EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-01-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2015003

2145/2015 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Donostia Unibertsitate Ospitalean pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren Ikasketa buruaren eginkizunak lehiaketa bidez esleitzeko prozesuaren Hautaketako Batzordea izendatzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201502145
Xedapenaren data: 2015-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201600038
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/10/26an argitaratutako 2015/10/05eko 201501701 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 1701/2015 Ebazpenaren bidez, urriaren 26an EHAAn 203. zenbakiarekin argitaratutakoaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Donostia Unibertsitate Ospitalean pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren Ikasketa buruaren eginkizunak, lehiaketa bidez, esleitzeko prozesua deitzen da.
Aipatutako ebazpenaren 6. atalean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketako Batzordea.
Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Donostia Unibertsitate Ospitalean pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren Ikasketa buruaren eginkizunak, lehiaketa bidez, esleitzeko prozesuaren Hautaketako Batzordea izendatzea, kide hauek osatuko dutena:
Presidentea: Miren Idoia Gurruchaga Arriola.
1. mahaikidea: Jesús Manuel Morán Barrios.
2. mahaikidea: Ana Sáez Fernández.
3. mahaikidea: Adolfo Beguiristain Gómez.
4. mahaikidea: Sebastián Martín Moreno.
Idazkaria: Ana Martínez Alonso (Pertsonaleko Zuzendaritzak izendatua).
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.