta ez baldin badaude elkarri lotuta aipatutako unitate operatiboaren edo funtzionalaren bidez, eta, beraz, haietako bat edo batzuk exekutatzea eta ustiatzea ez bada beharrezkoa gainerakoetako beste edozein exekutatzeko eta ustiatzeko (Estatuko Administrazio Kontrataziorako Kontsulta Batzordearen 57/09 txostena), edota bi kontratutako edo gehiagotako xedeak antzekoak badira baina elkarren artean independenteak, kasu honetan gertatzen den bezala.
Komeni da azpimarratzea, legearen helburua, zatitzea arautzen duenean, ez dela izaera desberdineko edo berbereko zenbait prestazio kontratu bakar batean artifizialki biltzea, baizik eta prozedura irekia edo negoziatua arautzen dituzten aginduak publizitate-eskakizunetan aplikatzea saihestera daraman lege-iruzurrik ez gertatzea. Beraz, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 86.2 artikuluaren aginduak ez du behartzen kontratu berean bi prestazio edo gehiago sartzera, antzekoak izan arren eta batera egin badaitezke ere, baldin eta haien artean ez badago lotura operatiborik. Beraz, prestazio horiek bakoitza bere aldetik kontrata daitezke, eta gainera, bakoitza bere aldetik ustia daitezke. Ondorioz, esan daiteke zerbitzu-erakundeek ez dituztela kontratazioak eta/edo erosketak zatikatu, eta beti bete dituztela indarrean dagoen legeriak agindutakoa.
– 2013an, Osakidetzak 65,9 milioi euroko gastua erregistratu du protesi eta inplante kirurgikoetarako; zenbateko horretatik 28 milioi, zerbitzu-erakunde bakoitzak bere aldetik kontratatzen dituen protesi traumatologikoetarako dira, eta horrek dakar hornitzaileak, prezioak eta artikuluak desberdinak izatea. Komeniko litzateke, ahal den heinean, produktu horien erosketak modu zentralizatuan izapidetzea; ekonomiaren eta kudeaketaren aldetik efizienteagoak izateko, sendagaien, beste produktu farmazeutiko batzuen eta material sanitarioaren zati baten kasuan gertatzen den bezalaxe. Alde horretatik, Osakidetzako administrazio-kontseiluak 2014an aldakako protesiak gehitu ditu hornidura-erosketa integratuen programan, eta 2015ean modu zentralizatuan ari da izapidetzen aldakako inplanteen hornidura-espediente bat 11,7 milioi euroko lizitazio-aurrekontuarekin.
Alegazioa
Osakidetzak egoki ikusi zuen Herri Kontuen Euskal Epaitegiak gai honen inguruan egindako gomendioa; bide hori jorratuz, 2014ko abenduaren 30ean Osakidetzako administrazio-kontseiluak aldakako protesiak sartu zituen hornidura-erosketa integratuen programan eta, horrela, abenduan ekin zitzaion G/111/20/1/1742/OSC1/0000/122014 zenbakiko espedientea izapidetzeari. Esleipena ebazteko eta jakinarazteko fasean dago espediente hori orain.
III.4.– Osatek SA
15/2010 Legeak -uztailaren 5ekoak, merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duenak- 3. xedapen gehigarrian zehazten duen informazioari dagokionez, 2013an, legeak ezarritako epea igarota egindako hornitzaileen ordainketak 9,2 milioirenak izan dira, ordainketa guztien % 70,5 alegia, eta batez beste, haztatuta, 45 egunean gainditu da epea. Bestalde, 2013ko abenduaren 31n ordaintzeko zeuden 187.964 euro legeak ezarritako epea pasatuta zeuden.
Alegazioa
Atzerapenari dagokionez, hauek dira arrazoi nagusiak:
● ordainketa sinatzeko ahalorderik ez izatea, Osatek SAko Administrazio Kontseilua berritu egin delako.
● CSSM proiektuaren Osakidetzako arduradunak ados ez egotea proiektuaren esleipena duen ABEEaren fakturekin.
Ordaintzeko dagoen zenbatekoari dagokionez, ordainketa horiek legeak ezarritako epea baino gehiago atzeratzearen arrazoi nagusia enpresa kontraste-hornitzaileei egindako atxikipenak dira, 8/2010 EDak, defizit publikoa murrizteko aparteko neurriak hartzekoak, ezarritako deskontua aplikatu izanaren ondorioz.