EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2015006

IRAGARKIA, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Laborategirako gasak eskuratzea, ekipoak alokatzea eta instalazioen mantentze-lanak egitea helburu duen hornidurako kontratu administratiboaren lizitazioa argitara ematen duena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201600100
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 14/2016-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Laborategirako gasak eskuratzea, ekipoak alokatzea eta instalazioen mantentze-lanak egitea.
b) Loteak: ez.
c) Entregatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 10. puntuan zehaztutakoak.
d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hasi eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
e) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 24111000-5.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait balorazio-irizpide aplikatuz.
d) Administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eskaintzak baloratzeko irizpideak; laburtuta, honako hauek dira:
Prezioa: 80 puntu.
Mantentze-lanen, segurtasunaren, kontsumoen urrutiko kontrolaren, proiektuaren kalitate-entseguen eta zerbitzuaren metodologiaren gaineko hobekuntzak. 30 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 219.288,48 euro (BEZik gabe). BEZa 43.656,99 euro dira; guztira, BEZ barne, 262.945,47 euro dira.
Kontratuaren balio aintzatetsia: 219.288,48 euro.
5.– Bermeak.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe (10.964,42 euro).
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 91 77.
e) Telefaxa: 945 01 93 01.
f) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: 2016ko otsailaren 2ko 11:00ak arte jaso ahal izango dira eskabideak, doan.
g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web-orri honetan jaso ahal izango dira agiriak: www.euskadi.eus/contratacion edo www.contratacion.info
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.
8.– Parte hartzeko eskaintzak eta eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko otsailaren 2a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balore ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez da kasua.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1 – 4. solairua.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna eta ordua.
C gutun-azala: 2016ko otsailaren 10a, 12:00ak.
B gutun-azala: 2016ko otsailaren 17a, 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala egin bada): 2015eko abenduaren 17a.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 18a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.