EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2015005

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2013ko ekainaren 17an egindako bileran.

Xedapenaren data: 2015-11-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201600074
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/07/05ean argitaratutako 2013/06/19ko EBAZPENA [201303066]
  • Ikus 2014/09/19an argitaratutako 2014/07/31ko EBAZPENA [201403901]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2013ko ekainaren 17an egindako bileran onartu zuen gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpena, 2013ko uztailaren 5eko EHAAn argitaratua, 128. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko diru-laguntzak emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2013ko ekainaren 17an egindako bileran onartu zuen erabakiaren babesean egindako deialdiko enpresa onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, erakunde onuradun bakoitzari hasieran esleitutako diru-zenbatekoa adierazten da, bai eta azkenean jasotako diru-laguntza ere (eranskina). Aipatu erabakia, bestalde, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2013ko uztailaren 5eko EHAA, 128. zenbakia).
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu direla (% 50), EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.